2008ko irailaren 11, osteguna

Skype ere euskaraz

Internet bidez telefonoz (bezala) hitz egiteko eta txateatzeko tresna ezagunena, Skype, euskaratu egin dute. Ekimen pertsonal gisa abiatu zen lana, eta Emun kooperatibako lankide batzuen artean biribildu dute euskaratzea.

Aitzol Arruabarrena lazkaotarrak Windows-erako Skype 3.8 bertsioa euskaratu du. Itzulpenaren zuzenketa lanak EMUNeko lankide batzuek egin eta gero prest dago tresna euskaratzeko fitxategia. Horretarako euskara.lang fitxategia jaitsi behar duzu ordenagailura, eta zure Skype instalaziora egokitu.

Foro honetan aurkituko duzu fitxategia.

Gaztelaniazko instalazio batean nola ezarri behar den instrukzio hauek jaso ditugu:

  1. Kopiatu fitxategia hurrengo direktorioan: Skype duzuen direktorioaren barruan phone izeneko direktorio bat dago. Kopiatu bertan euskara.lang fitxategia. Adibidez: c:/ archivos de programa/ Skype/ Phone/
  2. Ondoren, joan Herramientas fitxara eta bertan aukeratu cambiar idioma eta honen barruan beheko partean cargar idioma skype
  3. Euskara.lang fitxategia aukeratu eta eman ‘Cargar’-i eta listo!!

Bidaltzailea: Juanjo Ruiz, Fagor Arrasaten Emuneko teknikaria. 12:30 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

Erantzunak

Re: Skype ere euskaraz

Eginda! oso erraza izan da, eskerrik asko azalpenengatik eta Skype euskaratzeagatik.

Beñat

Bidaltzailea: birasuegi Noiz: 2008.09.11 19:42

Re: Skype ere euskaraz

Hau dek hau tipoa!!! Lazkaotar ataundartua ezaguna egingo zaigu laister. Segi horrelaxe.

Bidaltzailea: Miel Noiz: 2008.09.12 19:52

Erantzun