Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora

Albisteak

Ikasten jarraitzeko makina bat aukera daude udazkenean

Udazkenarekin batera hasten da ikasturtea. Eta ikasturtearekin batera ikaste aukerak bideraktu. Irakurzaletasunaren sustapenaren inguruko hainbat jardunaldi eta ekimenen inguruan ikasteko para eskainiko digute besteak beste, irailaren 27an eta 28an Ermuko Udal Liburutegiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dituzten "Irakurketa udalerrian: erronkak eta etorkizuna" jardunaldiek. Urriaren 14an eta 15ean Iruñeko (Nafarroa) Civivox Condestablen "Irakurzaletasuna Sustatzeko Esperientzak Elkar trukatzeko II. Jardunaldiak" antolatu ditu FIRA taldeak. Besteak beste, Gustavo Martin Garzo izango dutelarik gonbidatu. Eta urriaren 21etik 23ra bitartean berriz, "Istorio txikiak, mundu handiak" izeneko jardunaldiak burutuko dira Bilboko Alondegian, Alondegiak berak eta Ibaizabal argitaletxeak antolaturik Galtzagorriren lankidetzarekin.

Galtzagorri oporretan, baina liburuek ez dute oporrik hartzen

Abuztuaren 9tik 23ra arte Galtzagorri Elkarteko bulegoa itxita egongo da. Oporrak hartuko ditugu, deskantsua hartu eta bueltan "pilak" kargatuta itzultzeko. Beharko dugu. Hurrengo ikasturtea, ikasturte potoloa, ekimenez betea izango baitugu. Besteak beste, Santiagoko IBBYko biltzarra dugu irailean, urrian Bilboko Alondegian gauzatuko diren "Istorio txikiak, mundu handiak. Haur eta Gazte Literatura ezagutuz" jardunaldietan parte hartuko dugu. Azaroan Marrazioak 2.a burutuko dugu, Ignasi Blanch eta Harkaitz Canoren laguntzaz.Tartean, urteroko ikastaroa prestatuko dugu, irakurketa klubak martxan jarri, Irakurketa mintegia bideratu, Bularretik Mintzorarekin jarraitu, Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak bideratu... eta beste zenbait proiektu ditugu esku artean. Pixkanaka ezagutzera emango ditugunak. Sorpresari ere lekua utzi behar zaio eta.

 

Dena den, ez gaitezen agobia oporretan joan baino lehen. Gu oporretan izango gara, baina liburuak ez doaz oporretan. Edo badoaz, baldin eta gurekin eramaten baditugu. Baina eurek ez dute oporrik hartzen, hor daude, beti ere guk irakurtzeko prest eta guk gure txikienei kontatu eta irakurtzeko prest. Segidan, udan irakurri dezakezuenaren inguruko zenbait pista. Gozatu!

Santiago gertuago dago

Irailaren 8tik 12ra bitartean burutuko da Santiagoko (Galizia) IBBYko 32. Nazioarteko Biltzarra. "Gutxiengoen indarra" lemapean mundu guztian Haur eta Gazte Literaturaren esparruan lanean dabiltzan profesional eta adituak bilduko dira bertan. Galtzagorriko delegazio bat ere joango da. Horrez gain, Kultura Ministerioak lagundurik, Espainiako Estatuko hizkuntza guztietako Haur eta Gazte Literaturan lan egiten duten hainbat autore eta ilustratzaileen erakusketa prestatu du OEPLIk, bere atalekin lankidetzan. Erakusketa honetan, 8 euskal ilustratzaile eta 6 euskal idazleren lanak ikusi ahal izango dira.

IBBYko kongresu hau Espainiako Estatuan egiten dela aprobetxatuz, IBBYko agerkari nagusi den Bookbird aldizkariak ale berezia prestatu du. Ale honek Espainiako hizkuntza ezberdinetako Haur literaturen bilakaeraren berri bildu du. Ingelesez, ohi bezala. Baina gaztelaniaz ere kontsultagai daude bertako artikulu guztiak. Ez hori bakarrik, jatorrizko hizkuntzan ere bai. Horregatik, euskaraz aurki daiteke IBBYren web gunean Xabier Etxaniz Erlek euskal haur eta gazte literaturari buruz Bookbird-entzako egin duen artikulua.

Bereziak

Behinola 21 kalean da.

Marraz(i)oak ilustratzaile berrien topaketak, Blog-a

Irakurketa agenda 2009

Postal literarioak eskuratzeko aukera Galtzakizunak atalean!

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·