Euskal kultura

Beren hizkuntza oinarritzat hartuz eta eragin ezberdinak berenganatuz, Euskaldunek kultura berezi bat sortu dute. Kultura horren eramaileak gehienetan herritarrak berak dira, zuzenki aktore bilakatzen baitira. Dauzkan ezaugarri nagusiek (pilota, dantza...) eta sortzaile talendutsuek itxura partikularra eta modernoa eskaintzen diote mundu zabalari.

Euskal kultura bihotzean

Inguruko kulturen ekarpenez jabetuz, Euskaldunek beren kultura unibertsoa euskararen inguruan sortu dute. Hala izan da iraganean.

"Belagileen trajeria" pastorala (2009)

Hala da gaur egun, are gehiago hiritartzeak, baserri-hiritartzeak eta trukaketen globalizazioak eragin kulturen arteko "adarkatzeen" garapenarekin.

Hitz horien gibelean kultura bizipen bat ezkutatzen da, arte-errealitate bat kontsumitu baino biziarazten duten emaztek eta gizonek partekaturik: oroz gainetik, euskal kultura parte hartzaile eta herrikoia da.

Kultur animazioa ez da ekitaldi folklorikoei mugatzen.

Euskal kultura: aurrera doan oroimena

Eguneroko praktika horiek kanpoko ekarpenei irekia den kultur adierazpen bat moldatzen dute. Euskal kantuaren eta musikaren alorra da, behar bada, tokiko ondare fondoan globalizazioaren ekarpenak integratzeko gaitasun horren ilustraziorik onena: gaur egun, euskal koblarien bertsoak entzuten ahal dira doinu zaharretan eta a capella emanik, ber-denboran euskarazko sorkuntzak, latino, funk edo jazz musikek eragin doinutan kantatzen direlarik.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2009

Oro har, euskal kultura aurrera doan oroimen baten antzekoa da. Bertsolaritzak du hobekien erakusten nola euskal ondarearen kultur adierazpenik tipikoena
gaurko munduari egokitu zaion. Mendez mende laborantza mundutik etorri koblariek eramanik, bertsolaritza Euskal Herriko hiriguneetako euskaldun gazteek gehien maite duten adierazpide bihurtu da, beste herrialde batzuetan rap musika bezala. Bertsolari gazte horiek tokiko "izarrak" dira… Eta hauetarik batzuk bertsolaritzaz bizi dira
ere..

Azpimarratzekoa da ere herrikoia izateaz gain, euskal kultura beren arteaz bizi diren artisten kultura bat dela, eta artista profesional horiek beren indar guziak eskaintzen dizkiotela sorkuntza garaikideari.

Elkarrizketak eta erreportaiak

Katy Bidart, Paxkalin Aire

Data: 2010-09-11 | Elkarrizketaren hizkuntza: Euskara

''Uste genuen Imanol ezagutzen genuela''

''Imanol kantatuz'' kantaldia 2010eko urriaren 31n antolatua da, Alduden. Berrogei bat kantarik, Imanol (1947-2004) euskal ...

 

Jean Bordato: ''Kide'' liburua

Data: 2010-09-01 | Hizkuntza: Euskara | Iturria: www.radiokultura.com

Hazpandarrak Maiatz argitaletxean argitaratu du bere lehen liburua, 2010ean. Gaztaroan frantsesez hasia, liburu hau euskaraz idazten bukatu du Jean Bordato-k ...

 


Euskal kultura: zonbait web-esteka baliagarri

www.batekmila.net

Iparraldeko euskal artista bat bilatu

Iparraldeko artista, elkarte, talde edo festibala jakin bat bilatzen baduzu ondoko bilatzailea balia ezazu.


Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

FESTIBALAK - KULTURA TRUKAKETA

Iparra galdu gabe !

ANIMAZIOAK - BIDEOA

Artekatik'Han

ANIMAZIOAK - IRAKURKETA

Esku zuria, esku beltza 2010eko urriaren 20a

HITZALDIAK - KORU KANTUA

Koru kantagintzaren transmisioa eta berritzea Euskal Herrian 2010eko urriaren 20a

KONTZERTUAK - KORU KANTUA

Lurra 2010eko urriaren 22a

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Euskal Pintura 50 urtez

ERAKUSKETAK - HISTORIA

Euskaldunen Argentina

ERAKUSKETAK - ONDAREA

Archives Sensibles

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak