2009ko abuztuaren 31, astelehena

Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen

Eusko Legebiltzarrak jardunaldi batzuk antolatu ditu aurtengo udazkenerako “Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen” izenburupean. Jardunaldiok urriaren 28an eta 29an burutuko dira Gasteizko Villa Suso Jauregian.

Jardunaldion jatorria eta helburua

2008ko martxoaren 4an onartu zuen Legebiltzarreko Mahaiak Eusko Legebiltzarreko Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko Plana (2008-2012). Urtebete baino gehiago darama, beraz, indarrean Planak.

Jardunaldion bidez eremu urriko hizkuntzen normalizazioari nola heltzen zaion han eta hemen ezagutu nahi dugu; hau da, hizkuntza gutxituak zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izateko eman diren eta ematen ari diren esperientziak ekarri nahi ditugu Jardunaldiotara. Azken finean, lan-prozesuetan izan diren esperientziak ezagutzea da helburua, lan-munduan edo administrazio-munduan egin diren urratsak ezagutzea, guretzat baliagarri izan daitezkeelakoan.

Era berean, iazko irailean HAEE-IVAPek antolatutako beste Jardunaldi batzuetan ere gure Planaren lehenengo aurkezpena egin izan bagenuen ere, testuinguru honetan ere eman nahiko genuke beraren berri, besteei zabaldu, beste horiek ere beren iritzia eman dezaten.

Egitaraua eta parte-hartzaileak

Gure helburu hauek betetzeko ahalik eta ikuspegirik zabalena aukeratu dugu. Horretarako, kanpoko zein bertako berri izan nahi dugu; marko teorikoa zein ikuspegi praktikoa.

Lehenengo egunean gure inguru hurbiletik at hausnartzen eta egiten denaren berri izango dugu. Horretarakoxe gonbidatu ditugu prestigio handiko adituak; besteak beste, Colin Williams, Galeseko Unibertsitateko irakaslea eta hizkuntza gutxituetan aditua; Raymond Renard, Unesco Katedrako koordinatzailea; Durk Gorter, Amsterdamgo Unibertsitateko irakaslea eta Ikerbasque-ko kidea; Lluis Aguiló, Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren idazkari nagusia; Santiago Petschen, Nazioarteko Harremanetan doktorea eta hizkuntza gutxituetan aditua. Adituon ekarpenekin batera, Espainiako legebiltzar autonomoetako hainbat ordezkariren arteko mahai-ingurua izango da.

Bigarren egunean Euskal Herriko bertako eremu ezberdinetako hainbat esperientziaren berri ezagutzeko aukera izango dugu: EHU-UPV (Ehulku, Ehutsi, Atezainok euskaraz…), Administrazio orokorra zein tokikoa (Jaurlaritza, Legebiltzarra bera, Lasarteko Udala…), lan-mundua (Eralan, Elay, Innobasque…)

EGITARAUA:

Urriaren 28a, asteazkena:

  • 9:00-9:15: Harrera eta dokumentazioaren banaketa
  • 9:15-9:30: MONTSERRAT AUZMENDi, Legebiltzarreko Legelari Nagusia: Agurra eta Jardunaldien aurkezpena
  • 9:30ean: COLIN WILLIANS, Glaseko Unibertsitateko irakaslea eta hizkuntza gutxituetan aditua: Sarrera hitzaldia
  • 10etan: SANTIAGO PETSCHEN, Nazioarteko Harremanetan doktorea eta hizkuntza gutxituetan aditua
  • 10:30: MARIA TERESA CABRE, Pompeu Fabra unibertsitatea: Terminologia y hizkuntza-normalizazioa.
  • 11etan: Solasaldia eta galderak
  • 11:15: atsedenaldia
  • 11:45ean: MICHELLE HEGARTY, Eskoziako gaelikoaren garapenerako teknikaria: Gaelikoaren egoera administrazio publikoan.
  • 12:15: RAYMOND RENARD, Unesco Katedrako koordinatzailea: Belgikako egoera soziolinguistikoa. - Solasaldia
  • 15:45ean: LLUIS AGUILO LUCIA, legelaria, Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren idazkari nagusia: Hizkuntzaren Akademia Valentziarra eta hizkuntza normalizazioa Valentziako Erkidegoan.
  • 16:15ean MAHAI INGURUA: MARGARIDA SANJAUME NAVARRO (Kataluniako Legebiltzarra), CATALIN PALMER i TAURA (Balear Uharteak), MONICA FERNANDEZ ARAZMENDI (Valentziako Gorteak), ANTONIO BLANCO PIÑEIRO (Galiziako Parlamentua)

Urriaren 29a, osteguna

  • 9etan: DURK GORTER, Amsterdamgo Unibertsitatea, Ikerbasque: Administrazioaren hizkuntza-politikaren garrantzia hizkuntza-normalizazioan.
  • 9:30etan: EHU GENARO GOMEZ ETA JULIO GARCIA (Ehulku), JULIAN MAIA (Ehutsi): Teknologia berriak normalizazioan lagungarri
  • 10etan: NEKANE GOIKOETXEA (Soziolinguistika Klusterra-Eralan): Berrikuntza hizkuntza normalizazioan
  • 10:30: ROBERTO KEREXETA, Jaurlaritzako Kultura Saileko teknikaria: Liburuak euskaraz katalogatzea. Katalogazio arauak.
  • 10:50: AITOR UNANUE, Lasarteko udala: Administrazio atal elebidunetako langileen hizkuntza ohituretan eragiteko plana.
  • 11:50ean: PILI KALTZADA, Komunikazio zuzendaria, Innobasque: Berrikuntza eta hizkuntza kudeaketa enpresan
  • 12etan: IRATXE MUXIKA, Elay: ELAYren hizkuntza-irizpideak kalitate-sisteman txertatuta.
  • 12:20an: ARRATE ATXA, EHUko euskararen errektoreordetza: Azpidazki eta Atezainok Euskaraz proiektuak
  • 12:40an: ZELAI NIKOLAS, legelaria, Eusko Jaurlaritza: Arau-idazketa elebidunaren beharra
  • 13etan: AITOR ETXEBARRIA, Eusko Legebiltzarreko hizkuntza teknikaria: Euskararen erabilera normalizatzeko plana Eusko Legebiltzarrean
  • 16etan: JOSE LUIS LIZUNDIA, euskaltzaina, legebiltzarkide ohia: Eusko Legebiltzarraren eginkizuna hizkuntzaren normalizazioan.
  • 16:30ean: MAHAI INGURUA, EUSKO LEGEBILTZARREKO TALDEAK: Bermatzen al dugu elebitasuna?
  • 17:30ean: ARANTZA QUIROGA, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria: Agurra.

Bidaltzailea: Aitor Etxebarria, Legebiltzarreko teknikaria. 11:33 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun