Guztiak
Urriko hego-haizearekin batera bertsoak Iurretan
Bertsolariak
Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza
Gaijartzailea
Maite Berriozabal
Ikusleak
380
Data
2010/10/02 22:00:00 GMT+2
Lekua
Iurretako Olaburu frontoia
Saioaren hasieran Maite Berriozabal gai-jartzaileak esan zuen moduan, harritzekoa izan zen Iurretako bertso-jaialdian entzuleak jertserik gabe ikustea. Garai honetan oso ohikoa ez den beroa zegoen larunbat gauean, eta kanpoko hego-haize eroa frontoi barruan ere nabari zen. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza igo ziren oholtzara, gai-jartzailerakin batera. Batik bat umoretik izan zuen saioak eta entzuleak oso gustura egon ziren barre-algarekin barrenak hautsi beharrean; zentzu horretan, aipatzekoa lau gipuzkoarrek bizkaieraz osatu zuten bertsoaldia. Ia 400 bertsozale elkartu ziren Olaburu frontoian.
Herensugeari bertsotan
Bertsolariak
Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Julio Soto, Aitor Sarriegi
Gaijartzailea
Aitor Mendiluze
Ikusleak
180
Data
2010/09/26 19:00:00 GMT+2
Lekua
Irurako San Migel plaza
Herensugea, horixe dago Irurako udaletxean zintzilik egun hauetan. Izan ere, herriko jaiak ari baitira ospatzen egun hauetan eta animalia hori baita irurarren ikurra. Azken urteetan ohiko bihurtu den moduan, aurten ere bertso-saioa izan dute herriko plazan. Bertso-saioa baino lehen herri-kirolak izan ziren plazan eta ikusmin handia eragin zuten Idoia Etxeberria harri-jasotzaile gazteak marka berria hartzen saiatu behar zuela-eta. Idoiak lortu zuen marka berria ezartzea eta bertsolariak ere ez ziren atzean geratu. Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Julio Soto eta Aitor Sarriegi aritu ziren bertsotan, eta Aitor Mendiluze ohiko ez duen lekuan, gai-jartzaile lanetan. Saio polita osatu zuten eta hotz bazegoen ere, ilunabar atsegina pasa zuten han elkartu ziren 180 bat lagunek.
Odei Barroso garaile lehen kanporaketan
Bertsolariak
Bixente Hirigarai, Ximun Cazaubon, Joanes Etxebarria, Odei Barroso, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy
Gaijartzailea
Txapelketako gai-jartzaile taldea
Gai-emaileak
Maritxu Lopepe
Lekua
Muskildiko Posonpesenea
Abian da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa. Pasa den larunbatean jokatu zen lehen kanporaketa; giro bikaina izan zuten Muskildiko Posonpesenean. 145 bat lagun elkartu ziren eta ez zuten atsedenik hartu saio osoan sei bertsolariak txalotzen. Bixente Hirigarai, Ximun Cazaubon, Joanes Etxebarria, Odei Barroso, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy izan ziren lehen kanporaketa honetan eta esanda bezala, Odei Barroso izan zen garaile. Berarekin batera, bigarren sailkatu zen Patxi Iriartek ere finalerdietarako zuzeneko txartela lortu dute. Gainontzekoek beste kanporaketen zain geratu beharko dute. Hurrengo kanporaketa datorren larunbatean jokatuko da Aiherran. Han izango dira Miren Artetxe, Xumai Murua, Mattin Luku, Kristiñe Txoperena, Txomin Elosegi eta Gillen Hiribarren. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.xilaba.net web-orrian duzue Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketari buruzko informazio guztia.
Ileorde, traje eta txapelekin bertsotan
Bertsolariak
Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Gurrutxaga, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi
Gaijartzailea
Egoitz Aizpuru
Ikusleak
90
Data
2010/09/18 23:00:00 GMT+2
Lekua
Alegiako Kalebehera auzoa
Bertso-saio musikatua egin zuten larunbatean Alegiako Kalebehera auzoan. Nahikoa traste jarri zituzten soinean eta nola ez, bertsoa ahoan. Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Gurrutxaga, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” aritu ziren bertsotan eta saioa musikatua zenez, beste bi lagun izan zituzten ondoan gitarrarekin. Gai-jartzaile lanetan Egoitz Aizpuru aritu zen. Saio polita atera zen eta bideoetan entzun daitekeenez, publikoak ere hartu zuen parte oihu, txistu eta txaloekin.
Bertsoak Lezoko Baserritar egunean
Bertsolariak
Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Julio Soto, Miren Amuriza
Gaijartzailea
Jon Zaldua
Ikusleak
175
Data
2010/09/15 20:00:00 GMT+2
Lekua
Lezoko plaza
Esan ohi da bertsoa betidanik egon izan dela lotuta baserri-giroarekin; horrela izan ala ez, Lezon behintzat bertsoak garrantzia handia hartzen du jaietako Baserritar egunean. Pasa den asteazkenean izan zen Baserritar eguna Lezon; eguerdian bertsolariekin bazkaldu zuten baserritarrek eta iluntzean bertso-saioa entzuteko aukera izan zuten plazan. Aurten Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Julio Soto eta Miren Amuriza aritu dira bertsotan eta Jon Zaldua gai-jartzen. Baserriko gaiak, baserri-giroan.
