Albisteak ataleko mezuak

2010eko irailaren 7a, asteartea

Pentsatu_sentitu_egin

Motibazioa da pertsonen arteko harremanak oinarri dituzten lanbideetan, seguru aski, gehien erabiltzen den “botika”, baina, askotan, botika bera “gaitz” ororentzako erabiltzen dugun erremedioa ere bada. Batzuetan, sendagai egokia bilakatzen den arren, beste batzuetan ez da eraginkorregia gertatzen. Esate baterako, enpresetako euskara planetan euskara dinamizatzailearentzat ezinbestekoa da langileak etengabe motibatzea euskara gehiago erabil dezaten. Baina nola lortu “besteak” motibatzea? Nola lortu besteengan eraginez euskara gehiago erabiltzeko norabidean jartzea? Lehenik ulertu behar dira motibazioa bezalako botikak zein ezaugarri dituen, zer eragiten duen prozesu horrek guztiak. Azken batean, sendagai izango den botika bat erabiltzeko, botika horren ezaugarriak, aldeko edo kontrako faktoreak, balizko eragin kaltegarriak zeintzuk diren, hartu beharreko dosi kopurua … ezagutu behar ditugu. Hau da, motibazioa eta motibazioaren prozesua zertan den jakin beharko dugu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Joxpi Irastortza, Emuneko teknikaria. 08:51 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko abuztuaren 31, asteartea

Zertan da udaletako euskara teknikarien koordinazioa? Gipuzkoako Udalekin programa

Zertan da gipuzkoako euskara teknikarien koordinazioa?

Gipuzkoako Udalekin programa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusia 1997. urtean hasi zen Gipuzkoako udaletako euskara teknikariei eta hizkuntza normalkuntzako teknikariei laguntza eta aholkularitza eskaintzen modu sistematikoan. Urte horretan Euskara Zuzendaritzak hiru lan mahai sortu zituen, udalerri mailako plangintzak elkartu eta koordinatzeko helburuarekin. Merkataritza, kirola eta udal administrazioko gaiak lantzeko osatu ziren lan mahai horiek eta euskara teknikariek eskualdeko ordezkari gisa hartzen zuten parte.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Amaia Balda, Emuneko teknikaria. 09:58 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko uztailaren 27a, asteartea

Zertan da udaletako euskara teknikarien koordinazioa? Nafarroako Euskarabidea eta Nuets.

Nafarroako bi koordinazio guneren berri ekarri ditugu gaurkoan:

  • Euskarabidea, Nafarroako Gobernuaren Instituto Vasco del Vascuence.
  • NUETS, Nafarroako Udaletako Euskara Teknikarien Sarea.

Aldez aurretik, bi artikulu argitaratu ditugu gai honen inguruan:

Artikulu sorta honekin bukatzeko, Gipuzkoako koordinazio esperientzien berri emango dugu datorren artikuluan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Amaia Balda, Emuneko teknikaria. 12:41 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko uztailaren 20a, asteartea

Zertan da udaletako euskara teknikarien koordinazioa? Arabako Euskara Foru Zerbitzua.

Arabako Udal teknikarien koordinazio esperientziaren txanda da oraingoa.

Gogoratu uztailaren 14an Bizkaiko Alkarbide Bilgunearen berri jaso genuela; datozen asteotan, Nafarroa eta Gipuzkoako koordinazio esperientzien berri emango dugu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Amaia Balda, Emuneko teknikaria. 09:49 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko uztailaren 14a, asteazkena

Zertan da udaletako euskara teknikarien koordinazioa? Bizkaiko Alkarbide Bilgunea.

"Koordinatu beharra daukagu", zenbat aldiz entzuten dugu esaldi hau lantokian, herrian eta gure lurraldean? Udal<>ekin egitasmorako prestatutako erreportajea da hau.

Erreportajea irakurri ahala konturatuko zarete Nafarroako, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako esperientziak bildu ditugula eta Iparraldekoen esperientzia ez dagoela. Hurbildu gara haiengana ere, baina ez dugu modurik izan haien esperientzia hona ekartzeko.

Beraz, lau artikulutan banatuta emango dugu herrialde bakoitzaren errealitatea:

  1. artikulua: Bizkaia, Alkarbide Bilgunea.
  2. artikulua: Araba, Euskara Foru Zerbitzua.
  3. artikulua: Nafarroa, Euskarabidea eta NUETS (Nafarroako Udaletako Euskara Teknikarien sarea)
  4. artikulua: Gipuzkoa, Udal<>ekin programa.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Amaia Balda, Emuneko teknikaria. 11:41 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko uztailaren 7a, asteazkena

Sarea egiten: community managerrak

Pasa den astean UEUk antolatuta, Community Manager-en inguruko ikastaro praktikoa izan da Eibarren, hiru egunetan. Irakaslea Mikel Lizaso izan zen. Han esandako guztiak laburtzea ezinezkoa da, baina ikastaroari buruzko zertzelada batzuk eman nahi ditugu. Gainera, ikastaroko eduki guztiak publikoak dira eta han izango duzue ikastaroen berri.

Gainera, UEUkoen blogean ere agertzen dira Mikel Lizasori eta Naiara Perez de Villarreali egindako elkarrizketak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Amaia Mendizabal eta Txerra Rodriguez, Emuneko teknikariak. 10:57 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko ekainaren 28a, astelehena

Euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen

Juan Inazio Hartsuagak honako liburua idatzi du orain dela gutxi: Euskararen egoerari irizten. Hango kapitulu baten izenburua da artikulu honen testua, eta kapitulu horren laburpena da artikulua.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:03 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko ekainaren 22a, asteartea

Euskararen esperientziaren sintesia

Euskararen berreskuratzea: Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk liburua eta dokumentala argitara eman berri ditu Eskoriatzako Garabide Elkarteak. 70 orri pasatxoko libururuxka eta 40 minutuko dokumentala.

Biek ala biek antzeko edukia jaso dute, nahiz era ezberdinean: euskarak bere biziberritze partzial honetan egin duen bidea erakusteko informazioa. Argazki orokor bat. Hizkuntza orain lau-bost hamarkada zein egoeratan zegoen eta egun noraino etorri den.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Garabide Elkartea. 10:08 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko ekainaren 15a, asteartea

Kulturarteko hezkuntza

EMUN Kooperatibako lankide batzuei kulturarteko hezkuntza modulua Huhezin irakastea egokitu zaigu azken hilabeteetan. Euskara planen mundutik abiatu garen arren, kulturartekotasuna kontzeptu ezaguna zen guretzako, izan ere herrietako euskara planak garatzerakoan behin eta berriro atera izan zaigun kontua da.

Dena den, modulu horretan lan egiteak kontzeptuan sakontzeko aukera eman digu. Eta euskararen normalizaziorako oinarrizkoa den kulturartekotasuna, hemendik aurrera gure planetan txertatuko dugu.

Huhezin magisteritzako hirugarren mailako ikasleekin aritu gara moduluan. Eta horrek hezkuntzaren inguruko hausnarketa egitera ere eraman gaitu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Olatz Irizar, Emuneko euskara teknikaria.. 14:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko ekainaren 8a, asteartea

"Dendariak saritu!" kanpainaren emaitza eta jarraipena

Urola Garaia Mankomunitateak eskualdeko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko martxan duen planaren barruan, dendariak saritzeko kanpaina egin zen joan zen abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitartean, hainbat dendatan. Helburua bezeroen hizkuntza ohituretan eragitea euskararen erabilera baloratzeko.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Jexux Mari Alberdi, Inma Urzelai eta Aitor Lizarazu; Urretxu, Legazpi eta Zumarragako euskara teknikariak.. 12:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko ekainaren 1a, asteartea

Herrialde Katalanak-Euskal Herria: Elkarbidean nazioarteko kongresua

Maiatzaren 10, 11 eta 12an Herrialde Katalanak eta Euskal Herriaren arteko elkarkidetza kongresua egin zen Gasteizen.

Herrialde Katalanak-Euskal Herria: Elkarbidean nazioarteko kongresua Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean (Gasteiz) egin zen eta estaturik gabeko bi nazio hauen artean dauden loturak irudikatu eta elkar ezagutza areagotu nahi izan zen. Horretarako hizkuntza, antzerkia, musika, literatura, kazetaritza, hezkuntza eta abarrei buruzko hitzaldi eta mahai inguruak entzuteko aukera egon zen eta beste mota batzuetako ekintzak ere egin ziren.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz, Emuneko teknikaria. 09:44 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko maiatzaren 25a, asteartea

Identitatetik erabilerara

Arizmendi Ikastolan euskalgintzan bizi dugun kezka beretik abiatu ginen duela bost urte inguru: gure ikasleen artean euskararen ezagutza eta erabileraren artean amildegi bat dago.

(irudi animatua ikusteko sakatu Arizmendi Ikastolan Hezkuntza Proiektuan -ezkerreko zutabea-, eta Bazaran ondoren.)

Kezka honetatik abiatu ginen baina 16 orduko tailer baten ostean ondorio honetara iritsi ginen: gure haur eta gazteek euskara naturaltasunez ez bizitzea sakonagoa den arazo baten sintoma baino ez da. Arazoa identifikazio mailakoa da, eta horri lotuta, identitate mailakoa. Geure gazteen identitate indibidual eta kolektiboaren eraikuntza bide hori ez dago euskaran ardaztua. Beraz, gure egiteko zuzena ez da euskara gehiago erabil dezaten lan egitea baizik euren identitatea modu kontzientean eraikitzen laguntzea eta identitate hori euskaran ardaztuta egoteak duen garrantziaz jabetzen laguntzea.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Amaia Antero Intxausti, Arizmendi Ikastolako Bazara egitasmoaren dinamizatzailea. 10:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko maiatzaren 18a, asteartea

Gipuzkoako Foru Ogasunaren hizkuntza kudeaketa udalekiko harremanetan

Zerbitzu publiko kalitatezkoa helburu

Foru Ogasunak partikularrei, enpresa nahiz elkarteei eta toki entitateei ematen die zerbitzua. Azken horiei zuzendutako zerbitzuan hobekuntza nabarmena egin zuen 2009an: haien hizkuntza itxaropenak asebetez zerbitzua hobetzea.

Izan ere, gizarte elebidun edo eleaniztunetako herri administrazioetan eta enpresetan, gero eta gehiagotan ezinbestekoa izaten da hizkuntzen kudeaketa orekatu bat egitea, kalitatezko zerbitzua eman nahi bada.

Konbentzimendu hori hizkuntza araudian jasota dago, Aldundiaren esparruan, zehazki bi foru dekretutan: urtarrilaren 27ko 3/2009 Foru Dekretua, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzen duena; eta urtarrilaren 27ko 4/2009 Foru Dekretua, hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duena.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Mikel Azkarate, hizkuntza koordinatzailea Gipuzkoako Ogasun Departamentuan. 09:44 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko maiatzaren 11, asteartea

Bikain, hirugarren urtea

Aurten hirugarren urtez martxan da Bikain ziurtagiria egiaztatzeko prozesua. Dagoeneko bukatu da erakundeek izena emateko epea, eta, bestalde, abian da ebaluatzaileen prestakuntza.

Bikain ebaluazioa egiteko Ebaluatzaileen Kluba sortu da. Ebaluatzailearen zeregin nagusia erakunde bat ebaluatzea da, taldea osatzen duten gainerako ebaluatzaileekin batera, eta Bikaineko ebaluazio-parametroei jarraiki.

Dagoeneko 200 pertsonek osatzen dute Bikain ebaluatzaile kluba.

2008an Bilbon, Euskalduna Jauregian, egindako jendaurreko ekitaldian banatu ziren ziurtagiriak eta 2009an horrelako ekitaldi publikorik egin ez bazen ere, aurten berriro ziurtagiriak banatzeko ekitaldi publikoa egiteko asmoa dute.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Garbiñe Loiarte, Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara teknikaria.. 10:21 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko apirilaren 29a, osteguna

Udaltop II: nerabeen mundua gerturatzeko saioa

Apirilaren 21 eta 22an izan dira Udaletako euskara-zerbitzuen II. topaketak, Udaltop izenez ezagutzen den topaketa.

Aurten nerabeen gaia jorratu da: Nerabeen aisia eta lagunartea: zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?.

Aurtengo topaketa ere oso emankorra izan da. 120 lagun inguruk parte hartu dute, gehienak udaletako teknikariak eta ikastetxe, aisialdiko elkarte, erakunde eta antzekoetatik ere jende andanak parte hartu du; entzule gisa, batez ere, eta eragile gisa topaketen azken txanpan egindako talde lanean.

Lehenengo topaketa 2009ko maiatzean egin zen. Orduko hartan, "Nola indartu euskararen erabilera familietan?" izan zen landutako gaia. Lantalanen artikulu bat eskaini genion topaketa hari: Udaltop, topaketa emankorra.

Egun eta erdiko jardunean bederatzi ponentzia eta mahai-inguru bat izan ziren, eta amaitzeko talde-lana egin zen, ponentzietan entzundakoaren digestioa egin eta interbentziorako ildo nagusiak lantzeko.

Topaketari modu umoretsuan eta dantzarian eman zitzaion amaiera, Lasarte-Oriako gazte harrobi ederraren erakusgarri. Antzerki taldekoek, nerabeek, ezin hobeto antzeztu zuten gazteen jokabideak eta usteak nolakoak diren egun. Hitzen bidez behin eta berriz entzundakoa antzerkiaren bidez ikusi genuen, tope-guai! Zorionak gazteei!

Topaketan zehar jasotakoa, modu laburrean, adieraziko dugu datozen lerrootan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Marije Manterola eta Uxune Alustiza, Emuneko teknikariak.. 12:14 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko apirilaren 21a, asteazkena

"Lankideek euskara errazean egiten digute"

Orain dela urte eta erditik, Kalitatea Fundazioko hiru langile astero birritan igotzen dira jantokira arratsaldeko 4tan. Ez doaz sabela berdintzera, euskara ikastera baizik. Gaur eurengana jo dugu euren usteak eta iritziak ezagutze aldera, eta bide batez animoak ematera. Ea zer kontatu diguten Celiak, Alvarok eta Montsek.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 08:57 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko apirilaren 13a, asteartea

Nola saldu euskara administrazioko langileei

HIZNETerako egindako sakontze-egitasmoan, nire ustez euskararen komunikazio estrategiak zein norabide izan beharko lukeen aztertzen dut, beti ere administrazioaren ikuspegitik. Nahiz eta helburuak, xede-taldea eta mezu nagusiak ere aipatu, motibatzaileak dira, batik bat, nire azterketan sakontzen ditudanak.

Administrazioan euskara jakitea hizkuntza-eskakizunekin, eta horrela lanpostua jabetzan lortzearekin oso lotuta zegoela ikusteak animatu ninduen, hain zuzen ere, sakontze-egitasmorako gai hau aukeratzera; langileen motibatzaile (ia) bakarra hizkuntza-eskakizuna ateratzea zela ikusteak, alegia. Asko eta asko dira EGA atera eta gero, euskaraz sekula hitz erdirik ere egin ez duten langileak, eta hurrengo lerroetan langile horiengana nola iritsi eta euskara nola saldu jakiteko pista batzuk ematen saiatuko naiz.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Haritz Goikoetxea, Emuneko teknikaria. 10:24 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko martxoaren 24a, asteazkena

Hizkuntza asertibitatea eta euskararen normalizazioa (III): Akuilu taldeak Fagor Arrasaten

Akuilu taldeak Fagor Arrasaten

Gure filosofiaren oinarria langileen parte hartzea da eta euskaraz hitz egitea kooperatiban benetan parte hartzea da

Juan Jose Ansoategi Fagor Taldeko lehendakaria

Aurreko artikuluan hizkuntza asertibitatea zer den azaldu eta gero, horren aplikazio praktiko baten adibidea azaldu nahi dugu hizkuntza asertibitateari eskainiko diogun azken artikulu honetan. Kasu honetan Fagor Arrasate Koop. E.an gauzatutako esperientzia emango dugu ezagutzera.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz, Emuneko teknikaria. 11:03 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko martxoaren 16a, asteartea

Hizkuntza asertibitatea eta euskararen normalizazioa (II): Hizkuntza asertibitatea

Ez da ezergatik, baina isiltzen duzun euskara hiltzen duzun euskara da

Bitoriano Gandiaga

Aurreko astean asertibitateari buruzko azalpena ikusi bagenuen, orain asertibitatea hizkuntzaren kasuan nola aplikatu daitekeen eta aplikazio horrek minorizatutako hizkuntza baten normalizazioari egin diezaiokeen ekarpenari buruz arituko gara.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz, Emuneko teknikaria. 11:03 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko martxoaren 10a, asteazkena

Hizkuntza asertibitatea eta euskararen normalizazioa (I): Asertibitatea

Artikulu honekin, hizkuntza asertibitateak euskararen normalizazioari egin dizeziokeen ekarpenaren inguruko artikulu sortatxo bat hasiko dugu. Lehenengo artikulu honetan asertibitatea zer den azalduko dugu, ondorengo artikuluetan hizkuntza asertibitatea eta hizkuntza asertibitatea praktikan jartzeko Fagor Arrasate Koop. E.n gauzatutako egitasmo baten berri emango dugu.

Asertibitatea

“Pentsamendu eta iritzien komunikazio askea gizakiaren eskubide preziatuenetakoa da” François de La Rochefoucauld.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz, Emuneko teknikaria. 10:15 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko martxoaren 2a, asteartea

Ezkortasunik ez, baina triunfalismorik ere ez

III. Euskal Soziolinguistika jardunaldia egin zen aurreko ostiralean, otsailaren 26an. Klusterrak berak jardunaldiko hitzaldi eta aurkezpenak bere webgunean zintzilikatuko ditu laster.

Artikulu honetan, bertan entzundako pasarte interesgarrienak jasoko ditugu.

Hasi aurretik, Iñaki Martinez de Lunak azpimarratutakoa aipatu nahi dugu:

"Ezkortasunik ez, baina triunfalismorik ere ez. Gabeziak bistan jarri behar dira, zuzendu ahal izateko."

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Oihane Zabaleta eta Marije Manterola, Emuneko teknikariak. 12:23 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko otsailaren 24a, asteazkena

Gipuzkoarron hizkuntza pertzepzioak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak HizBeGia 07 izeneko ikerketa burutu zuen 2007an, Siadeco ikerketa, plangintza eta aholkularitza enpresak koordinatutako Teknikari programaren barruan. Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inguruko inkesta kuantitatiboa izan zen. Euskaragipuzkoa blogean txostenak, interpretazioak eta beste ikusi daitezke.

Bidaltzailea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusia. 13:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko otsailaren 18a, osteguna

Langune sortu da, hizkuntzen industria egituratzeko

Sortze batzarra

Gauza jakina da izugarrizko abiada hartu duela informazio eta komunikazioen garapenak eta, ondorioz, erabilerak. Hizkuntza denez komunikazioaren osagairik garrantzitsuena, komunikatzeko darabiltzagun teknologion bilakaerak eragin zuzena du hizkuntzen kudeaketan, areagotu egiten baitu kudeaketaren beharra.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Dani Larrea, EMUNeko Zuzendaria. 11:20 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko otsailaren 9a, asteartea

Txitxipapa: urakanaren hasierako ufada

Tximeletari deitzeko ehundik gora hitz omen ditu euskarak eta horietako bat da Txitxipapa. Ez da adieraren berbarik ezagunena baina bidean da. Esaera batek dio Txinan egindako txitxipapa baten hegalkada urakan bihur daitekeela Mexikon.

Fagor Etxetresnetan dantzan hasi dira Txitxipapak. Ehun lagun inguruk lehenengo hegalkadatxoa eman dute: hizkuntza-ohituratxo bat aldatzea adostu dute eta ohitura-aldaketa horren beste aldeari txitxipapa (argazkian) bana eman diete horren oroigarri.

Eider Lete, Mar Jara eta Olatz Aramendi.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Asier Iriondo, Emuneko teknikaria. 14:01 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (3)

2010eko otsailaren 2a, asteartea

Zaindarion penak eta zama arintzeko asmoz

Sustatun eta Karrajuan irakurritakoek pentsatzen jarri naute eta gogoeta horretan sortu zaizkidanak aipatu nahi ditut mezu honetan. Gai honek erabateko lotura du neure buruari momentu horietan zer mezu transmititzen dizkiodan gaiarekin. Beste era batera esanda, nire buruarekin ditudan auto-elkarrizketek norantz naramate? Eztabaida honek elkarte gastronomikoetan egiten diren lagun arteko otorduen gaia ekarri dit gogora kolpe batez. Alegia, koadriletan badaude batzuk beti lan egitea egokitzen zaienak eta beste batzuk azken momentuan iritsi, eseri eta jan besterik egiten ez dutenak. Neu gehiago ibili naiz laguntzen dutenen artean, bigarrengoetan baino. Eta hor, lehen taldekoen artean, badira batzuk oso ondo eramaten ez dutenak kontu hau. Ardura eta zama guztia euren gain ikusten dute, haserreak eta ika-mikak pizten ditu gaiak...

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Inazio Usarralde, Emunen TELP tailerren dinamizatzailea. 10:16 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko urtarrilaren 26a, asteartea

Zer dio "Euskara 21" txostenak lan munduaren inguruan?

2008ko apirilean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak abiatu zuen EUSKARA 21 prozesua. Prozesuaren helburua honakoa zen; ”XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak finkatzea, prozesu parte hartzaile baten bitartez”. Urtebete inguruko prozesuaren ostean, 2009ko urtarrilean aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburu Ordeak XXI. MENDE HASIERAKO HIZKUNTZA POLITIKAREN OINARRIAK ITUN BERRITU BATERANTZ txostena.

Ondorengoak izan daitezke lan mundua euskalduntzeko prozesuan buru belarri dihardugunok geure buruari egin diezazkiokegun galderak:

1-Zer jasotzen du txosten horrek lan munduaren euskalduntzearen inguruan?

2-Zein modutan eragin diezaioke txosten horretan jasotzen denak lan mundua euskalduntzeko prozesuari?

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Egoitz Unamuno, EMUNeko teknikaria.. 12:38 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko urtarrilaren 21a, osteguna

Zein faktorek eragiten dute gazteen hizkuntza-erabileran?

Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa garatu du Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin batera.

Oso gai konplexua da gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren. Azterketa honetarako eremu desberdinetako jendea hartu da kontuan: gazteekin lanean esperientzia duena, gaia maila teorikoan landu duten pertsonak eta ezaugarri ezberdinetako gazteak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Proiektu-taldea: Soziolinguistika Klusterra, Urtxintxa eskola, Topagunea - Euskara elkarteen federazioa. 10:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2010eko urtarrilaren 14a, osteguna

Hizkuntza ohiturak lanean aldatzeko pistak

Garagoikoa blogetik hartu eta egokitutako artikulua da hau.

Gomendio hauek EHUko atezainei begirakoak dira. "Atezainok euskaraz" liburutik hartuak daude. Baina gomendioak begiratuta, administrazioan lan egiten duten askori begirakoak izan daitezke. Baita enpresetako harrera guneetan edo bezeroari arreta emateko guneetan lan egiten dutenentzat ere. Betoz ba gomendiook:

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Txerra Rodriguez, Garagoikoa blogaren egilea eta Emuneko teknikaria.. 14:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko abenduaren 21a, astelehena

Zorionak eta urte berri on

Zorionak eman nahi dizkiegu blog hau egiten lagundu diguten guztiei, erantzunak eman dituzten guztiei, bisitatu gaituzten guztiei.

2010a hobea izango delakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

Bidaltzailea: lantalan. 15:57 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2009ko abenduaren 17a, osteguna

L’euskaldunització del món laboral des del punt de vista d’EMUN

Kataluniako Llengua i Us , Hizkuntza Politikari buruzko Generalitateko aldizkari teknikoak, lan munduari buruzko artikulu batzuk bildu ditu azken zenbakian.

Hizkuntza Politikako Idazkaritzak lau hilabetero argitaratzen du aldizkari hau. Helburu nagusia, hizkuntza plangintzan diharduten teknikarientzat, interesgarriak izan daitezkeen artikuluak eskaintzea da.

Azken zenbakian, 46.na, besteak beste, gai hauek landu dituzte:

  • Enpresen ardura soziala eta hizkuntza politika.
  • Hizkuntza zerbitzuak 2.0 paradigman.
  • Indexpla web aplikazioaren erabilera.

Eta, beste hainbat artikuluren artean, EMUNen ikuspegia jasotzen duen artikulua irakurri daiteke, bertan, katalanez.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Nekane Lizarralde, Emuneko teknikaria.. 13:12 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko abenduaren 14a, astelehena

Euskal kulturgintzaren transMISIOaz

Bigarren urtez Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa antolatu du. Eta lehen edizioan bezala, bigarrengo honetan ere Emuneko kide batzuk parte hartzeko aukera izan dugu.

Graduondokoa urtarrilean hasi zen eta uztaila artekoa izan da. Zazpi hilabete hauetan asteazken arratsaldeak kulturaz busti ditugu edo hobe esanda, kulturaz blai egin gara!! Kontzeptu teorikoez gain, aritu desberdinen bizipen guztiz interesgarriak zuzenean jaso ditugu, barruraino sartuz…

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Leire Muxika eta Igone Baztarrika, Emuneko teknikariak. 12:33 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko abenduaren 3a, osteguna

Dendaria saritu

Urola Garaia Udal elkartean dauden udal herrietako merkataritzan euskara normalizatzeko plana bere ibilbidea egiten ari da eta oso positiboa gure ustez. Orain arte merkataritza planean martxan jarri diren ekintzak merkatariengan eragiteko izan dira, baina merkataritza euskalduntzeko merkatariaren egitekoa bezain garrantzitsua da bezeroaren jarrera: euskaraz eskatuko duten bezero aktiboak behar ditugu, euskarak merkataritzan urrats are handiagoa eman ditzan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Aritz Urien, Emuneko teknikaria. 13:58 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko azaroaren 30a, astelehena

Hizkuntzen ekologia eta garapen iraunkorra: kongresuaren ondorengoak

Lan munduaren ikuspegia bertaratu zuten Fagor Etxetresna Elektrikoak, Kutxak eta EMUN kooperatibak azaroaren 19an, Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuan, Hizkuntzen ekologia eta garapen iraunkorraren inguruan aurkeztutako lanen laburpenen gainean eginiko mahai inguruan.

Kongresua Gasteizen egin zen, azaroaren 18,19 eta 20an, “Gizarte aurrerapen iraunkorreko berrikuntza” lelopean.

Jarraian dituzu mahaikide bakoitzak emandako azalpenen laburpena.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Jon Zuazabeitia, Mondragon-en Emuneko teknikaria. 13:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko azaroaren 25a, asteazkena

Hizkuntzen kudeaketa, lehiarako aukera

Dagoeneko badira hamabi urte baino gehiago EMUN hizkuntza aholkularitzak Arrasaten hizkuntza zerbitzuak eskaintzeari ekin zionetik. Ibilbide honetan zehar, lan mundua euskaldundu eta arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzeko helburuarekin jardun izan dugu EMUNen.

Ezarritako erronka berriei heldu eta lan eremua zabaltzeko beharrak eraginda, EMUNek Bizkaian bulegoa zabaldu zuen orain gutxi, Derion hain zuzen ere.

Arlo sozioekonomikoan hizkuntzen kudeaketak gaur egun duen garrantzia azpimarratu, euskararen erabilera areagotzeko planak dituzten zenbait kasu azaldu eta Bizkaiko enpresen artean euskararen presentzia sustatzeko helburuekin Derioko Laia Hotelean antolatu du gaur Emunek “Hizkuntzen kudeaketa, LEHIARAKO aukera” izeneko jardunaldia.

Bertan parte hartu dutenen artean hainbat erakunde (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Txorierriko udalak, …), garapen agentzia, enpresa, sindikatu, kultur elkarte eta euskaltegietako ordezkariak ikusi ahal izan ditugu, guztira 80 pertsona inguru elkartu gara.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: emun. 17:50 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

Llengua i Acollida. Responsabilitat Social a Tres Bandes

Jardunaldiak antolatu dira Katalunian Hizkuntza eta Harrera gaiaren inguruan. Hiru saio eta hiru eztabaida: horietako bigarrenean (azaroaren 27an, ostirala, eguerdiko 12:30etan) Euskal Herriko esperientziaren berri emango du EMUNeko Imanol Larreak. Saioak zuzenean ikusi daitezke.

Imanol Larrea

Bidaltzailea: lantalan. 13:19 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko azaroaren 24a, asteartea

Etorkinak eta euskara

Joan den ostiralean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Etorkinak eta euskara goiburudun jardunaldia egin zen, XIV. Jagon Jardunaldia.

Sustapen batzordeak antolatu zuen eta Sagrario Aleman euskaltzain eta antolatzailearen hitzetan "etorkinekin lanean ari diren edota honetan adituak diren pertsonak ekarri ditugu, eta horien bitartez ikusiko dugu Euskal Herrian gizartea nola aldatu den, eta orain bizi dugun eleaniztasunak nola eragin dezakeen hizkuntza nagusiaren eta gutxituaren arteko harreman gatazkatsu horretan".

Kronika txiki honetan saio bakoitzeko edukia laburbiltzen saiatuko gara, hizlariak aritu ziren ordena berean.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Karmele Etxabe, EMUNeko teknikaria. 12:28 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko azaroaren 20a, ostirala

Bagara eta bagoaz aurrera, Fagor Euskara Batzordeen III. Topaketa

Fagor Taldeko Euskara Batzordeak abenduaren 3an, arratsaldeko 17:30ean, Arrasateko Kulturaten, BAGARA, ETA BAGOAZ AURRERA! lelopean antolatu dugu ekitaldia.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Elias Zumalde, Emuneko teknikaria Fagorren. 11:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko azaroaren 17a, asteartea

Danobat: Tailerreko Eskuliburu Teknikoa Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, bigarrena

Egileak.

Dagoeneko 10 urte dira Danobat kooperatiban euskararen erabilera handitzeko plana martxan jarri zela Arrasateko Emun kooperatibaren laguntzaz. Plan hori etekina ematen joan da hasiera-hasieratik: errotulazioa, dokumentazioa... baina hori baino gehiago eta beste batzuek egin ez dutena egin nahian duela bost urte, Danobat kooperatibaren sorreraren 50. Urteurrena zela eta, liburu honen lehenengo edizioa argitaratu zen. Hainbat bazkideren esperientzia eta lankidetzarekin kontatu zen orduan.

Lan zaila eta neketsua izan zen, izan ere ez baitzekoen honelako libururik ez euskaraz ezta beste hizkuntza batzuetan ere.

(Interesa duenak aukera du eskatzeko.)

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Deñe Zabalo, EMUNeko teknikaria Danobat-en. 11:22 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko azaroaren 11, asteazkena

TELP tailerrak lan munduan

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako hirugarren artikulua dugu hau. Valentziatik datozen eta Euskal Herrira iritsi diren TELP tailerrena.

Aurreko artikuluak:

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 11:16 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko azaroaren 10a, asteartea

"Hizkuntza gutxituak administrazioan" jardunaldien ondorengoak

Eusko Legebiltzarrak urrian (2009_10_28/29) Gasteizen antolatu zituen jardunaldi hauetan, hiru arlo nagusi landu genituen adituek eta hara bertaratu ginenok.

Lehen egunean Europa eta Espainia izan ziren hizpide.

Batetik, Espainiako estatutik kanpoko adituak izan ziren: Kanada, Gales, Eskozia, Belgika, Herbehereak eta Suediako berri eman ziguten, batez ere administrazioko normalkuntza arloan egiten ari diren lanaren berri.

Bestetik, estatuko adituak: Katalunia, Valentzia eta Galizia.

Bigarren egunean, aldiz, Euskal Herriko praktikak aurkeztu ziren.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: , Iñaki Arantzabal, Ibermatica-ko teknikaria, Amaia Mendizabal eta Karmele Etxabe, Justizi Admininistrazioan EMUNeko hizkuntza teknikariak. 10:38 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2009ko azaroaren 3a, asteartea

Enpresen hizkuntza-kudeaketari buruzko IV. Mintegia burutu da

Laugarren urtez jarraian, 30+10 Mintegia burutu zen urriaren 22an Elgoibarko Makina-Erreminta Institutuan, IMHk eta Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzak antolatuta. Bertaratu ziren 85 lagunek 15 hitzaldiren artean aukeratu ahal izan zuten, eta gustukoen zitzaizkienetan parte hartu.

Gainera, aurten egindako berrikuntzei esker, bertaratzerik izan ez zutenek ere internet bidez jarraitu ahal izan zituzten areto nagusian burutu ziren hitzaldiak, eta txat bidez ekarpenak egin, hala nahi izan zutenek. IKT taldeko lankideek jasotako datuen arabera, 256 sarrera izan zituen mintegia transmititzen ari zen guneak, horietatik 60k saioak jarraitu zituzten, eta aldi berean konektatuta izan ziren entzuleen kopururik handiena 22 lagunekoa izan zen.

Ohi bezala, ebaluazio-galdetegia pasatu zitzaien bertaratutakoei. Balorazio orokorra ona izan zen, aipatzekoa da hizlari guztiek jaso zutela “mediatik” gorako puntuazioa. Artikulu honetan guztien berri ematea luze egingo litzaiguke, beraz, batzuk aukeratu ditugu hona ekartzeko. Guztien berri jaso nahi duenak IMHko webgunera jo dezake. Bertan ditu aurtengo eta aurreko urteetako irudiak eta dokumentuak. Jarraian ditugu baloratuenak izan ziren bost hitzaldien erreferentziak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Mikel Urdangarin, Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitza eta Edurne Bilbao, IMHko komunikazio arduraduna. 10:03 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko urriaren 27a, asteartea

Txikiak handi jardunaldia

Aurtengo Nafarroa Oinez lehenengoz atera da Nafarroako mugetatik. Beste herrialde batzuetara atera da bertako hizkuntzaren egoera ezagutzeko eta, bide batez, bertan gure hizkuntzaren berri emateko. Bost izan dira hautatutako herriak eta hizkuntzak: aragoiera, okzitaniera, katalana, bretoiera eta galesera.

Jardunaldien komunikazio guztiak euren webgunean daude ikusgai.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 13:06 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko urriaren 20a, asteartea

Erdaldunen parte hartzea euskara planetan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntzaz, EMUNek egin du ikerketa aplikatuko proiektu bat. Horren bigarren alea duzue artikulu hau, Gipuzkoaeuskara webgunetik hartua.

Erlazionatutako sarrerak:

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 12:20 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko urriaren 13a, asteartea

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua: gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua aurten ospatuko da, 2009ko azaroaren 18, 19 eta 20an Gasteizko Europa Jauregian. Gizarte Aurrerapen Iraunkorrerako Berrikuntza izenburu duela, kongresuaren gaia 9 ardatzetan banatzen da:

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Xabier Egurbide, XVII. Kongresuko idazkaritza teknikoa. 09:56 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko urriaren 6a, asteartea

Euskara zuzen eta egoki erabili nahi?

Euskara zuzentasunez erabiltzeko laguntza. Arauak, gramatika, komunikazioetarako esaldiak, agurrak, idazki ereduak, eta argitokia, dituzun zalantzak argitzen dituen zerbitzua. Hori guztia batzen du Azpidazki webguneak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 12:50 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko urriaren 1a, osteguna

Justizian bost helburu estrategiko

Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko politika, aurreko zenbait ekintza gorabehera, 1996an hasi zela esan dezakegu, Eusko Jaurlaritzak justiziaren arloko funtzionarioen eta baliabide materialen eskumena jaso zuenean. Ordura arte euskarak ez zuen ia lekurik epaitegietan, ez ahozko harremanetan, ez agiri judizialetan, ez aplikazio informatikoetan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzako Hizkuntza Normalkuntza Arloa . 11:57 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko irailaren 29a, asteartea

Euskara: berrikuntzarako balioa

Rober Gutierrez, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria

Garai modu honetan hasi ziren krisi hotsak orain dela urtebete. Orduz geroztik, komunikabideek etengabe hitz egin dute gaiaren inguruan. Baina ez natorkizue krisiaz hitz egitera, euskarak krisi garaian ere lan munduan duen garrantzia azpimarratzera baizik.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea:  Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria . 13:08 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko irailaren 22a, asteartea

Zuzeneko langileen parte hartzea nola sustatu?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiaren dirulaguntzaz, EMUNek egin du ikerketa aplikatutako proiektu bat. Horren lehen alea duzue artikulu hau, Gipuzkoaeuskara webgunetik hartua.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: emun. 11:12 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko irailaren 17a, osteguna

Twitter enpresatan erabiltzeko gida

Twitter interneteko tresnarik erabilienetako bat bihurtu da, mundu osoko 45 miloi erabiltzailerekin. Arrakasta horrek hainbat aplikazio ekarri ditu, horietako asko enpresa mundukoak. Gida honek enpresei erraztu nahi die bidea, twitter aplikazioari ahalik eta etekin gehiago ateratzeko asmoz.

(Redes sociales blogetik hartu eta itzulitako artikulua da hau.)

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 12:44 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko irailaren 8a, asteartea

Zuzenberri epaitegietako berripaper berria

EAEko 14 barruti judizialetako langileek egindako eta EMUNek kudeatutako euskara hutsezko berripaperaren lehen zenbakia kalean da dagoeneko.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 11:37 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko abuztuaren 31, astelehena

Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen

Eusko Legebiltzarrak jardunaldi batzuk antolatu ditu aurtengo udazkenerako “Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen” izenburupean. Jardunaldiok urriaren 28an eta 29an burutuko dira Gasteizko Villa Suso Jauregian.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Aitor Etxebarria, Legebiltzarreko teknikaria. 11:33 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko uztailaren 28a, asteartea

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan munduan

UEUk eta Soziolingusitika Klusterrak uda honetan Euskara lan munduan lanean izeneko ikastaroa egin dute.

Ikastaro horretan aurkeztu ziren ponentzia guztiak daude ikusgai klusterraren webgunean. Horien artean ekarri nahi izan dugu hona Abel Irizar Emuneko kideak egindako aurkezpena.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 17:24 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko uztailaren 21a, asteartea

Burdinkaria kalean da

Fagor Arrasaten euskara hutsezko berripapera argitaratu dute enpresaren barne komunikazioa sustatzeko asmoz.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz. 16:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko uztailaren 14a, asteartea

UETS intranet berria lanean da

Gipuzkoako Foru Aldundiak intranet sare bat eratu du Gipuzkoako udalen eta Aldundiaren artean hizkuntza normalkuntzarako lan dinamika bizkortzearekin batera, elkarlanerako tresnak indartzeko asmoz.

UETS intranet berria lanean da

Bidaltzailea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzua. 10:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko uztailaren 8a, asteazkena

UDALTOP jardunaldien eduki guztiak denentzat eskuragarri

Udaltop jardunaldietako materiala bertan parte hartu zutenek soilik eskura zezaketen orain arte. Aurrerantzean, ordea, interesa duen orok edukiak kontsultatzeko aukera izango du, material guztia denen eskura jarri baita. Eduki horiek, gainera, Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude. Beste hainbat berrikuntza ere izan ditu udaltop.com orriak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: www.gipuzkoaeuskara.net. 10:11 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko ekainaren 30a, asteartea

Blog eraginkorra sortzeko 7 aholku

Hizkuntza normalkuntza lanetan gabiltzanok ere lantegietako komunikazio planak garatzerakoan internetek eskaintzen dituen bideak urratzeak berebiziko garrantzia du.

Hona hemen 7 aholku interneten blog bat sortu edo webgunea blog bat sartuz berritu nahi denerako.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 12:16 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko ekainaren 22a, astelehena

EMUN bisitatzera etorri dira Kataluniako 7dquatre enpresako kideak

Joan den astean Euskal Herrian izan dira David Vila i Ros eta Marina Sagarra i Ruiz. Biak 7dquatre enpresako kideak dira. Enpresa aurreko urte bukaeran sortu zuten Herrialde Katalanetan arlo sozio-laboralean hizkuntza aholkularitza emateko asmotan.

Euskal Herrira egindako bidaiaren helburu nagusia EMUN Koop.E-n. egiten dugun lana ezagutu eta hemen ikasitakoa beraien errealitatera egokitzeko aukerak aztertzea izan da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 15:27 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2009ko ekainaren 9a, asteartea

Hizkuntza plangintza graduondokoaren matrikula zabalik

Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza Plangintza graduondokoan matrikulazio epea zabalik dago urriaren 22a bitarte. Beste urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Elixabet Almandoz. 16:31 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko ekainaren 2a, asteartea

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Normalizazio Planaz

Aspaldi samar eskatu zidan Lantalan blogaren kudeatzaileak artikulu bat idazteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren planari buruz. Orain arte idatzi ez badut lan kontuengatik izan da edo, zergatik ez aitortu?, nagikeria, neke edo alferkeria puntu batengatik.

Joxean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundian Hizkuntz Normalizazio Programetako atal-burua

Aurrera jarraitu aurretik, uste dut argitu behar dela segidan azalduko diren iritziak hau sinatzen duenarenak baino ez direla, ez derrigor Euskara Zuzendaritza Nagusiarenak.

Datozen lerrootan, beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laugarren planaren nondik-norakoak azaltzen saiatuko naiz.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Joxean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundian Hizkuntz Normalizazio Programetako atal-burua. 11:32 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko maiatzaren 27a, asteazkena

Hizkuntzen kudeaketa gero eta globalagoa izango da, aurretik goaz jakinduria horretan

Aurrekoan Mikel Irizar izan zen Emuneko teknikarioi hitzaldi bat ematen. Hitzaldiak honako izenburua izan zuen: “Kutxa eta hizkuntzen kudeaketa”. Hitzaldi horren funtsa berak Bat aldizkarian idatzitako bi artikulu dira.

Hemen ez dugu egingo hitzaldiaren laburpena, hitzaldian hartutako zenbait ideia botako ditugu, interesgarrienak direlakoan. Bertara joan zen beste edonork ere azpimarratu ditzake beretzat interesgarrienak edo deigarrienak izan zirenak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 10:16 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko maiatzaren 20a, asteazkena

Azpeitiko lantegietan euskara krisian sar ez dadin

Azpeitiko lan mundua esparru euskalduna da. Bertako enpresetan lan egiten duten langileen % 95 dira euskaldunak, eta euren arteko lan harremanak euskaraz izaten dituzte. Enpresen kudeaketa, ordea, gazteleraz egiten da normalean. "Enpresetako kultura hala izan da beti, gestioa gazteleraz egin izan da nagusiki, eta erronka bat genuela ikusi genuen". Hala azaldu du Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariak.

Erronka horri aurre egiteko helburuarekin sortu zen Elegune.. 2006an egin zuten proiektuaren aurkezpen ofiziala, baina ordurako hiru urtez ibiliak ziren gaiaren inguruan hausnarketak egiten. Gaia jorratzeko talde eragile bat sortu zen, herriko hainbat enpresekin, beharrak eta hausnarketak definitzeko. Biele, Antzibar, Zubiola, Glual, Corrugados, Sein eta Sammic enpresetako kideekin sortu zen talde eragilea. Behin beharrak definituta, Euskara Patronatuak proposamen bat egin zuen, eta hura onartuta aurkeztu zen proiektua.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Azpeitian zer?. 15:28 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko maiatzaren 12a, asteartea

Udaltop: topaketa emankorra

Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak.

Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein hartzaileen- ezaugarriei erreparatuta eta baita bertan landu diren gaiek perspektiba anitzak izan dituztelako.

Nola indartu euskararen erabilera familietan? izan da lehen topaketa hauetako gaia.

Egun t´erdiko jardunean bederatzi ponentzia entzun ziren eta amaitzeko talde-lana egin zen, ponentzietan entzundakoa kasu errealekin uztartzeko. Topaketa "Hamaika bertute" bertso-taldearen umoreak itxi zuen.

Bertan jasotakoa modu laburrean jasotzen saiatu gara. Aurrerago udaltop webgunean edukien sarrera interesa duen edonoren esku egongo da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Marije Manterola, Emuneko teknikaria.. 14:21 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2009ko maiatzaren 6a, asteazkena

Lortutakoak eta lortu beharrekoak, Anjel Lertxundiren ustez

Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunari buruzko kongresuan Andu Lertxundik apirilaren 21ean Bilbon eman zuen hitzaldian hainbat kontu interesgarri berreskuratu nahi ditugu. Artikulu osoa ere sarean da, baita hitzaldiaren bideoa ere.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 10:53 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko apirilaren 28a, asteartea

Elebidun (hartzaile)ekin egin dezagun euskaraz!

Badago naturaltasunez euskaraz egiten duen jendea, aurrekoak gaztelaniaz egiten badio ere, baina gehiengoak gaztelaniara pasatzeko jarrera izaten dugu.

Euskara ulertzeko gaitasun minimoa duen jendeari euskaldunok euskaraz egin beharko genieke euskararen erabilera areagotu nahi baldin badugu.

Aurkeztu berri den IV. Mapa Soziolinguistikoan elebitasunari buruz jaso diren ondorioetako batzuk eta Lourdes Oñederra, idazle eta euskaltzainak egin digun proposamena uztartu ditugu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Lourdes Oñederra, idazle eta euskaltzaina eta Lantalan. 10:38 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko apirilaren 23a, osteguna

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen bigarren argitalpena kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak

Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez.

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak sortzeko Ezagutzaren Klusterrak egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu dira. Beraz, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez, euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertzen dira hemen. Proiektuaren helburu nagusia euskara planekin abiatu diren erakundeen esperientzia eta ezagutza bildu eta zabaltzea da. Erakundeak enpresa, administrazio nahiz hezkuntza arlokoak izan daitezke. 10-15 orrialdeko kontaketa hiru hizkuntzetan egin da: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Oihana Lujanbio, Soziolinguistika Klusterra. 11:36 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko apirilaren 6a, astelehena

Udaltop: apirilaren 8an amaituko da izena emateko epea

Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen I. Topaketetan izena emateko epea oraindik zabalik dago eta jardunaldi hauetan parte hartzeko interesa duten euskara teknikariek eta gainerako interesatuek webgunean bertan dagoen galdetegia betez egin beharko dute izen-ematea.

Aurtengo gaia transmisioaren ingurukoa da: Nola indartu euskararen erabilera familietan?

Izena emateko azken eguna apirilaren 8a izango da.

Bidaltzailea: lantalan. 09:58 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko apirilaren 2a, osteguna

KORRIKA batzuk arineketan edo antxintxika eta beste batzuk e-KORRIKA

MONDRAGON zentro korporatiboan diharduten langileak kooperatibako Euskara Batzordeak proposatutako ekimenari heldu eta jo ta ke ari dira e-KORRIKAn; martxoaren 26an eta arratsaldeko 15:30ean abiatu zen e-mailez osatuaz joango den mezu katea.

Lankideak egin beharrekoa gauza erraza da: mezu bat idatzi eta zerrendako hurrengoari birbidaltzea, bakoitzari bihotzak dioenari jarraituz idaztea, gura duen bezala, baina mezuz-mezuz osatuko den katearen partaide izatea.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Jon Zuazabeitia, Mondragon-en Emuneko teknikaria. 12:44 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2009ko martxoaren 30a, astelehena

Justizia administrazioan ere aurrerapauso nabarmenak idatzizko dokumentazio elebidunaren erabileran

Artikulu honetan Justizia Administrazio esparruko idatzizko dokumentazioaren erabileraren bilakaerari erreparatu nahi diogu. Ezin dugu ahaztu, bestalde, erabilerak aurrera egingo badu, babes juridikoa emango dion legeria behar duela oinarri sendo. Eta egia da arlo horretan gabeziak ere badaudela: esaterako, Estatuko Administrazioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du 152/2008 Dekretuaren aurka, eta kontuan izan behar dugu dekretu horren bidez arautu duela Eusko Jaurlaritzak EAEko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako prozesua.

Dena den, legerian ditugun gabeziak gorabehera, Justizia Administrazioan dihardugun eragileok ibilbidean aurrera egin behar dugu, urruneko helmugak jarri beharrean gertuagoko helburu zehatzagoak eta neurgarriak jarriz.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Carmen Laiz, Xabier Yurramendi, Xabier Balerdi, Aitor Gorostiza, Jose Mari Segurola Justizia Saileko Hizkuntza normalizazioko teknikariak (Justizia Administrazioa). 14:38 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko martxoaren 24a, asteartea

Euskaldunek informazioa euskara hutsez jasotzeko ekimena

Fagor Arrasaten informazioa helarazteko bi kanal erabiltzen dira euskaldunek informazioa euskara hutsez jaso dezaten.

Jakina denez enpresak bere langileei hainbat informazio helarazten dio. Zer esanik ez Kooperatiba diren enpresetan, non langileak bazkide ere diren eta enpresari buruzko hainbat informazioa (deialdiak, jakinarazpenak, dokumentuak,…) jasotzen dituzten. Baina bi hizkuntzak (euskara eta gaztelania) ofizialak direnean, nola eman informazio hori hiztun guztien eskubideak errespetatuz eta aldi berean euskararen diglosi egoera gaindituz?

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz, Fagor Arrasaten Emuneko euskara teknikaria. 12:41 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko martxoaren 11, asteazkena

Adimen emozionala: harremanetarako ekarpena

Gipuzkoako Foru Aldundian inteligentzia emozionalari buruzko saioa oso interesgarria egin berri dugu Nerea Redondo adituarekin (Coaching aldaketa eskolako kidea).

Bertan jasotakoa baliagarria da oso pertsonekin hartu-emanean jardun behar den edozein egoeretarako; euskararen erabilera planetan pertsona askorengana hurbildu ohi gara hizkuntza ohituretan aldaketak eman ditzaten eskatuz. Hurbilpen horietarako oso lagungarria zaigu komunikaziorako estrategiak lantzea eta adimen emozionalak horretarako pista oso onak eskaintzen dizkigu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Izaro Ugalde, Euskararen Normalkuntzako teknikaria Gipuzkoako Foru Aldundian. 10:22 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko martxoaren 3a, asteartea

EraLan2: lidergoa euskararen erabilera areagotzeko tresna gisa erabiltzea helburu

EraLan ikerketa-proiektuaren bidez ikasitakoa abiapuntu hartuta, Soziolinguistika Klusterra arloko beste eragileekin batera 2008-2010 urteetan lantzen ari den proiektua da Eralan2.

Oraingoan, helburua lidergoa ikertzea izango da, modu honetan: Hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan –publiko zein pribatuetan– euskararen erabileran eragiteko lidergoa aldagaia lantzeko metodologia diseinatu eta probatuko dugu.

Zehazki, bi xede ditu proiektuak:

  1. Batetik, hizkuntzaren eraldaketa prozesuetako lider mota ezberdinak sortzeko (euskara teknikaria, euskararen aldeko taldea, lider informalak eta lider instituzionalak), antolatzeko eta eraginkortasuna lortzeko estrategiak lantzea. Lidergo-kateak nola landu aztertuko dugu.
  2. Bigarrenik, hizkuntza eraldaketa prozesua bideratzeko liderrak erabil dezakeen diskurtsoaren lanketan sakonduko dugu, lider exekutiboek darabilten diskurtso-moldeetarako argudio-bateria sortzea da helburua.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Soziolinguistika Klusterra. 12:14 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko otsailaren 25a, asteazkena

Euskararen arnasguneak Fagor Ederlanen

Arnasgune deitu diegu Fagor Ederlan kooperatiban bertako euskal komunitatea trinkotzeko helburuarekin garatzen ari garen proiektuari.

“(...) euskarazko arnasgunea da demografi aldetik euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea, inork xaxatu eta eraso gabe “etxeko jaun” sentitzen den eremua. (...) Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, hortaz, bere jendearentzako “arnasgune” horiek bilatzen eta mantentzen”. (Zalbide, M. eta Erize, X. 2007)

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Ruben Beitia, Emuneko teknikaria Fagor Ederlan-en. 11:12 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko otsailaren 19a, osteguna

Hauteskunde programek euskara lan munduan sustatzeari buruz zer esaten duten

Euskal Autonomia Elkarteko hauteskundeak gainean ditugu. Hori dela eta, aurkezten diren alderdiek euskarak lan munduan izan beharreko garapenaz zer dioten begiratu egin dugu. Hona hemen alderdi bakoitzak zer dioen:

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 12:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2009ko otsailaren 12a, osteguna

Euskara ikastaroak online eta doan

Euskara ikasteko baliabide didaktiko berri eta interesgarria sortu dute: ikasten.net. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren www.hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian dago.

Norentzat da? Euskara ikasi nahi duen munduko edozein heldurentzat.

Zenbat unitate ditu? 60 unitate ditu, ataletan banatuak eta hainbat jarduerarekin. Horrez gain, 12 errepaso-unitate eskaintzen dizkizu, ikasitakoa errepasatu eta finkatzeko. Edukien artean audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak, aukera anitzekoak, hitzak lotu edo sailkatzekoak, eta abar aurkituko dituzu.

Eta DOAKOA da.

Bidaltzailea: lantalan. 11:42 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko otsailaren 3a, asteartea

Erabilera planak herri administrazioetan. Euskara teknikarientzako lan-jardunaldiak

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara teknikarientzat jardunaldiak antolatu berri ditu, erakunde ezberdinek egindakoen berri jaso da bertan. Jardunaldietan aurkeztutakoak egitarauan bertan zintzilikatu dituzte (ikusi goiko lotura).

Jardunaldi hauetan izan zen Joxean Amundarain Iturriotz, Gipuzkoako Foru Aldundiko normalizazio programetako atalburuak bertan jasotakoaren kronika egin digu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Joxean Amundarain Iturriotz, Gipuzkoako Foru Aldundiko normalizazio programetako atalburua. 12:21 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko urtarrilaren 26a, astelehena

MONDRAGONen mintegiaren bideoak ("Euskara nola saldu lantegian" hitzaldia) web orrian eskuragarri

MONDRAGONek eskuragarri ipini ditu bere web orrian, azaroaren 5ean Arantzazun, MONDRAGON Euskara at work lelopean, euskara planei buruz eginiko mintegiaren bideoak: batean mintegiari buruz eginiko erreportajea iksu daiteke eta bestean “Euskara nola saldu lantokian” izenburupean Iñigo Fernandez Ostolazak emandako hitzaldia.

Mintegiko erreportajea

Euskara nola saldu lantegian

Bidaltzailea: Jon Zuazabeitia, Mondragon-en Emuneko teknikaria. 10:17 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko urtarrilaren 21a, asteazkena

Urola Garaiko merkataritza euskaraz ekimenak arrakastaz egin du lehen txanpa

2006-2008 zikloa jadanik bukatu da eta dendarien eta teknikarien balorazioak oso onak izateaz gain, azpimarragarria da uztaileko neurketan hizkuntza paisaiak edo kanpo irudiak %5 gora egin duela 2006tik hona, euskararen presentzia %45ean jartzeraino eskualdeko dendetan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Urola Garaiko merkataritza euskaraz. 10:47 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2009ko urtarrilaren 13a, asteartea

Euskara plana gizarteratzea da giltza: komunikazioa

Gure herrietan eta udalerrietan euskara planak geroz eta ugariagoak dira: euskara zerbitzuak, ekimen parte hartzaileak, sektorekako hausnarketak eta lanketak… Herritarrei begirako euskara plan bat diseinatzea eta garatzea garrantzitsua izango da, komunikazioari pisua emanez.

Horregatik, Emun kooperatiba euskara plana garatzen ari den udalerrietan ahalegin berezia egiten ari da euskara plana herriratzeko. EBPNren baitan egiten ari diren proiektu hauetan herriko sektore ezberdinekin elkarlana bultzatu nahi da eta euskara plana gizarteratzeko komunikazio ekintzak egin dira, euskarri bereziak erabiliz.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Idoia Illarramendi, Manex Agirre eta Uxune Alustiza (Idiazabalgo, Otxandioko eta Zegamako Udaletako euskara teknikariak) . 21:45 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena

2009rako dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzan Euskara Planak egin eta garatzeko dirulaguntzak eska daitezke dagoeneko. Horretarako epea izango da otsailaren 16ra arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo agindura.

Bizkaiko Foru Aldundian ere eska daitezke dirulaguntzak dagoeneko. Foru Aldundian epea urtarrilaren 30ra artekoa da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo agindura.

Bidaltzailea: lantalan. 16:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko abenduaren 16a, asteartea

Euskara Planetako koordinatzaileak (eta 4)

Koordinatzaileei egindako galdetegiari buruzko azken artikulua da hauxe.

Aurreko artikuluak jarraian:

Eta koordinatzaile guztiei egindako galdetegiak banaka ere hemen: http://www.lantalan.com/doc/zz-koordinatzaileak

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko abenduaren 10a, asteazkena

(Ahozko) Komunikazioa: eginak egin, badugu zer egin

Joxerra Garziaren Jendaurrean hizlari liburuaren harira berak idatzitako artikulu batetik jasotako testua da ondorengoa.

Administrazioan euskaraz IVAP-en aldizkariaren 62 zenbakitik hartutako artikulua da hau.

Jendaurreko jardunean egiten ditugun akatsik ohikoenak jaso ditugu artikulu honen bigarren zatian.

"Komunikazioaren Gizartea" omen da gurea, eta garbi dago aldez behintzat hala dela, komunikatzen ez dakienak jai baitauka gaur egin, edozein dela ere jardun esparrua. Gauzak horrela, kontraesan lazgarri bat ikusten dut nik gurean: idatziz zein ahoz egokiro komunikatzen jakitea gero eta garrantzitsuagoa den arren, ez ote den gu hiztunon komunikazio gaitasuna gero eta eskasagoa.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 12:17 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko abenduaren 2a, asteartea

Euskara Planetako koordinatzaileak (III)

Euskara Planetako koordinatzaileen sailari jarraituz, aste honetan hirugarren artikulua dakargizuegu.

Lehenengo biak ere irakurgai:

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 15:55 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko azaroaren 25a, asteartea

MONDRAGON. Euskara at work.

MONDRAGON. Euskara at work eslogantzat hartuta 57 enpresa elkartu ziren azaroaren 5ean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean MONDRAGON korporazioak antolatutako mintegian.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Jon Zuazabeitia, Mondragonen Emuneko euskara teknikaria. 10:53 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko azaroaren 19a, asteazkena

Euskara Planetako koordinatzaileak (II)

Aurrekoan ireki genuen sailari jarraituz, aste honetan Euskara Planetako koordinatzaileei buruzko bigarren artikulua argitara ematen dugu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:23 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko azaroaren 14a, ostirala

Udal->ekin: Gipuzkoako udaletako euskara teknikariarekin elkarlana

Euskararen normalkuntza esparruan Gipuzkoako udalekin elkarlana garatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamen teknikoa da Udal->ekin. Gaur aurkeztu dute Maria Jesus Aranburu Diputatuak, Estibalitz Alkorta Aldundiko Euskara Zuzendariak eta Ainhoa Elices EMUN Koop.E.ko marketing eta komertzial arloko zuzendariak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia. 16:06 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko azaroaren 11, asteartea

Emunek urrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Gure bezero diren 8 enpresak ere lortu dute

Atzo Bilboko Guggenheim museoan Bikain ziurtagirien banaketa ofiziala egin zen. Bikain ziurtagiri ofizial eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak emana, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. 2008ko lehen edizio honetan, Bikain ziurtagiria guztira 30 enpresa eta erakundek eskuratu dute.

Ekitaldian, lehenik eta behin, ebaluatzaileak omenduak izan ziren. Ondoren, diploma bana banatu zitzaien senior moduan aritu izan zirenei, horien artean Emun kooperatibako Itziar Urteagari.

Horren ondoren, ziurtagirien banaketa egin zen. Gure bezero diren enpresa hauei banatu zitzaien ziurtagiria:

Horrez gain, Emunek berak urrezko ziurtagiria jaso zuen. Zorionak ziurtagiria jaso duzuen guztiei.

Bidaltzailea: lantalan. 17:21 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko azaroaren 10a, astelehena

Azpidazki berria katamarran hasi da

Azpidazki berria apirilean jaio bazen ere, azaroan hasi da lehen pausoak ematen, azaroan hasi da katamarran eta jolasean.

Azpidazki EHU barruko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak erabiltzeko gomendio, arau eta baliabideak biltzen ditu. Baina horrez gain, edonork ohiko hizkuntza zalantzak argitu nahiko balitu, hemen du aukera.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Larraitz Madinabeitia eta Txerra Rodriguez, Emuneko teknikariak. 09:27 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko azaroaren 6a, osteguna

Euskara Planetako koordinatzaileak (1)

Hemendik aurrera, Euskara Planetako koordinatzaileei buruzko artikulu sorta bat egongo da Lantalan-en. Bederatzi koordinatzaileri pasatu diegu galdetegi bat, 10 galderakoa, eta eurek erantzun egin digute. Eskerrik beroena, jakina, koordinatzaile guztiei.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:21 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko azaroaren 4a, asteartea

4. maila lortzeko ikastaroa on line

AEK-k euskalduntzearen 4. maila lortzeko ikastaroa on line antolatu du. MOODLE plataforma erabiliko dute ikastaroa emateko. Ikastaroaren materiala plataforma horrek eskaintzen dituen baliabideetara egokitu da. Horrela, zereginak, foroak, galdetegiak, wikiak, inkestak… erabiliko dira ikastaroan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz, Emuneko teknikaria. 21:48 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko urriaren 28a, asteartea

Argi izpi bat motibazioari

Hiztunon osasunak huts egiten digu, gure osotasunak alegia, euskaldunarentzat gauza bera baita. Sintomak begi bistakoak dira: euskalduna erdaldun baten aurrean euskaraz ari denean deseroso sentitzen da, oharkabean bere hizkuntzaren balioa gutxiesten du, eguneroko errealitateari erdaren begietatik begiratzen dio, isildu egiten da, bere burua ezereztatzen du, bizitza bikoitza egiten du, armairuan enpotratuta bizi da, mozorrotuta eta ondorioz aspaldian bere herrian, bigarren mailako herritar izatera kondenatuta dago.

Iturria: Napartheid Egilea: Asisko Urmeneta

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Imanol Miner Aristizabal, Emuneko teknikaria.. 21:07 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2008ko urriaren 24a, ostirala

30+10 Mintegia: EMUNeko bi ekarpen

Urriaren 23an (atzo) Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak 30+10 Mintegia izeneko enpresa eta hizkuntza kudeaketari buruzko jardunaldia ospatu zen hirugarren urtez.

Urtero legez helburu nagusia enpresei egun merkatuak eskaintzen dizkien euskarazko baliabideak aurkeztea da.

Bertan produktu, tresna, sofware eleanitzak, euskaraz ere lan egitea ahalbideratuko dienak eta enpresa batzuren esperientzia eta praktika onak aurkeztu dira..

Praktika on horien artean Emuneko bi lankidek aurkeztu zituzten bi. Aurkezpenean erabilitako materiala denon eskura jarri dugu:

Bidaltzailea: lantalan. 16:15 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko urriaren 22a, asteazkena

EraLan ikerketa-proiektuaren Topaketa

Lan munduan nola eragin erabileran?

2008-11-13an, Zamudioko Parke Teknologikoan

Zamudioko Parke Teknologikoan egingo den Topaketa honetan lan-munduan euskara erabiltzeko nola eragin daitekeen aztertuko da.

EraLan izenak adierazten duena "laneko erabilera" da; lan munduko euskararen erabilera. Eta horren atzean, bi lan nagusi: Laneko erabileran eragiten duten aldagaien identifikazioa eta aldagai horietan eragiteko interbentzioak diseinatzeko metodologia zehaztea eta aplikatzea.

Funtsean, lan munduan eragiteko metodologia proposamen bat da EraLan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterra. 19:31 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko urriaren 14a, asteartea

Mattin aplikazioa

MATTIN hiztegia, LKS Ingeniaritzak berak prestatutako itzulpen tresna da. Proiektuetan erabiltzen den terminologia gaztelaniatik euskarara itzultzen laguntzeko sortu da aplikazio hau.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Idurre Alonso, Emuneko teknikaria LKSn. 20:47 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko urriaren 9a, osteguna

30 + 10 mintegia: enpresa eta hizkuntza kudeaketa

Urriaren 23an Elgoibarko IMHk antolatuta 30+10 enpresa eta hizkuntza kudeaketa izeneko mintegia antolatu du. Mintegi horretan 19 hizlarik hartuko dute parte, horien artean Emuneko langile diren Imanol Miner eta Elias Zumalde.

Mintegiaren egitaraua

Bidaltzailea: lantalan. 15:22 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko urriaren 7a, asteartea

ULMA Taldeko II. Euskara Olinpiadak

II. edizio honek erakutsi du gauzak txukun eta ondo antolatuz gero, arrakasta ziurtatuta dagoela: barre algarak, pike sanoa, elkar laguntza, giro jatorra…. Den-dena ULMAko negozioak elkar ezagutzeko eta euskarari behar duen bultzadatxoa emateko.


2008ko irailaren 12an egin dira ULMA Taldeko II. Euskara Olinpiadak, arrakastaz egin ere!

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: ULMA Taldeko Motibazio lan-taldea. 20:25 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko irailaren 30a, asteartea

Azaroak 5: MONDRAGON Korporazioaren euskara planen mintegia

Euskara planen esperientziak, egoerak, arazoak eta zenbait irtenbide trukatzeko parada izango da azaroaren 5ean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, bertan egingo baita MONDRAGON Korporazioko euskara planen mintegia. Jardunaldi hau Korporazioko Euskara Batzordearen gidaritzapean diharduen Euskararen Mahai Teknikoak antolatu du eta MONDRAGON Korporazioko enpresa guztiei dago zuzenduta. Euskaratik gaztelaniarako aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

El seminario está dirigido a todas las empresas de la Corporación MONDRAGON, tengan o no implantado un plan de euskara, y contará con servicio de traducción simultánea. Se abordarán los siguientes temas: Logros y retos de la Corporación, Cómo vender el euskara en las empresas, Claves para cambio del comportamiento lingüístico personal, Innovación en el euskara y Euskara e internacionalización.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Jon Zuazabeitia, Mondragon Korporazioan Emuneko euskara teknikaria. 15:11 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko irailaren 23a, asteartea

Hiztegiak on line ikastaroa Justizia Administrazioan

Hiztegi juridikoa kontsultatzeko beharrari erantzuna emateko sortu zen hiztegiak on line ikastaroa, gero eta dokumentu elebidun gehiago idazten baitituzte.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Josune Urbieta, Justizia Administrazioan Emuneko teknikaria. 20:09 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko irailaren 16a, asteartea

Erakundeen forma juridikoak eta euren izena

Lantalan-en jaso dugu Raul Iglesiasek bidalitako artikulua erakundeen forma juridikoak eta euren izenei buruz. Artikuluan dagoen eduki guztiarekin bat etorri ez arren, interesgarria iruditu zaigu artikulua bera hona ekartzea, honi buruzko eztabaida egon dadin.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Raul Iglesias, Berako euskara teknikaria.. 16:22 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko irailaren 11, osteguna

Skype ere euskaraz

Internet bidez telefonoz (bezala) hitz egiteko eta txateatzeko tresna ezagunena, Skype, euskaratu egin dute. Ekimen pertsonal gisa abiatu zen lana, eta Emun kooperatibako lankide batzuen artean biribildu dute euskaratzea.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz, Fagor Arrasaten Emuneko teknikaria. 12:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2008ko irailaren 9a, asteartea

Kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen alde urrats berriak eman ditu Jaurlaritzak

EAEko kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak bermatzeko dekretua argitaratu zuen uztailean Eusko Jaurlaritzak (123/2008 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa). Kontsumitzaileari informazioa euskaraz eta gaztelaniaz emango zaiola bermatu behar dela dio dekretuak.

Jaurlaritzak estimatutakoaren arabera, dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko 2000 enpresa ingururi eragiten dio eta merkatu kuotaren % 45eko bolumena suposatzen du. Dekretuaren aplikazio eremutik kanpo gelditzen direnak batez ere enpresa eta saltoki txikiak dira.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 08:34 Atalak: Albisteak Diru laguntzak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko irailaren 2a, asteartea

Euskara on-line (eta doan) ikasi eta praktikatzeko hamar webgune

Artikulu hau Azpidazkiko webgunetik hartua izan da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 08:21 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2008ko uztailaren 23a, asteazkena

Proposamen ekolinguistikoak nazioartekotzen ari diren enpresentzat

Asko dira atzerrian plantak dituzten euskal enpresak. Asko kooperatibak dira. Gizarte-erantzukizunaren aldeko apustua aldarrikatzen dute. Neurri ugari hartzen dituzte ingurumenaren alde, prebentzioaren alde, berdintasunaren alde… Ekologia praktikatzen dute. Euskararen erabilera indartzeko planak ere badituzte, konpromisoaren adierazgarri.

Baina, egiten al dute zerbait atzerriko plantak dauden lekuko hizkuntza minorizatuen alde? Solidarioak al dira hizkuntzen gaiari dagokionez? Eta, nola mantendu euskararen erabilera sendo luzaroan ingelesa funtzio guztiak irensten ari zaigun enpresa multinazionaletan? Lortu al daiteke hori globalizazioaren aroan?

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Abel Irizar Mantzizidor. 12:48 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2008ko uztailaren 22a, asteartea

Zorionak Recyde!

Euskara plana aurrera doa

Hau da 2006an Euskara Plana martxan jartzeko sortu genuen egitura. Bi urte hautako lanaren ondoren, ekainean ospatu genuen Recydeko 1. Euskararen Eguna. 40 lagun inguru bildu ginen Elgetako bolatokian.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Leire Urra. 11:04 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko uztailaren 15a, asteartea

Euskaraz eroso eta naturaltasunez mintzatzen ikasteko tailerrak EMUNen eskutik

Zenbatetan gertatu zaizu denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hasterakoan, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta deseroso sentitzea? Edo alderantziz, norbaitekin gazteleraz hitz egiten hasi eta euskaraz dakiela ondoren konturatzea? Nola lortu dezakezu egoera horien aurrean eroso sentitu eta naturaltasunez jokatzea? Euskaraz eroso eta naturaltasunez mintzatzen ikasteko tailerrak (TELP–tailerra) ikuspuntu berri bat proposatuz, hobetzeko dituzun aukerak ikusten lagunduko dizu eta horretarako baliabideak emango dizkizu. Egin nahi duzun hori, nola egin erakutsiko dizu, pauso txikiak emanez oso urruti hel zaitezen.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN, Koop. E.. 21:58 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko uztailaren 9a, asteazkena

ELECTRA-VITORIAn euskararen normalizaziorako igogailua martxan!!

Pasa den maiatzaren 28an egin genuen Electra-Vitoria Kooperatiban “Euskararen normalizazioaren ibilbidea” gaia lantzeko mintegia.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Electra-Vitoriako Euskara Batzordea. 20:17 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko uztailaren 7a, astelehena

Eusko Jaurlaritzaren 2008ko dirulaguntzen ebazpena

Eusko Jaurlaritzak 2008ko diru-laguntzen ebazpena kaleratu zuen ekainaren 30ean.

Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak 2008

Bidaltzailea: lantalan. 14:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko uztailaren 1a, asteartea

Soziolinguistika arloko teknikarien formazio premiak

Hizkuntzaren normalkuntza eta hizkuntza plangintza orain dela 25 urte abian jarri zen Euskal Herrian eta egitasmo horiek burutzeko hainbat teknikari dabil lanean udaletxe, enpresa eta bestelako erakundetan. Egun teknikari multzo zabala dugu arlo horretan eta teknikari horien profila heterogeneoa eta anitza da: soziologoak, hizkuntzalariak, ingeniariak…

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Oihana Lujanbio, Soziolinguistika Klusterra. 19:13 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko ekainaren 23a, astelehena

Ubuntu sistema eragilea

Hona hemen lau adituk Ubunturi buruz duten iritzi teoriko eta praktikoa:

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: LanTaLan. 14:02 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko ekainaren 19a, osteguna

Oinarrizko artikuluak

Lantalan blogak 100 artikulu baino gehiago du gaurkoz. Hainbat eta hainbat artikulu, beraz. Eta hainbat eta hainbat motatakoak. Eta horietako asko iraungi badira ere, beste batzuek oraindik orain gaurkotasuna dute.

Hori dela eta, blogaren irakurketa errazteko asmoz, oinarrizko artikuluen zerrenda egin dugu eta eskuineko zutabean eskegi. Bloga orain deskubrituz gero, eta den-dena irakurtzeko betarik ez baduzu, hor dituzu oinarrizkoak diren artikuluak, ezinbestekoak direnak azken finean.

Oinarrizko artikulu horien zerrenda guk egin dugu, guretzat oinarrizkoak direnak azpimarratuz. Zuetako baten batek artikuluren bat falta dela uste badu, harremanetarako arlora jo eta proposamena guri helarazi. Izan ere, zerrenda hori elikatzen jarraituko dugu aldian-aldian.

Oinarrizko artikuluen zerrenda

Blogeko artikulu guztiak

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: LanTaLan. 08:16 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko ekainaren 16a, astelehena

Babesa emateko aukera "Euskaraz bai" adierazpenari

Euskararen Gizarte Erakundeek ‘euskaraz bai’ adierazpenarena osatu dute; bertan euskararen egoeraren balorazioa egiteaz gainera, etorkizunerako erronkak ere azaltzen dira. Adierazpen honen bidez, Kontseilua jendartean ‘euskaraz bai’ esan eta egiteko proposamena zabaltzen ari da. Dagoeneko Kontseiluko sortzaileek, euskal kirolariek, sindikatuek, kulturgileek eta hainbat herritarrek eman dute beren babesa.

Edozein herritarrek atxikimendua emateko bidea hau da: www.kontseilua.org/euskarazbai

Bidaltzailea: Kontseilua. 18:59 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko ekainaren 10a, asteartea

Merkatarientzako ereduak eta baliabideak eskuragarri

Urola Garaiko merkataritza plana 2006-2008 ekimenari esker, merkatarientzako baliagarri izan daitezkeen hainbat material aurki ditzakezu interneten, otamotz eta zingi-zango webguneetan. Baliagarriak iruditu zaizkigu eta Lantalaneko agiri ereduetan izango dituzu aurrerantzean.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Aritz Urien. 09:44 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko ekainaren 3a, asteartea

Hiztegien eta Agirien atalean berrikuntzak

Eskubiko zutabean hainbat baliabide berri txertatu ditugu.

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udaletako Euskara batzordeek prestatutako errotulua.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: LanTaLan. 22:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko maiatzaren 26a, astelehena

Euskaraz lan egiteko nahitaezko 5 tresnak

Euskaraz lan egiten baduzu informatikako 5 baliabide hauek nahitaez ezagutu behar dituzu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Denis Elortza Gorrotxategi, Emuneko teknikaria. 21:36 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2008ko maiatzaren 19a, astelehena

Emun: bulego berria Berriozarren

EMUNek erronka berriei heldu eta bere lan eremua zabaltzeko beharrak eraginda, Nafarroan bulegoa zabaldu du maiatzean Berriozarren.

Dagoeneko badira hamar urte baino gehiago EMUN kooperatibak hizkuntza zerbitzuak eskaintzeari ekin zionetik. Ibilbide honetan zehar EMUNen lan mundua euskaldundu eta arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzeko helburuarekin jardun izan du. Berriozargo bulego berriarekin Nafarroan bertatik bertara jarduteko aukeran urrats garrantzitsua eman du.

Bidaltzailea: EMUN, Koop. E.. 21:35 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko maiatzaren 13a, asteartea

Euskaraz bizi al gaitezke?

Administrazioan euskaraz aldizkarian 60. zenbakian argitaratutako artikulua

"(...) sumisioa ohikoa da hizkuntza-ordezkapena gertatzerik nahi ez dutenen eta justifikatzen ez dutenen artean ere, gaztelaniarako jauzia ematen baitute maiz, soil-soilik hala egiten ikasi dutelako.(...)"

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Ferran Suay i Lerma. 16:16 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko maiatzaren 7a, asteazkena

Legazpiko merkatariak euskaraz? Pozik gainera!

2006ko abenduan hasi eta gaur arte Legazpiko ia 40 dendarik parte hartu du zuzenean “merkataritza euskaraz” ekimeneko talde, kafe-tertulia, mintzalagun-saio eta ikastaroetan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Aritz Urien, Emuneko teknikaria. 20:50 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko apirilaren 28a, astelehena

Hautsi

"Si no está roto, Rómpalo. Ideas no convencionales para un mundo de negocios cambiante" liburuak aldatzen ez den bakarra aldaketa dela kontuan izanda, berrikuntzaren, ausardiaren eta pasioaren garrantziaz dihardu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Amaia Lariz, Emuneko teknikaria. 20:05 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko apirilaren 23a, asteazkena

Hizkuntzen Ginkana

Euskara Planera euskaldunak eta erdal-hiztunak hurbiltzeko eta langileen artean euskaraz garatutako giroa bideratzeko erabili da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Goiatz Zabala, Emuneko teknikaria. 18:41 Atalak: Albisteak | Permalink

2008ko apirilaren 16a, asteazkena

Fagor Ederlan: Euskara Planak 10 urte

Bideo bat ibilitakoa nabarmentzeko

Fagor Ederlaneko planak 10 urte betetzearekin batera euskara planaren berri bertako pertsona guztiei emateko bideo bat egin zen. Hemen duzue ikusgai.

Bideoan kooperatibako hainbat langilek eta gidaritza organoetako kideek parte hartzen dute. Guztien artean Ederlaneko euskara planaren orain arteko ibilbidearen, oraingo egoeraren eta etorkizunaren argazkia erakusten dute.


Fagor Ederlan: 10 urte euskara planarekin from Lantalan on Vimeo.

Bideoa Kooperatibako hitzaldi informatiboetan erakutsi zen eta harrera ona izan zuen kolektiboaren artean, besteak beste, enpresa honetan informazioa emateko euskarri hori, bideoa alegia, berria delako.

Bidaltzailea: Fagor Ederlan. 12:31 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko apirilaren 8a, asteartea

Behatokian eta Elebiden lan munduko kexak

Behatokian eta Elebiden jasotzen diren kexen artean gutxi dira lan-munduarekin propio lotu daitezkeenak; baina badira batzuk.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 10:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko martxoaren 13a, osteguna

Entitate pribatuek sortutako agiriak eskuragai jarri ditu Lanhitzek

Euskara-planak martxan dauzkaten edo eduki dituzten hainbat enpresatan sortutako euskarazko agiri-ereduak jarri ditu eskura Lanhitzek. Bildumaren helburua, beraz, enpresa bateko ohiko jarduna eta euskara uztartzeko modua erakustea da. Agirien sailkapena osatzeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eratutako Erreferentziazko Marko Estandarra izan dute ardatz. LANTALANek lotura zuzena egiteko aukera eskaintzen du menuan "Entitate pribatuek sortutako agiriak" atalean (eskubiko zutabea).

Bidaltzailea: lantalan. 12:11 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko martxoaren 4a, asteartea

Buruntzaldeko hausnarketaren berri

Buruntzaldeko udalak 2005etik lan munduan euskara planak sustatzeko ekimenak garatzen ari dira. Honen inguruko gogoeta saio bat egiteko, pasa den astean mintegi bat antolatu zuten aipatutako udalek. Egitasmoa ezagutzen dugun lan munduko hainbat eragilek hartu genuen parte: sindikatuetako ordezkariak, politikoak, euskara plana martxan jarri duten zein ez garatzea erabaki duten enpresetako ordezkariak, komunikazioan adituak, aholkularitza enpresak…

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Buruntzaldeko udalak. 14:51 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko otsailaren 20a, asteazkena

EGUNKARIArekin, egunkariaKOEKIN!

Guk ere munduan libre bizi nahi dugulako, mezu honen bidez gure elkartasuna adierazi nahi diegu EGUNKARIAri eta, batez ere, auzipetuta dauden lagun euskaltzaleei.

Bidaltzailea: Emun. 08:44 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko otsailaren 19a, asteartea

"Eta aurrera begira, zer?" mintegia Buruntzaldean

Buruntzaldeko lan munduan euskara sustatzeko planeko Jarraipen Batzordeak saioa antolatu du Lasarten, otsailaren 21ean, osteguna, egungo egoeraz eta etorkizunaz hausnarketa egiteko.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 15:40 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2008ko otsailaren 12a, asteartea

"Geroa bermatzeko, oraina ezagutu" jardunaldia

Soziolinguistika Klusterrak Geroa bermatzeko, oraina ezagutu jardunaldia antolatu du.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Soziolinguistika Klusterra. 17:44 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko urtarrilaren 30a, asteazkena

Linguanet, lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa

Asmoz Fundazioak, bosgarren urtez jarraian, Linguanet antolatu du, lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa alegia.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Asmoz. 11:12 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2008ko urtarrilaren 10a, osteguna

2008rako Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak kaleratuta

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS)kudeatzen dituen diru laguntza guztiak batera arautzen dituen agindu bakarra kaleratu dute, lehendabiziko aldiz.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 15:52 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko abenduaren 20a, osteguna

Sindikatuetako euskara planak (eta V): LAB

Sindikatuen artean egin dugun errondari amaiera emango diogu gaurkoarekin. Horrela, gaur LAB sindikatuaren berri izango duzue.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 15:19 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko abenduaren 18a, asteartea

Sindikatuetako euskara planak (IV): ELA

Sindikatuen berri jakiten segituko dugu. Gaur ELAren txanda da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 14:15 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko abenduaren 13a, osteguna

ULMAko Euskara Batzordeen arteko III. Topaketa

Joan den abenduaren 4an, arratsaldeko 17:00etan hasi eta 19:30ak bitartean, ULMAko negozio guztietako 50 bat kide bildu ginen, hirugarren urtez jarraian, ULMA Zerbitzu Zentraletako areto nagusian.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: ULMA. 09:23 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko abenduaren 11, asteartea

Sindikatuetako euskara planak (III): UGT- Euskadi

Aste honetan aurrera jarraituko dugu sindikatuekin egiten ari garen errondarekin. Gaur UGT-Euskadiren berri jakingo dugu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 14:54 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko abenduaren 6a, osteguna

"Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak" argitalpenen aurkezpena

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak argitalpenen berri eman nahi dizugu lerro hauen bidez. Abenduaren 14an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izango da aurkezpena, goizeko bederatzietan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Soziolinguistika Klusterra. 11:50 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko abenduaren 4a, asteartea

Sindikatuetako euskara planak (II): CCOO

Aurreko astean sindikatuekin hasi genuen errondarekin segiz gaur CCOOen errealitatea ezagutuko dugu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 15:26 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko azaroaren 28a, asteazkena

Sindikatuetako euskara planak (I): ESK

Hurrengo asteetan sindikatuei emango diegu hitza Lantalan blog honetan. Azken urteetan lan mundua euskalduntzeko egiten ari den ahalegina ikusita, ezin da ukatu sindikatuek daukaten ardura.

Hori dela eta, une egokia izan daiteke hau, sindikatu bakoitza gizartearen aurrean biluzteko eta euskara suspertzeko bidean egiten ari den ahalegina agertzeko. ESK sindikatuarekin zabalduko dugu elkarrizketa saioa.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: ESK. 10:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko azaroaren 22a, osteguna

Azaroaren 17an Coprecik Euskara Eguna ospatu zuen

8urte jada Coprecin Euskara Plana abian jarri zela, eta ospatzeko garaia bazela eta, Euskara Eguna antolatzea otu zitzaigun Copreciko Euskara Batzordekideei.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Copreciko Euskara Batzordea. 14:25 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko azaroaren 21a, asteazkena

Legazpi, Urretxu eta Zumarragako merkatarien fruituak interneten

EUSKARAZ? POZIK GAINERA

Euskaraz? Pozik gainera! Hori esanez hasi zuten urtea Legazpi, Urretxu eta Zumarragako dendariek eta gogotsu dihardute euskara sustatzeko ahaleginetan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Urola Garaia Udal Elkartea. 10:03 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko azaroaren 13a, asteartea

Enpresa komiteetako ordezkarientzat lan munduko euskara planen inguruko lan saioa

Debagoieneko Mankomunitateko eta Udaletako euskara teknikariek antolatu dute, eta sindikatuetako ordezkariak Arrasateko Kulturaten bildu dira.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Debagoieneko Mankomunitatea. 16:32 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko azaroaren 7a, asteazkena

10 urte eta... 11 argazki!

Edozein erakundetan hamar urteko ibilbidea bada nahikoa bide gelditzeko eta egindako bidea, zein helmugarako geratzen den bidea, begiztatzeko. Horixe egin dugu aurten EMUNen, gure 10. urteurrena zela eta.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 10:24 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko urriaren 29a, astelehena

Elkarrekin ospatu genuen eta aurrera ere, elkarrekin egin nahi dugu bidea

EMUN lana euskalduntzeko kooperatibaren 10. urteurrena ospatzeko "10 urte...11 egun hartu eta EMUN" lelopean hainbat ekimen bideratu ditugu urrian zehar. Asteazkeneko Amaia antzokiko ospakizun ekitaldiarekin amaiera eman zitzaien antolatutako ekimenei.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 16:54 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2007ko urriaren 23a, asteartea

Ospakizun ekitaldirako gonbita

Bihar, asteazkena, Arrasateko Amaia antzokian EMUNen 10. urteurrenaren ospakizun ekitaldia egingo da ELKARREKIN BIDEA EGITEN...eta ELKARREKIN OSPATUZ lelopean.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 15:07 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2007ko urriaren 22a, astelehena

Hiztun taldeak inguruan eragiten

Urriaren 17an, mahai ingurua egin zen Arrasateko Kulturaten Fagor Taldeko Euskara Batzordeak antolatuta. Bertako gai nagusia euskararen erabileran hiztun taldeen funtzioa eta berauengan eragiteko modua aztertzea izan zen.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Fagor Taldeko Euskara Batzordea. 16:21 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko urriaren 15a, astelehena

"Nuklearizazioa: hiztun taldeak inguruan eraginez" gaiaz mahai ingurua

Fagor Taldeko Euskara Batzordeek Nuklearizazioa: hiztun taldeak inguruan eraginez gaiaren inguruan antolatu duen mahai inguruari buruzko informazioa eman eta bertara joateko gonbidatu nahi zaitugu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Fagor Taldeko Euskara Batzordeak. 16:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (3)

2007ko urriaren 9a, asteartea

Hizkuntza normalizazioa eta motibazioa. Jardunaldiaren zuzeneko jarraipena

Hasi da EMUNek bere 10. urteurrenaren testuinguruan antolatutako jardunaldia. Gandiaga Topagunean gaude, Arantzazun. Eta hemen ari gara argazkiak gordetzen.

EMUNeko lehendakari Ima Elexpuruk harrerako hitzak esan ditu eta orain Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Nekane Arratibel ari da hitz egiten: EMUN zoriondu du eta hizkuntza normalizaziorako prozesu guztien motorra motibazioa dela esan du.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Erramun Osaren hitzak datoz orain. EMUN zoriondu ondoren, LanHitzen ezaugarriak eta HPSren etorkizuneko erronkak nabarmendu ditu.

EMUNeko Imanol Larreak jardunaldiaren egitaraua azaldu digu eta Peter Mac Intyre-ri eman dio hitza.

MacIntyre-ren iritziz, bigarren hizkuntza ikasteko prozesuetan orain arte garrantzia osoa alderdi linguistikoei eman zaie baina ikasprozesuan norbanakoek, pertsonek parte hartzen dute eta motibazioek, antsietateak, sinesmenek, esperientziek, baloreek eta abarrek eragin handia dute prozesu horren garapenean. Ingurune sozialak ere (taldeen arteko gatazkek, alderdi demografikoak, migrazioek...) ikasprozesu hori baldintzatu egingo dute.

Bigarren hizkuntza ikasten ari direnek hegazkinetik lehen aldiz jauzi egin behar dutenek izaten dituzten sentsazio berak dituzte; zirrara, beldurra, ezinegona, emozioa... Bigarren hizkuntza ikasten ari denak ere sentimendu horiek ditu eta hitz egiterako jauzia egiterakoan galdera hauei erantzun behar izaten die:

  • zer gertatuko da ezer oker esaten badut?
  • egongo al da ni laguntzeko gai den inor?
  • elkarrizketa norantz joango da? zein oztopo aurkituko ditut?

Bigarren hizkuntza erabiltzeko orduan giltzarri da zerbait komunikatzeko gogoa izatea.

Galderen tartean Marije Manterolak, Jaime Altunak eta Joxe Mari Muxikak parte hartu dute eta, azken honek, harreman sozialek eta sare sozialek duten garrantziaz galdetu du.

Kafe tartearen ondoren, Valentziako Unibertsitateko irakasle Ferran Suay hasi da hitz egiten:

Euskaldunok erdaldunen aurrean beti erdarara joz "kortesiaz" jokatzen omen dugu baina ez, hori ez da kortesia, etengabe errepikatzen den jokaera hori ez da kortesia. Hori hizkuntza sumisioa da eta beti hizkuntza gutxituen hiztunen gain geratzen da. Eman diezaziogun buelta: euskaldunona kortesia bada, euskarara jotzen ez duten erdaldunena deskortesia izango da, ezta?

Betidaniko mitoak hausten ari da Ferran. Gaztelaniatik euskarara arteko distantzia linguistikoa euskaratik gaztelaniarakoaren parekoa da eta historian zehar euskaldun elebakar askok egin behar izan dute gaztelaniarako jauzi hori. Beraz, bizitza osoan Euskal Herrian bizi diren erdal hiztunek ez dute aitzakiarik euskarako gutxieneko maila izan dezaten.

Katalanaren testuingurua eta euskararena desberdinak direla esan du Suay-k eta, horrenbestez, desberdin planteatu behar direla hizkuntza sumisioa saihesteko planteamenduak.

Historian zehar hizkuntza gutxituek eta beren hiztunek jasan dituzten zigorrek hizkuntza sumisioa handitu dute. Baina ez dira lehengo kontuak bakarrik: gaur egun katalana espres diskriminatzen duten 300dik gora lege daude.

Babesgabetasun ikasiaren paradigma azaldu digu: zigor bikoitza (testuinguru batean eta bestean) jasan dutenek zigor gabeko guneetan ere kokilduta jarraitzen dute. Eta hori da hizkuntza sumisioa iraunarazten duena.

ETB2ren euskara tratamendua kritikatu du; euskaldunak gaztelaniaz hitz egitera behartzeak (Iparraldekoen kasuan are gehiago) hizkuntza sumisioa indartzen du. Baina gaztelaniara jauzi egiten duten euskaldun peto-petoek ere zigorra jasotzen dute, gaztelaniaz oker edo euskal azentoarekin hitz egiteagatik. Zigor bikoitza jasotzen dute eta babesgabetasuna handitzen du.

Beraz, hizkuntza sumisioan daudenen jarrera aldatzeko maila psikologiko guztietan esku hartu behar da eta gizarteko eragile guztiek (erakunde publiko zein pribatuek, harreman sareek, eskola eta lan munduak...) parte hartu behar dute esku-hartze horretan.

Hizkuntza dimisiotik fideltasunera pasa behar da (kontzientzian eraginda) eta hizkuntza asertibitatera iritsi behar da, baliabideak eskainiz eta nola egin irakatsiz.

Galderei erantzuten hasi da Ferran Suay. Parte-hartzaileek aipatutako baliabide horien adibide zehatzak eskatu dizkiote Ferrani eta hau dira eman dituenetako batzuk: bezero paperean bagaude ez dugu inongo beldurrik izan behar eta arreta geure euskalkian eskatzeko posizioan ere geundeke; inora izapideren bat egitera goazenean eta harrerako erdaldunak zakar erantzun badigu, guk gaizto papera hartu eta "jar nazazu zu baino konpetenteago den batekin, mesedez" esan dezakegu.

EMUNeko kide Joxpi Irastortza hasi da hitz egiten.

MacIntyre kanadiarrarekin hasi dugu jardunaldia, Herrialde Katalanetako Ferran Suay etorri da gero eta gurean gabiltza orain, Joxpi Irastortza lazkaotarrarekin.

Gandiaga izan du gogoan, bere poema batzuk irakurrita, eta enpresetako euskara planen bilakaera eta metodologia azaltzen hasi da.

Joxpik ERCko eurodiputatu Bernat Joan i Mari-ren erreferentzia egin du hizkuntza berreskuratzeko 3 zutarriak zeintzuk diren adierazteko; zutarri horien artean dago motibazioa.

Pertsonen jarreraren oinarri teorikoak azaldu ditu eta jarreren egitura psikologikoa oso konplexua dela nabarmendu du.

Hainbat teoria azaldu du: espektatiba/balentzia teoria, akzioaren kontrol-teoria, kausa-egozpenean oinarritutako ikuspegia... Teoria bakoitzerako adibide zehatz argigarriak eman ditu.

Eta orain enpresetako euskara planetako pertsonen artean egin duen ikerketa lana azaltzen hasi da Joxpi: jarraitutako metodologia, jasotako emaitza kuantitatiboak, emaitza kualitatiboak...

Hauek dira ikerketa lan horren ondorio nagusiak:

  • Konpromisoak hartzeko garaian adinak eragiten du. Konpromisoak betetzeko orduan, berriz, ez.
  • Lantokiko buruaren jarrera kontuan hartzekoa da.
  • Jarrera-objektuen gaineko ikuspegia edo kognizioa aldatzea zaila da, denbora behar da.
  • Jarrera-portaera apalena dutenek emaitza hobeak lortu dute eztabaida taldeetan. Jarrera eragileena dutenek bi jardueretan emaitza parekoak izatea ere esanguratsua da.
  • Bi metodologiak izan daitezke baliagarriak euskararen aldeko portaerak izateko.
  • Langileek dituzten kezka, arazo eta oztopoak azaleratzea aurrera egiteko pistak izan litezke, eragin-trukerik gabe ezagutuko ez genituzkeenak.
  • Gure norabideko helburuak lortzeko intentzioa izatea bada zerbait, baina ez nahikoa. Kanpoko akuiluak ere badu eraginik gure erantzunetan, baina ez da nahikoa. Norberak bere jarreren upela kontrolatzea da bidea, autokontrola, autoerregulazioa.

Joxe Azurmendiren aipu batekin bukatu du Joxpi Irastortzak bere hitzaldia:

Beti gabiltza soluzio definitiboen bila eta ez dugu zertan horrela ibili beharrik. Soluzio definitiboa, behin betikoa, heriotzak bakarrik dakar. Bien bitartean, gauzak etengabe aldatzen ari diren neurrian, hauek unean uneko soluzioak eskatzen dituzte.

Bukatu da goizeko saioa. 3 hizlarioi, milesker.

Arratsaldean 4 mintegi hauek egingo ditugu:

  • Peter MacIntyre: Komunikatzeko gogoa ulertzen eta garatzen
  • Ferrán Suay: Euskaltzaleentzako asertibitatea
  • Alex Mungia eta Xabier Elortza (HABE): Buruntzaldeko esperientzia: emozioen ekologiaren bidetik
  • Iñaki Eizmendi (EBETE): Erdaldunak euskarara nola erakarri: ba al dakigu zirrikituak irekitzen?

Mintegiak bukatu eta gero, hona ekarriko ditugu ondorioak.

Informazio gehiago, hemen .

Mintegietako ondorioak:

ERDALDUNAK EUSKARARA ERAKARTZEA (Iñaki Eizmendi):

  1. Euskarara erakartzeko bideak aurkitzea, zirrikituak irekitzea lortu behar dugu: harreman edo lotura txikiak bilatzea, hortik abiatzea.
  2. Kezketatik abiatu. Gauzak zehatzak eta praktikoak eskaini. Ideia eta mezu positiboak eskaini. Enpatia etengabe erabili beharreko tresna.
  3. Ezinbestekoaren bidea eta sedukzioarena, biak erabili behar dira.
  4. Emozioetatik eragiten hasi behar gara.

KOMUNIKATZEKO GOGOA ULERTZEN ETA GARATZEN (Peter MacIntyre):

Nola garatu komunikatzeko gogoa:

  • Hizketakideak pizten duen interesa eta gaiaren interesa.
  • Ikasleari aukera ematea, ez derrigortuta sentitzea.
  • Egoera, ingurua zaindu (egoera atsegina / desatsegina).
  • Kuriosidadea, gauza berriak ezagutzeko gogoa sustatu.

BURUNTZALDEKO ESPERIENTZIA (Xabier Elortza eta Alex Mungia):

  • Hizkuntza kontuak oso AFEKTIBOAK dira. Berebiziko garrantzia gurasoekin eremu pribatuan emozioetan eraginez lan egiteak.
  • Eragiteko modua: PROZESUA da oinarri (komunikazioa, enpatia) eta hortik sortutako produktuak (CD, liburuxka) osagarri dira.
  • Gurasoengana iristeko bidea: euren eta gure USTEEN berri jaso, KOMUNIKAZIOA landu.

EUSKALTZALEENTZAKO ASERTIBITATEA (Ferrán Suay):

  • Aurreiritziak erabiltzen ditugu hizkuntza aukeratzerakoan.
  • Aurreiritziak inguruaren eta pertsonaren araberakoan dira.
  • Lehen gatazka gure aurreiritzien aurkakoa izan behar du.
  • Gero asertibitatea: erasoa eta menpekotasunaren arteko portaera.
  • Menpekotasun linguistikoak mailak ditu, eta kalteak ekar ditzake guretzat eta solaskidearentzat.
  • Euskaraz egiteko ahaleginak merezi du.

EZUSTEKOA! Oihulari Clown-ekoak etorri dira tailerren inguruko parodia egitera... Jardunaldirako amaiera bikaina.

Bidaltzailea: EMUN Koop. E.. 10:09 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2007ko urriaren 3a, asteazkena

EMUNen 10. urteurreneko ekitaldiak martxan

EMUNeko ordezkariek 10. urteurreneko ekitaldien berri eman dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako prentsaurrekoan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 10:09 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko irailaren 24a, astelehena

Hizkuntza normalizazioa eta motibazioari buruzko jardunaldia EMUNen 10. urteurrena ospatzeko

Hamar urte dira EMUN kooperatiban euskara planak egiteari ekin genionetik.

Hasieran, ordura arte egindako plan pilotuetako oinarrizko metodologiarekin hasi ginen lanean. Harrezkero, ordu asko egin ditugu lanean euskara planak dinamizatzen enpresetan eta bestelako erakundeetan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 09:50 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2007ko irailaren 18a, asteartea

Arrakasta handiz ospatu dira ULMA Taldeko I. Euskara Olinpiadak

Joan den ostiral arratsaldean giro ezin hobea zegoen Oñatiko plaza ondoko frontoian. Eguraldia lagun, ehundik gora ikusle gogo betez hurbildu ziren frontoiko harmailetara euskararen aldeko herri jokoez gozatzera.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:02 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko uztailaren 25a, asteazkena

EMUNen 10. urteurrena ospatuko dute udazkenean

Abuztuko oporren aurretik LanTaLan-en azken albiste honetan, EMUNek udazkenean ospatuko duen 10.urteurrenerako antolatzen ari diren bi ekimenen berri eman nahi dizugu, jakinaren gainean egon zaitezen eta agendan apunta dezazun.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 15:23 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko uztailaren 17a, asteartea

Agiri ezberdinen ereduak klik batean

LanTaLan webguneak euskaraz lan egin ahal izateko eskaintzen dituen baliabideen artean hainbat agiriren ereduak daude. Honekin ez diogu inori sortzaile sena zapuztu nahi, ez horixe! Bakar-bakarrik premian dabilenari laguntza eman nahi diogu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:56 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko uztailaren 10a, asteartea

DANOBAT Taldeko II. topaketa

Ekainaren 19an Danobat Taldea osatzen duten kooperatiben arteko Euskararen II. Topaketa burutu zen.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 14:32 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2007ko uztailaren 4a, asteazkena

www.lantalan.com webgunearen eraginkortasuna handitzea helburu

Arrasateko Kulturaten aurkeztu da komunikabideen aurrean LanTaLan-en eraginkortasuna eta harpidedun kopurua handitzeko sustapen kanpaina.

EMUNeko zuzendari nagusi Dani Larreak eta marketin eta komertzialeko zuzendari Ainhoa Elicesek www.lantalan.com-en zergatiak, helburuak eta sustapen kanpainaren helburuak azaldu dituzte.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 12:16 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko ekainaren 15a, ostirala

HIZNET ikastaroa, EHUko Berezko Titulua izango da

Asmoz Fundazioak eskaintzen duen Hiznet ikastaroa, datorren ikasturtetik aurrera EHU-ko Berezko Titulua izango da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 08:22 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko ekainaren 12a, asteartea

HIZNETeko ikerketa lanak sarean

HIZNET, Hizkuntza Plangintza graduatu ondoko 05-06 ikasturteko hainbat ikasleren ikerketa lanak, webgunean zintzilikatu dituzte.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 10:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko ekainaren 6a, asteazkena

Hiztegiak, beti zain dituzun laguntzaileak

LanTaLan webguneak euskaraz lan egin ahal izateko baliabide ugari eskaintzen ditu. Baliabide hauen artean hiztegiak, agiri ereduak, kontsulta lekuak aurkituko dituzue eta denek badute ezaugarri komun bat: doakoak dira eta edozeinek erabil ditzake lasai. Hau horrela, gaur hiztegiei erreparatuko diegu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 11:01 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko maiatzaren 30a, asteazkena

EDERLANeko euskara plana gogoberrituta

Ederlaneko Euskara Plana gogoberrituta atera zen joan den maiatzaren 18an. Egun horretan izan ziren bertako Euskara Batzordeetako kideen arteko I. Topaketak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:42 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko maiatzaren 15a, asteartea

Azpeitiko Euskara Patronatuak eta EMUN kooperatibak Lankidetza Hitzarmena sinatu dute

Artikulu honetan maiatzaren 8an izandako sinadura ekitaldiko ideia nagusiak bildu ditugu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:59 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko maiatzaren 8a, asteartea

Gipuzkoako Foru Aldundiak arlo sozio-ekonomikorako diru laguntzen ebazpena kaleratu du

Deialdi horrek euskararen erabilera alor sozio-ekonomikoan sustatzeko proiektuak eta jarduerak laguntzen ditu.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 13:14 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko maiatzaren 3a, osteguna

Kontseiluaren 2007ko batzarrean lan mundua ere hizpide.

Emun kooperatibak, Elhuyar aholkularitzak eta Artezek 2006ko lan munduaren balantzea egin zuten apirilaren 21ean burututako Kontseiluaren batzarrean.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 10:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko apirilaren 25a, asteazkena

Leintz bailarako ahozko ondarea interneten

Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako 94 hiztunen mila pasarte inguru entzuteko moduan daude interneten, Leintz bailarako hizketa eta ahozko ondarearen erakusgarri eta gordailu bihurtu diren web guneetan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 10:29 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko apirilaren 18a, asteazkena

Aurrezki kutxetan ere euskara sustatzeko ahaleginean

Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Aurrezki Kutxek euskararen erabilera sustatzeko lankidetzarako hitzarmen markoa sinatu zuten martxoaren 28an.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:18 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko apirilaren 4a, asteazkena

EMUN kooperatibak urteko Batzar Nagusia burutu du

Kontseilu Errektoreak proposatutako aldaketa guztiak onartu dira eta organo hori berritu da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:53 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko martxoaren 27a, asteartea

Hizkuntza sumisioa, psikologiatik aztertuta

Martxoaren 16an Hizkuntza sumisioaren oinarri psikologikoak izeneko formazio saioa izan zen Arrasateko Kulturaten. Ferran Suay Valentziako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakaslea eta TELPen asmatzailea (Taller d’Espai Lingüístic Personal) izan zen hizlaria.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:15 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko martxoaren 20a, asteartea

EAEko Justizia Administrazioan ere euskaraz

También en la Administración de Justicia de la CAV en euskera

EAEko Justizia Administrazioa 2004an hasi zen EMUN kooperatibarekin Euskararen Erabilera Plana garatzen.

La Administración de Justicia comenzó en 2004 a desarrollar el Plan del Uso del Euskera con la cooperativa EMUN

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:55 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko martxoaren 13a, asteartea

Badator Korrika!

Bi urtez behin ospatzen den euskararen aldeko ekimen hau martxoaren 22an hasiko da Karrantzan eta Iruñean bukatuko da apirilaren 1ean.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 17:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko martxoaren 6a, asteartea

Urola Kostan "Euskara Sasoian!"

Urola kostako Udal Elkarteak bultzatuta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako kirol elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko ekimena da Euskara Sasoian!.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 11:35 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko otsailaren 28a, asteazkena

BERRIA egunkaria langileentzat merkeago

BERRIA egunkaria argitaratzen duen Euskal Editorea , enpresetan harpidetzak sustatzeko kanpaina ari da egiten. Enpresarekin akordioa sinatuta, bertako langileek BERRIA kioskoan baino %50 merkeago jasotzen dute.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko otsailaren 13a, asteartea

Ordizian ere Lanean euskaraz

Hamasei enpresa eta 230 langile tartean. Horiexek dira Ordiziako Udalak bertako enpresetan euskara sustatzeko bultzatzen duen Lanean programaren barruan dagoeneko lanean ari direnak. 2007. honetan beste zazpi enpresari luzatuko zaie ekimenean parte hartzeko gonbita.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko otsailaren 6a, asteartea

Iruñerriko merkataritza eta elkarteetan euskalduntze planak garatzen ari dira

Atarrabia, Antsoain, Berriozar, Burlata, Oltza Zendea, Orkoien, Uharte eta Zizur Nagusiko udalak dira bultzatzaileak, eta "Euskara merkataritzara" eta "Euskara zure esku" kanpainak jarri dituzte martxan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko urtarrilaren 30a, asteartea

Elgoibarko IMH-k txirbil-harroketari buruzko eskuliburua kaleratu du.

Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuak tailerrean lanean jarduteko txirbil-harroketari buruzko oinarrizko eskuliburua kaleratu du euskara hutsean.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 14:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko urtarrilaren 23a, asteartea

Debabarreneko 3 enpresak EUSKARA PLANA jarriko dute martxan

EMUNen aholkularitzapean, Debabarreneko hainbat udalek lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana jarri zuten martxan 2006. urte hasieran. ARDATZA izeneko plan honek eman ditu emaitzak eta Debabarreneko 3 enpresetako ordezkariek, 2007an euskara plana martxan jartzeko konpromisoa hartu dute.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:10 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko urtarrilaren 18a, osteguna

LINGUANET: lan munduko euskara planen ikastaroa

Lan mundua euskalduntzearen arloa euskararen normalizaziorako oso garrantzitsua da. Enpresetan lan handia egiten ari dira arlo honetan eta horren erakusle da euskara lan hizkuntza gisa erabiltzen duten eta erabiliko dutenen kopura gorantz doala dioen datua. Hala ere, oraindik lan handia dago egiteke.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Asmoz. 12:15 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko urtarrilaren 16a, asteartea

Euskaraz? Pozik gainera!

Horixe da Urola Garaiko merkataritza guneetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz egin berri duten kanpainaren leloa. 2007-2008 Gestio Plana onartu dute eta, EMUN KOOP.Eren aholkularitza teknikoaren laguntzarekin, plana aurrera eramateko lehenengo ekintzak martxan daude.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:35 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko urtarrilaren 9a, asteartea

Edesako Euskara Plana Martxan

EL PLAN DE EUSKERA DE EDESA EN MARCHA

Basauriko plantan 2005ean hasi ziren diagnostikoa egiten eta Plana diseinatzen. 2006an egindako lanaren emaitzak interesgarriak dira oso.

En la planta de Basauri se comenzó a hacer el diagnóstico y el diseño del Plan de Euskera en 2005. El resultado del trabajo realizado en 2006 es muy interesante.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 09:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko urtarrilaren 2a, asteartea

Matz Erreka eta Soraluce enpresek, langileentzako euskarazko egutegiak kaleratu dituzte

Antzuolako Matz Erreka eta Bergarako Soraluce kooperatibetan langileentzako euskarazko egutegiak egin dituzte

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 18:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko abenduaren 19a, asteartea

Zorionak eta urte berri on guztioi!

Konturatzerako joan zaigu 2006. urtea. Orain, 2007.ari gogotsu heltzeko garaia da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 10:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko abenduaren 12a, asteartea

Herri administrazioetako euskararen erabilera planak Bilbon hizpide.

Azaroaren 28an eta 29an burututako Bilboko Jardunaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko 96 erakunde ezberdinetako 165 teknikarik parte hartu zuten.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko abenduaren 6a, asteazkena

Elkarlana euskararen alde: ziurtagiriak, euskara eta kalitatea

Lan munduaren euskalduntzea guztiz estrategikoa da euskararen normalizaziorako.

Euskaldunizar el mundo laboral: certificados, calidad y euskara

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 15:40 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko azaroaren 29a, asteazkena

"Bakea eraiki kooperatiben bidez", kooperatibismoaren 84. mundu eguna

KONFEKOOPek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) antolatuta abenduaren 1ean Kooperatibismoaren Mundu Eguna ospatuko dute Miñaon (Araba).

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 16:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko azaroaren 28a, asteartea

MCCk azaroaren 9an jardunaldia antolatu zuen: Hara, lankidetzan euskara!

Izenburu hau oinarri hartuta, azaroaren 9an jardunaldia egin zuen MCCk. 100 kide inguru bildu ziren MCCren hitzaldi aretoan arratsaldeko 15:00etan. 18:30etan amaiera eman zitzaion jardunaldiari.

Bertaratutakoen artean MCCko partaide diren eta euskara planak abian dituzten enpresetako ordezkariak izan ziren, horien artean, Lehendakariak, Giza Baliabideetako Zuzendariak, Euskara Planetako koordinatzaileak, Gerenteak, Euskara Batzordekideak eta Mahai Teknikoko ordezkariak. Horiez gain, enpresa planak abian ez dituzten hainbat enpresetako ordezkariak ere bildu ziren eta jardunaldiaren aurkezpenaren berri izan zuten.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 09:50 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

2006ko azaroaren 14a, asteartea

Emun, Euskara Planak eta Berrikuntza

Berrikuntza da Emunen balioetariko bat, eta hori kontuan hartuta antolatzen ditugu gure proiektuak. Langileon %90ek hartzen dugu parte proiektu horietan, eta era horretan lortzen dugu gure produktu eta zerbitzuak hobetzea edota produktu berriak sortzea

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 15:20 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

Lan mundua euskalduntzea estrategikoa da

Datorren urtean 10 urte beteko ditu Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAK.

Denbora horretan, Bai Euskarari Ziurtagiria jarri du abian, besteak beste.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 13:25 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko azaroaren 7a, asteartea

Orkoiengo MAPSA enpresa, Nafarroan euskara planetan aitzindari. / MAPSA, empresa pionera en planes de euskara en Navarra

1996an 3 izan ziren euskara planetan hasi ziren enpresak, gaur egun, 2006. urtean, 150 dira euskararen bidea hasi eta euskara planen bilakaeran urrats garrantzitsuak eman dituztenak.

En 1996 fueron 3 las empresas que comenzaron a implementar planes de euskara, hoy, en el año 2006, ya son más de 150 las empresas que trabajan en la normalización del euskara.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 13:00 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

D-bus Donostiako Tranbia Konpainiak autobus gidarientzako liburuxka kaleratu du Emun Koop.E.ren laguntzaz

Erabiltzeko erraza, koloretsua eta erakargarria da d-Bus-eko gidariek egin duten gidaliburua.

d-Bus konpainiak Emun Koop.E.rekin euskara plana martxan jartzeko hitzarmena 2005ean sinatu zuen, eta 2006an inplementatzen hasi dira. Autobus gidarientzako gida aurtengo emaitzetako bat da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 09:20 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko urriaren 31, asteartea

MAKINA ERREMINTAKO PRODUKTU, ZERBITZU ETA PRAKTIKA ONAK, EUSKARAZ

"30+10 Mintegia: Makina Erremintaren arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak" izenburupean jardunaldiak izan ziren urriaren 26an Elgoibarko IMHren egoitzan.

Jardunaldien helburua euskarazko produktu, tresna eta praktika onak hurbiltzea izan zen Makina Erreminta sektoreko eta horien inguruko enpresetara.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 16:45 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

FAGOR TALDEKO EUSKARA BATZORDEEN II. TOPAKETA ARANTZAZUN

Iaz hasitakoari aurten jarraipena eman diote.

Fagor Taldeko Euskara Batzordeen II. topaketa izan zen pasa den ostegunean, hilak 26, Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Iazko lehen ekitaldiaren emaitza onak animatu du Taldeko Euskara Batzordea 2006an ere topaketa antolatzera.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 14:05 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko urriaren 27a, ostirala

Ongi etorri LanTaLan webgune berrira!

Emun Koop.E.k bultzatutako lan tresna hau euskara plana martxan duten enpresentzako erabilgarria izango da, baina baita gainontzekoentzat ere.

Aspaldidanik genbiltzan Emun Koop.E.n lan munduan euskara gehiago erabili nahi duten pertsona, enpresa zein bestelako erakundeentzako erabilgarri izango zaigun webgunea sortu nahian. Aspaldiko nahi hori errealitate pozgarri bihurtu zaigu gaurko egunez aurkezten dizuegun www.lantalan.com –ekin.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 16:59 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko irailaren 20a, asteazkena

“HIZNET, HIZKUNTZA PLANGINTZA 2006 – 2007” IKASTAROAREN MATRIKULA EPEA ZABALIK

Asmoz Fundazioak eskaintzen duen ikastaro honetarako izen-ematea urriaren 15ean amaituko da

Euskararen normalkuntza aspaldi abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen dugu, soziolinguistikako ezagutza-sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu du Asmozek hizkuntza plangintzarako ikastaro hau.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 16:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko apirilaren 12a, asteazkena

Bergarako arlo soziokulturalean EUSKARAREN ERABILERA bultzatzeko PLANA aukeztu da

Bergarako herritarrei zuzendutako prentsaurrekoa eman zen martxoaren 29an. Bergarako arlo sozio-kulturaleko talde, elkarte eta entitateen euskararen erabilera bultzatzeko plana aurkeztu zuten Bergarako Udaleko ordezkari, hainbat elkartetako kide eta EMUNek

Hizkuntza erabiliz zorrozten den tresna da. Erabiltzen ez bada, herdoildu ez ezik kamustu ere egiten baita. Horregatik zaindu behar dira ondo familiaren eta eskolaren luzapen eta ingurune diren jardunbide guztiak: kirola, aisia, erlijioa, kultura, eta abar. Datozen urteetako erronka nagusia belaunaldi berrientzat euskara eremu guztietarako erabiltzeko atsegin eta baliozko egitean datza. Horretarako euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolatik harantzago eraman eta beste esparruetara zabaldu behar da.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 19:09 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

DEBABARRENEKO LAN MUNDUAN euskararen erabilera sustatzeko planaren PRENTSAURREKOA

EMUNen aholkularitzapean, Debabarreneko udalek lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana jarri dute martxan. Honen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa egin dute.

Euskara gizarte esparruak irabazi nahian dabil azken urte hauetan: komunikabideak, irakaskuntza, administrazioa... Lan mundua eremu estrategikoa da euskararen etorkizuna bermatu nahi bada. Hainbat erakunde eta enpresek heldu diote erronka horri, euskararen normalizazio planak abian jarriz.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun, Koop. E.. 19:02 Atalak: Albisteak | Permalink

2006ko martxoaren 1a, asteazkena

FAGORen eta EMUNen arteko hitzarmen sinaduraren ekitaldia

Otsailaren 23an sinatu zuten FAGOR kooperatibak eta EMUNek elkarlanerako laugarren hitzarmena. Ekitaldian FAGOR osatzen duten kooperatibetako lehendakariak eta FAGOR Taldeko Euskara Batzordeko kideak izan ziren batetik, eta, bestetik, EMUN kooperatibako hainbat ordezkari.

Hizlari Javier Gantxegi, FAGOR, Koop. E.ko lehendakaria, Juan Jose Ansoategi, lehendakariordea eta EMUNeko zuzendari nagusia den Dani Larrea aritu ziren.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun, Koop. E.. 11:47 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko otsailaren 8a, asteazkena

Euskara enpresetan: torlojuak estutzeko garaia

ARGIAren erreportajea

ARGIA astekariak euskarak enpresetan duen egoeraren inguruko erreportajea argitaratu du bere 2026. alean. Erreportajean lan munduko euskara planek izan duten bilakaeraren berri eman dute eta euskara planetan sartuta dauden enpresen esperientzia ere azaldu dute (tartean, EMUNen laguntzarekin euskara plana garatzen ari den EIKArena ).

Argiaren webgunean aurki dezakezu erreportajea.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 13:11 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

2006ko otsailaren 1a, asteazkena

1140 ziurtagiri

Bai Euskarari

Kontseiluak aditzera eman duenez, 1140 erakunde eta enpresa dira BAI Euskarari ziurtagiria eskuratu dutenak; horietatik 119 dira lan mundukoak.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 12:02 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

Euskararen erabilera enpresetan

BAT aldizkariaen monografikoa

Soziolinguistika Klusterrak argitaratzen duen BAT aldizkariak, 2005eko 57. zenbakian, Euskararen Erabilera Enpresan izeneko monografikoa argitaratu du abenduan.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 11:46 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko urtarrilaren 12a, osteguna

Eusko Jaurlaritzak eta ELAk bilera egin dute

Lan munduaren euskalduntzeari bultzada emateko

Bilera horrekin, Kultura sailak hasiera eman dio eremu soziolaboraleko agente nagusiekin datozen asteotan izango dituen lan-harremanei, bizitza sozialean eta laboralean euskararen normalizazio-prozesua aztertzeko. ELArekin izandako lan-saioaren ostean, hainbat bilera izango dira gainerako sindikatuekin eta enpresari-elkarteekin, lan-munduan euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eta lan-lerroak elkarlanean aztertzeko.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 14:03 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2005eko abenduaren 23a, ostirala

Fagorreko euskara koordinatzaileen gutuna

Euskal hedabideetan argitaratu dute

"Aurten, lehen aldiz Fagor kooperatiba guztietako euskara batzorde guztiak bildu eta jardunaldi bat egin dugu (...) Euskal prentsako hedabide nagusirik ez zen agertu ere egin. Euskalgintzako beste eragile eta enpresa-talde izar batzuen aurrerapen eta balentriak oparo jasotzen ditugu euskal prentsan. Interes korporatiboek fin funtzionatzen dute hor. Ondo. Guk ez dugu horrela aipatuak eta loriatuak izateko asmorik. Normalean isilean jarduten dugu. Hala ere, oraingoan min apur bat eman digu guri"

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 13:24 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2005eko abenduaren 7a, asteazkena

"Euskara eta lana" jardunaldi sindikala

CCOO-k antolatutakoa

Abenduaren 2an “euskara eta lana” jardunaldi sindikala egin zen, Euskadiko Langile Komisioak sindikatuak (CCOO) antolatuta, Bizkaiko Batzar Orokorren aretoan, Bilbon.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: EMUN. 08:29 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

2005eko abenduaren 1a, osteguna

Fagor Etxetresna Elektrikoak: "Euskara Plana, bide onetik doa"

Goiena.net-eko albistea

Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak 2002-2005 Euskara Planaren balantzea egin du. Planaren koordinatzailearen esanetan, aurrera pausuak nabarmenak dira eta balantzea positiboa da. Edonola ere, gaineratu du oraindik lan asko dagoela egiteko.

Fagor Etxetresna Elektrikoetako euskara planen ardura teknikoa EMUNen esku dago.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Goiena.net. 08:57 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)