2011/12/20

Informatika Hitzaldiak

iritzia: 





Interneten hamaika zerbitzu daude pertsonen arteko sareak sortu eta harremanak estutzeko. Horien artean: Facebook, Tuenti, Fotolog, Twiter, Ning, MySpace, Zugaz.com, Elgg, laconi.ca, euskaltube.com, zabaldu.com eta beste hainbat. Komunikaziorako sare bikainak dira, informazioaren joan-etorri zuzena ahalbidetzen dutenak: Edozein artxibo, dokumentu konpartitzen uzten dutenak, audioa, bideoa.... Baina arriskutsuak ere badira. Bideo, argazki eta audio-grabazioak sarean guztion eskura jartzeak ezuste asko eragiten ditu, eta ondorioak gero eta larriagoak dira.


Zer egin dezakegu, baina, Interneten arriskuei aurre egiteko?

2011/12/15

Erleek ez dute monarkia maite

iritzia: 


Datorren astelehenean, abenduak 19, Pello Zubiriak erleen inguruko hitzaldia emango du Hernaniko Biteri Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan.
Ikusgai dituzuen irudiak abenduaren 12ko hitzaldikoak dira.
Parte hartzeko interesik baduzu: 607 59 28 64 edo zilegieskola@aek.org

Elektrizitatea: nola moldatu etxean?

iritzia: 




Hilabete honetan Jon Lizarragak etxeko elektrizitatearen inguruan aholkuak eman dizkigu. Oso saio interesgarria izan zen. Etxeko fakturak, kontadoreak, elektrotresnak... behar dugunaren arabera, zein den egokiena azaldu zigun.

2011/12/12

Erleek ez dute monarkia maite

iritzia: 

Erleek ez dute monarkia maite

iritzia: 


Kaixo Zilegikide:

Gaur goizean Pello Zubiriak erleen inguruan hitz egin digu. Oso interesgarria izan da, hemen dituzue argazki batzuk.
Gogoratu oraindik ere saioan parte hartzeko aukera egongo dela datorren astelehenean arratsaldeko 19:00etan hernaniko Biteri Kultur Etxean. Animatu!!