2007ko urtarrilaren 23a, asteartea

Debabarreneko 3 enpresak EUSKARA PLANA jarriko dute martxan

EMUNen aholkularitzapean, Debabarreneko hainbat udalek lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana jarri zuten martxan 2006. urte hasieran. ARDATZA izeneko plan honek eman ditu emaitzak eta Debabarreneko 3 enpresetako ordezkariek, 2007an euskara plana martxan jartzeko konpromisoa hartu dute.

Lan mundua eremu estrategikoa da euskararen etorkizuna bermatu nahi bada. Hainbat erakunde eta enpresek heldu diote erronka horri, euskararen normalizazio planak abian jarriz. Erronka horri Debabarreneko udalek ere heldu zioten eta Elgoibar, Eibar, Deba, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko udalek iaz, lan munduan euskararen erabilera sustatzeko ARDATZA plana jarri zuten martxan.

Hitzarmena sinatzearekin EMUNek zuzendu duen euskara sustatzeko plana amaitutzat jo dute. Sustapen plan horretan emandako pausoak formazioa, komunikazioa eta enpresetara egindako bisitak daude.

HITZARMEN SINATZAILEAK

2007an euskara plana martxan jarriko duten ondorengo enpresetako ordezkariek sinatu dute hitzarmena:

  • Estanis Osinalde, Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteko zuzendariordea.
  • Nekane Bergara, Estarta Kooperatiba Elkarteko euskara koordinatzailea.
  • Beatriz Urizarbarrena, Akilape SAL enpresako koordinatzailea.

Sinaturiko hitzarmena urte betez egongo da indarrean, eta urte horretan Euskara Planak martxan jartzeko hiru pauso jarraituko dituzte enpresek: Lehenik, enpresa bakoitzaren diagnostikoa egingo dute. Behin diagnostikoa eginda helburu zehatzak jarri eta haiek lortzera zuzenduko dute euren jarduna.

Animo sinatzaileei eta ia euskara planarekin beste enpresa batzuetako emaitza onak zuenean ere lortzen dituzuen!

Bidaltzailea: lantalan. 16:10 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun