2007ko abenduaren 6a, osteguna

"Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak" argitalpenen aurkezpena

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak argitalpenen berri eman nahi dizugu lerro hauen bidez. Abenduaren 14an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izango da aurkezpena, goizeko bederatzietan.

Soziolinguistika Klusterrak , HUHEZIrekin eta Ezagutzaren Clusterrarekin lankidetzan osatu ditu 2007an zehar.

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren helburu nagusia euskara planekin abiatu diren erakundeen esperientzia ezagutzera ematea da. Erakunde hauek lortutako arrakastaren gakoei buruz gogoeta suspertu eta euskararen normalizazioan baliagarriak diren ikuspegi eta praktikak hedatu nahi dira enpresa, unibertsitate eta administrazio arloan.

Ezagutzaren Clusterrak egindako "Kudeaketa Aurreratuko Enpresak" koadernoak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu ditugu. Beraz, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez, euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertu ditugu.

Aurten landu ditugunak ELAY eta EIKA enpresak dira. Urtero beste bi kasu aztertzea da helburua.

Lehen bi kasu hauen aurkezpena abenduaren 14an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egingo dugu eta bertara etortzera gonbidatu nahi zaitugu.

Ondorengoa da egitaraua:

Goian adierazi denez, abenduaren 10erako izena eman behar da.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan eta laster arte.

Bidaltzailea: Soziolinguistika Klusterra. 11:50 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun