2008ko maiatzaren 7a, asteazkena

Legazpiko merkatariak euskaraz? Pozik gainera!

2006ko abenduan hasi eta gaur arte Legazpiko ia 40 dendarik parte hartu du zuzenean “merkataritza euskaraz” ekimeneko talde, kafe-tertulia, mintzalagun-saio eta ikastaroetan.

Apirilaren 30ean, Santi Kutz festen atarian, Legazpiko dendariak Mirandaolan elkarrekin bazkaltzera elkartu dira. Ekimen ezberdinetan parte hartu duten merkatariak ziren, izan ere euskara erabili nahi duten dendarien sarea handituz joan da eta talde ezberdinetako jendea elkartuz elkar ezagutu nahi izan dute. .

Buru belarri ari dira Urola Garaiko dendariak (Urretxu eta Zumarragan ere antzeko ekimenak egiten baitituzte) euren hizkuntza ohiturak aldatzeko ahaleginetan, eta horretarako oso lagungarri izan daiteke batean edo bestean dabiltzanak, edota aritu direnak, elkartzea eta elkar ezagutzea.

Hasiera baten 12 dendari hasi ziren, kafetxo bat hartzea aitzakia hartuta teknikariarekin batera tertulia saioetan elkartzen hasi ere. Jadanik kafe talde gisa ezagutzen dituzte eta bertan ibilitakoak izan dira, ondoren, ekimenaren barruan egindako bestelako ekintzen ardatza.

2007an beste 12 dendarik kafe talde berria eratu zuten eta aldi berean 2006koak mintzalagunen gidari izateko prest agertu ziren. Apirilean bukatutzat eman dituzte 2007an hasitako saioak, baina ez zuten bukatu nahi elkar ezagutu gabe. Horretarako antolatu dute festa bezpera egun honetan bazkaria. Karteletan ere jarrita daukate, baina egin ere halaxe egiten dute: euskaraz eta pozik!

Bidaltzailea: Aritz Urien, Emuneko teknikaria. 20:50 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun