Aurkezpena

LanTaLan webgunea sortuz EMUN kooperatibak lan munduan euskara gehiago erabili nahi duten pertsonei, enpresei eta bestelako erakundeei laguntza eman nahi izan die, komunikazio-euskarria (bloga) eta euskaraz lan egiteko baliabideak eskainiz.

Blogean albistea, hausnarketa edo bestelakorik argitaratu nahi baduzu, jo ezazu kontaktu-orrira eta argitaratuko dugu.

Argitaratutako artikuluei erantzuteko aukera ere baduzu, artikuluaren azpian dagoen loturan klik eginez. Blogaren moderatzailea arduratuko da zure erantzuna argitaratzeaz.

Eskuineko menuan dauden baliabideak (hiztegiak, agiri ereduak eta bestelakoak) doakoak dira eta erabili lasai.

Lan Ta Lan, lana euskalduntzeko.