azken albisteak

Euskal errefuxiatu politikoak eta torturak Venezuelako Telebistan mintzagai

Venezuelan errefuxiatua da Xabier Arruti eta bera elkarrizketatu dute Chichirivicheko bere jatetxean, azken atxiloketen ostean bere izena agertu baita prentsan. Unai Romanoren tortura kasua eta estradizioaren ezina aipatzen dituzte.

Jose Luis Elkoro libre utzi dute, kontrolpean

Eskumuturreko telematikoa jarri diote, ia egun osoan etxean egon beharko du, ekimen politikoetan ezingo du parte hartu eta astero espetxera joan beharko du sinatzera. Azkenaldian Martutene kartzelan zegoen preso. Ezker abertzaleko kide historikoa '18/98 auzian' zigortu zuten. Osasun egoera larria du eta 75 urte dauzka. http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Luis_Elkoro

ETAko presoen artean mugimendu garrantzitsuak

ETAko 100 preso baino gehiagok apurtu omen du jada erakundearen linea ofizialarekin eta indarkeriaren inguruko autokritikaren bidetik, gatazkari eta presoen egoerari irtenbide-ate berria zabaldu diote, erabat pragmatikoa eta ausarta.

Milaka lagun bildu ziren Iruñean herrien independentziaren aldeko martxa berdean

Urriaren 12aren esanahiari buelta eman eta Amerikako hainbat herrialdek euren independentziaren 200. urteurrena ospatzen dutela gogoratu zuten. Independentistak sareak deitutako martxa berdeak «independentzia inposatu gabe» erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du. Berrian: http://ttiki.com/17826 Bideoa: http://ttiki.com/17825

Aralarrek Independentistak sarearekin ere ez duela bat egiten aitortu du

Bilbon egindako manifestazio erraldoian Adierazi EHri hitza ematearen aurka azaldu ostean, orain Aralarrek dio ez daudela ados Independentistak herri ekimenaren egituraketarekin, "erabaki eskubideari buruzko gehiengoa eratzea" duelako lehentasun. Atzo ez zuen parte hartu Iruñeko manifestazioan.

Ezker abertzalea eta EA: "aldaketa politiko eta soziala posiblea da Nafarroan eta Euskal Herria osoan"

Ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak elkarlanean buruturiko agerraldia zeinean Nafarroan Aldaketarako Dekalogoaren harira buruturiko harreman erronda baloratu duten.

Grabitate simulatzailea

Grabitatearen simulazioak egiten dituen aplikazioa. Erabili beheko menua!

Egunkariak PDF formatuan egiten dituen tresna automatikoa jarri dute EuskalHerrian.infon

http://www.euskalherrian.info webgunean jasotzen diren berriekin PDFan automatikoki maketatzen duen software askea jarri dute. Hori dela eta egunkariak edozein momentutan egiteko aukeraz gain artxibategia jarri dute martxan, edozein eguneko egunkariak lortu ahal izateko.

BabeliumProject.com: Euskara eta Ingelesa mintza-praktikatu!

BabeliumProject.com, Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM ikerkuntza taldeak garatutako, mintza-praktika egiteko web aplikazio kolaboratibo bat da. Erabiltzaileak ez du ezer instalatu beharrik izango, aplikazioa bere nabigatzailean bertan erabili dezakelako. http://babeliumproject.com/

Joselito euskaraz kantatzen!

Hamaika ikusteko jaioak gara! Ez nekien Joselitok euskaraz zekienik! Eta nik behintzat ez diot ondoegi ulertzen... goierriko azento itxi-itxia daukalako ote da ala Kanten Itzultzaile Traketsaren lana beharbada?

Argentinara joandako euskaldunei buruzko dokumentala

Nuria Vilalta bilbotar gazteak 'Guk' izenburupeko dokumentala egin du. Jaioterria utzi eta Argentinara joandako hainbat euskal herritarri hitza eman die.

Imanol Azpiroz: "Gaur, [San Marko mankomunitateko] lehendakari izateari utziko diot"

Gaur, eguerdian, San Marko Mankomunitateko junta deitua dago. Bertan, EAJ eta PSE-EEren botoek lehendakaritza kenduko didate. Bien bitartean, Joseba Egibarren Batu gaitezen horretaz gogoratzen ari naiz. Egibarri sinestea gustatuko litzaidake, bai. Baina ezin. Eta abertzaleon artean adostasunera iritsi beharrean, PSE-EErekin ezkondu da Egibar, Ibarretxeri lehendakaritza kendu zioten horiei boterea emateko. Abertzaleok batzeko modu xelebrea Egibarrena.

Altsasuko Gaztetxeak 20 urte bete ditu

1990ko urriaren 5 batez okupatu zuten gaztetxea Altsasun. 20 urte bete ditu gaurkoan eta "20 urte, hogei seinale" lelopean hainbat ekimen burutuko dituzte egun hauetan zehar.

Ezagutzen duzu izen aldrebesagorik?

Zuzeura umore kontuak ekartzen saiatzen naiz, batez ere. Eta gaurkoa ere ildo horretakoa izan zedin nahi nuke, dakidan arren bati baino gehiagori ez diola grazia zipitzik egingo. Baina zer nahi duzu ba, gauzak esan egin behar dira: ezagutzen al duzu Hamaikabat! baino izen aldrebesagorik alderdi politiko batentzat?

Izcok (PSN) Urizi gogorarazi dio Otegi gartzelan dagoela PSOEk hala erabaki duelako [gazt]

Jose Luiz Uriz, PSNko Antolakuntza Idazkariak atzo gogorarazi zion Jose Luis Urizi Arnaldo Otegi "gartzelan dagoela Gobernu sozialistaren erabaki bat dela eta", "Estatuko Segurtasun Indarrekin" batera egindako lanaz. Zapaterok ere "Otegiren lana ez duela lagundu inoiz" esan du.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 361 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]