Bermeon arraunarekin batera bertsoa protagonista
Bertsolariak
Miren Amuriza, Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Igor Elortza
Gaijartzailea
Bernardo Mandaluniz
Ikusleak
280
Data
2010/09/12 22:00:00 GMT+2
Lekua
Bermeoko frontoia
Zalantzarik gabe pasa den igandean arrauna eta arraunlariak izan ziren protagonista Bermeon, Urdaibaik Kontxako bandera irabazi zuen eta; baina horrek ez zuen bertsoa umezurtz utzi. Arraunlariei egin beharreko ongi-etorria egin ondoren, 300 bat lagun gerturatu ziren herriko pilotalekura bertsoak entzutera. Miren Amuriza, Estitxu Arozena, Igor Elortza eta Amets Arzallus aritu ziren bertsotan, Bernardo Mandalunizen gidaritzapean.
Urteroko hitzordua Alkizako frontoian
Bertsolariak
Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
Gaijartzailea
Amaia Agirre
Ikusleak
275
Data
2010/09/11 23:00:00 GMT+2
Lekua
Alkizako frontoia
Bertsozale asko elkartzen da urtero Alkizako jaietako bertso-saioan eta aurten ere ia 300 lagun gerturatu ziren herriko frontoira.. Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Sebastian Lizaso igo ziren oholtzara Amaia Agirre gai-jartzailearekin batera. Saio polita osatu zuten bertsolariek, Umoretik izan zuen asko, nahikoa barre egin zuten bertsozaleek Anjel Marik eta Andonik Habanera doinuan egin zuten saioan. Hala ere, tartean izan zen ileak tente jartzeko moduko bertsoaldiren bat ere, Maialenek eta Ametsek aitona-biloben paperean heriotzari buruz osatu zutena esaterako.
San Gregorioko bertsoak kamioi gainean
Bertsolariak
Iban Urdangarin, Julio Soto, Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga, Iratxe Ibarra, Unai Muñoa
Gaijartzailea
Inazio Usarralde
Ikusleak
90
Data
2010/09/03 23:00:00 GMT+2
Lekua
Ataungo San Gregorio auzoko frontoia
Askori ari zaizkie bukatzen orain udako oporrak, baina uda osoan atsedenik hartu ez dutenak bertsolariak izan dira. Pasa den asteburuan ere izan ziren bertso-saioak Euskal Herriko hainbat txokotan, horietako bat Ataungo San Gregorio auzoan. Unai Muñoa, Iratxe Ibarra, Iñaki Gurrutxaga, Amaia Agirre, Julio Soto eta Iban Urdangarin aritu ziren bertsotan kamioi gainean; bai kamioi gainean bai, hori jarri zuten oholtza moduan. Inazio Usarraldek gidatu zuen saioa 90 bat bertsozaleren aurrean.
Aitzol Barandiaran Lizardi Sariko garaile
Bertsolariak
Manu Goiogana, Xumai Murua, Jone Uria, Ane Labaka, Asier Azpiroz, Aitzol Barandiaran
Gai-emaileak
Felix Zubia
Ikusleak
300
Data
2010/09/03 22:00:00 GMT+2
Lekua
Zarautzeko Zinema frontoia
Lizardi sariketako finala, Zarautzeko euskal astearen barruko ekintza, aurreko ostiralean hilak 3an ospatu zen Zarautzeko Zinema frontoian. Hainbat kanporaketa egon eta gero seikote honek osatu zuen finala: Manu Goiogana Irundarra, Xumai Murua Azkainekoa, Jone Uria algortarra, Ane Labaka Lasartekoa, Asier Azpiroz zubietarra eta Aitzol Barandiaran ataundarrak. Bost lan puntuagarri osatu behar izan zituzten bertsolariak: lehenik eta behin 3 bertso zortziko txikian, beste 3 zortziko handian, bi puntuei erantzun bakoitzak, hamarreko txikian beste hiruna bertso eta lan puntuagarriekin amaitzeko kartzelako lanean hiru bertso. Nabarmentzekoa izan zen finalean zehar sei bertsoariak erakutsi zuten maila. Azkenean, Aitzol Barandiaranek eraman zuen txapela eta Jone Uria gelditu zen bigarren. Saio txukun eta bizia izan zen Ataundarrarena, baina beste boston lana ere ez zen atzean gelditu. Basarri bertso-paperen lehiaketako irabazlea ere bertan erabaki zen. Saria Aitor Albistur oreretarrak eraman zuen "Kabuletik" izena zuen lanarekin. Bigarren postua berriz, Unai Agirre Hernaniarrak eskuratu zuen, "Txakurrak hankautsik" lanarekin.
Bilbo egunero bertsotan
Bertsolariak
Odei Barroso, Manex Agirre, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi
Gaijartzailea
Irati Erkizia
Ikusleak
310
Data
2010/08/27 13:00:00 GMT+2
Lekua
Bilboko Santiago plaza
Bilboko Aste Nagusian egunero izan dute bertsoak entzuteko aukera. Santutxuko Bertso Eskolak antolatu ditu saioak eta Santiago plaza izan da bertso-gune nagusia. Hemen ikusgai duzuena hilaren 27ko saioa da, han ziren Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Manex Agirre eta Odei Barroso. Gai-emaile lanetan Irati Erkizia aritu zen.
