2010/04/13

Yoga euskaraz egin nahi duzue?

Laura ostiral gaueko berbalagunak yogaren sekretu guztiak kontatuko dizkigu apirilaren 29an, arratsaldeko 7:30ean. Ikastaro honetan, gure energia aktibatzen ikasiko dugu eta yoga eskoletan lehenengo egunetan egin ohi diren ariketa fisiko erraz batzuk egingo ditugu.

Ikastaroa dohainik izango da eta ez duzue ezer berezirik ekarri behar; arropa erosoa, galtzerdiak eta esterilla edo eskuoihala/toalla baino ez.

Yogari esker osasun hobea, lasaitasuna, baretasuna eta oreka lortzeaz gain, euskara praktikatuko duzue! Etorri berbalagunokin yoga egitera!

OHARRA: Izena emateko azken eguna apirilaren 26a da, baina leku gutxi dagoenez, hobeto ahalik eta lasterren egiten baduzue!!!

Sestaoko berbalagunak sagardotegira joan ziren

Sestaoko berbalagun batzuk martxoaren 27an Udal euskaltegiak antolatutako sagardotegi irteera joan ziren. Oso ongi pasatu zuten eta joan ez zinetenok ikus dezazuen argazkiak ere bidali dizkigute. Ikusteko egin klik hemen.

2010/03/25

Berbalagunok Pozalaguako kobazulo eta El Karpinera joango gara!!



Udaberria gure artean dugunez geroztik, askoz tentagarriagoa da txangoak antolatzea. Batez ere, eguraldiaren gorabeherak hain muturrekoak ez direla izango jakinik. Berbalagunok sobera ondo dakigu zein atsegina den gertuko toki miresgarriak ezagutzea, eta hau dela medio, txango eder hau antolatu dugu apirilaren 17rako (larunbata):
09:00etan Santurtziko tren geltokian lotuko gara autoz Karrantzara abiatzeko. Bertan lehenik Pozalaguako kobazuloa bisitatuko dugu: Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz. Barruan laku bat egon zen, baina dagoeneko lehor dago. Hala ere, ikustea merezi du. Leize hau kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.
Eta ondoren El Karpin animalia parkera joko dugu: inguru paregabe batean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Parkea 1995eko maiatzean inauguratu zen. Hasieran, basa animaliak jasotzea eta oneratzea izan zuen jarduera nagusi, baina gerora 2003an sail tematiko berriak gehitu ziren espezieen eboluzioa lantzeko.
Izena emateko (bidali email bat) azken eguna apirilaren 15a izango da, guztira 12 euro inguru izango dira. Arratsaldean itzuliko ginateke bokata eder bana jan ostean. Animatu eta eman euskaraz zure aisialdia!

2010/03/24

Oporretan gaude!!

Udaberriarekin batera, hainbeste behar, nahi, desiatu... ditugun oporrak datoz. Berbalagun eta dinamizatzaileok atsedena hartuko dugu jaiegun hauetan, baina ez ahaztu: apirilaren 12tik aurrera dagokizuen egun/orduan elkartuko gara. Ongi izan eta goza itzazue oporrak!

Oharra: Zuen lagunen batek berbalagunen izena eman nahi badu, esaiozu gurekin harremanetan jartzeko (irudia handiago ikusteko, egin klik bere gainean):

Apirileko euskararen agenda

Oporretan joan aurretik, hurrengo hilabetean gure herrian euskaraz dauden ekintza bien berri eman nahi dizuegu. Hona hemen agenda (handiago ikusteko egin klik irudiaren gainean):

2010/03/14

Osteratxo bat Nepaletik

Ostiralean (martxoaren 12an), AEK-k antolatuta, Barakaldoko berbalagun, euskara ikasle eta hainbat euskaltzalek bidaia ederra egin genuen Nepal aldera, Clara Campoamor kultur etxeko besaulkietatik mugitu gabe.

Esti Nieva AEK-ko irakasle eta bidaiariaren hitzaldiak harrituta utzi gintuen. Aretoaren atetik sartu bezain laster, Asiako lurralde urrunetan girotutako aretoa ikusi genuen, xehastasun guztiak zainduta.  Inzienso eta te usainek gure irudimena askatu zuten eta Estiren urratsak jarraituz, Annapurnaren magaletan barna egin genuen osteratxoa. 

Oso hitzaldi interegarria, baina.. zehetasun gehiago ez dizkizuegu emango, beste herri batzuetan emateko asmoa daukalako. Agian, laster barru, hitzaldira hurbildu ez zineten sestaorrek (batzuk, bai, Barakaldora etorri zineten!) zuen herrrian bertan ikusteko aukera izango duzue... 

Argazki gehiago (eta hobeak!!!) laster barru hemen izango dituzue.

Sestaoko berbalagunok on-line egon ginen

Ostegunean (martxoaren 11n) Juanan astearte eta ostiraleko berbalagunari esker, berbalagunok Interneten murgiltzerakoan oso erabilgarriak diren aholkuak jasoeta trikimailuak ikasi genituen. 

Bertan elkartutako 10 lagunoi  zalantza guzti-guztiak argitu zizkigun gure informatiko kuttunak. Juanan prest dago informatika ikastaroa errepikatzeko, hainbat dira-eta sareak dauzkan sekretuak. Orain, zuen iradokizunak baino ez ditugu behar!
Argazki gehiago hemen.


Informatika ikastaroko partehartzaileak eta Juanan (ordenagailu aurrean dagoena, jakina!)

ESKERRIK ASKO, JUANAN!!!

2010/03/11

Mendilagunak Eretzan

Ezkerraldeko mendi talde euskalduna abian jarri zen aurreko igandean eguraldi txarraren gorabeherak gainditu ostean. Azkenik berbalagun eta euskaltzale hauek Eretza mendira joan ziren tartean giro aparta izan zutelarik: kirol egin, naturaren ikuspegiez gozatu, lagunen arteko berriketa lasaia eta eten gabe euskara ahoan!!! Honela, harrigarria badirudi ere, mendilagun ekimena agertu zaigu berbalagunon gogo eta irrika mugagabeari esker.

Antza denez, mendi zaletasun hau laster ase beharko dute berriro eta martxoaren 28an (igandea) Mugarra mendia izango da helmuga. Dima ondoan dagoen ingurune honek sekretu miresgarriak gordetzen ditu bere baitan, eta berbalagunok ezin gara etxean gelditu hauexek zertan diren jakin barik. Txango honetara animatzen bazara edo mendilaguna izan nahi baduzu, bidaliguzu email bat. Bitartean ikusi Eretza mendian ateratako argazkiak hemen klikatuz.

2010/03/09

Sagardotegira goaz!

Sestaoko Udal euskaltegiari esker, martxoaren 27an, larunbata, Usurbileko sagardotegi batera joango gara bazkaltzera. Baina, egun osoko irteera izango da:

9:30ak aldera Sestaotik aterako gara, autobusez.
Ezkio-Itsasora joango gara eta bertan, Igartubeitia XVI. mendeko baserria bisitatuko dugu.
Gero, bazkari ederra izango dugu sagardotegian.
19:30ak aldera Sestaon egongo gara.

Prezioa ez dago oraindik erabakita (joaten den jendearen arabera izango da), baina 25-30 euro inguru izango da, askoz jota.

Iazko esperientzia errepikatu nahi baduzue, izena eman, ahalik eta lasterren... martxoaren 15a baino lehen. Izena emateko e-posta idatzi hona.

2010/03/05

Himalaiari buruz gehiago jakin nahi?

Esti Nieva Barakaldoko AEK-ko irakasleak oso hitzaldi-diaporama interesgarria prestatu du, Himalaiara egindako azken bidaiari buruz.

Barakaldoko berbalagunak bertan elkartuko gara. Sestaokoak, zer? Animatuko zarete?