Iritzia ataleko mezuak

2008ko urriaren 21a, asteartea

Nabigatzailea euskaraz izatearen garrantzia

Interneten gabiltzan bitartean, nabigatzailea euskaraz izatearen garrantziaz kanpaina egin izan du sarri Sustatu blogak. Haren editore Luistxo Fernandez CodeSyntax enpresakoari galdera batzuk egin dizkiogu kontu honi buruz.

Erabiltzailearentzat ze ondorio izango luke nabigatzailea euskaraz jartzeak?

Kalterako batere ez. Euskaldunak gaztelaniaz ari direla konturatu ere egiten ez diren bezalaxe, berdin gertatuko zaie euskarazko nabigazio-konfigurazioa duten erdaldunei: enteratu ere ez dira egingo.

Ondorio nagusia izango da hau: zenbait webgune eta Interneteko zerbitzuk aukera dute hizkuntzaren arabera eskaintzeko edukia erabiltzaileari. Adibidez, hemen behean itsatsita uzten dizuedan bideoan. Soinua ingelesez du, baina bideoa ikusten hasten bazara, azpitituluak euskaraz azalduko zaizkio euskaraz konfiguratua duenari, eta gaztelaniaz gaztelaniazkoari.

(Jarraitzen du)

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: Emun. 14:11 Atalak: Iritzia | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko ekainaren 19a, asteartea

Euskaltzaina eta hizkuntzaren balioa

Ekainaren 2an egin zuen Mikel Zalbidek Euskaltzaindiarako sarrera-hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko areto nagusian. Han izan zen, beste askoren artean, Carlos Ruiz, Gipuzkoa Donostia Kutxako ordezkaria ere. Ruiz jaunak berak bizitako sentipenak bildu ditu iritzi artikulu honetan eta, tartean, kontzeptu interesgarri bat jartzen du mahairen gainean: euskararen balio ekonomikoa

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 12:22 Atalak: Iritzia | Permalink | Erantzunak (0)

2007ko maiatzaren 22a, asteartea

HIZKUNTZA POLITIKAN LANKIDETZA BULTZATZEA DA EMUNen JARRERA

Hizkuntza politikan, gizarte eragileen artean nahiz eragileon eta erakundeen artean, lankidetza ezinbestekoa da. Jarrera horixe defendatu zuen EMUNek Donostian izandako mahai-inguru batean. Hizkuntza politikan gizarte eragileen ekarpena eta papera zein izan behar duen eztabaidatu zuten euskalgintzako eragileek, tartean EMUNek.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 02:00 Atalak: Iritzia | Permalink | Erantzunak (0)

2006ko abenduaren 26a, asteartea

EZ ERRETZEKO

IƱaki Arruti, Lasarte Oriako Udaleko euskara teknikariak ondorengo artikulua idatzi zuen.

Pasa den astean autoari gurpilak aldatzera joan eta horixe egin nahi nuela mekanikoari esan nioenean, irribarre burlaize batekin erantzun zidan, berari gaztelaniaz egiteko esanaz.

Irakurtzen jarraitu

Bidaltzailea: lantalan. 10:30 Atalak: Iritzia | Permalink | Erantzunak (0)