2011/03/13

Ibilaldia...

Ibilaldiko kantu eta bideo klip ofizialean lanean ibili gara, baina kantu eta bideo klip ez ofizialean ere agertzen gara!

Hori Joan! Zu bai zu sukaldaria!

Ikastaroak...

Orain artean, herriko euskal kultur ekimenen berri eman dugu gurean. Hemendik aurrera, eta urtea amaitu bitartean, Berbalagun ikastaroak antolatzen ahaleginduko gara.

Buruan, DJ ikastaroa, irrati tailerra eta sukaldaritza ikastaroa ditugu! Beste ezer bururartzen?

Badator Ibilaldia

Aurrekoan gure agenda estuaren berri eman genuen...
Besteak beste, horrelakoak egiten ibili gara.
Ikusi ikusi Berbalagun bat baino gehiago agertzen da eta: Leire, Nerea, Txomin...

polita, ezta?

Ezin beteta

Aupale,
zer moduz?

gu oso oso liatuta, lanpetuta, alpertuta...
zer esango dugu ba...

2011 urte betea datorkigu ondarrutarroi: Korrika, Ibilaldia... Batera zein bestera ailegatzeko nonbaitetik astia hartu behar ta... Blog-a ahaztuta eduki dugu! Bloga bai, baina Berbalagun, EZ!!!!

Aurrekoan Txuserra (Zaragoza, Aragoi) ta biok (Ondarroa, Euskal Herria) Berbalagun solidarioa egitera joan ginen. Biok ala biok odola ematera joan ginen euskara lagun. Gaixoei laguntzeaz gain, autobus osoa euskaraz berbetan ipini genuen.

Zaragozako euskaldun batek euskaraz egin ahal badu, autobuseko bertoko langileek ezin dute hala? konpromiso itzelian jarri genituen...