Euskara ikastea eta mendia igotzea antzekoak dira. Bietan abian jartzeko hasierako motibazioa ezinbesteko da. Beharko dugun guztia zakuan sartuta, nagitsu batzuk, oso animatuta besteak, irteten gara etxetik. Inoiz egin ez baduzu maldan gora egitea lan nekeza izan daiteke, baina lehen muinoak igarota maiztasunez praktikatzeak duen garrantziaz konturatzen gara.Horrelakoetan sherpa euskaldunak gure ondoan bidelagun izatea inportantea da, haiek ondo entrenatuta daude eta euren aurrera! eta aupa! guztiei esker aise ibiliko gara euskararen tontorrera heldu arte.
Antzekoak direlako beharbada sortzen dira mintzapraktika egitasmoetan horrenbeste txango eta mendi-talde. Bilbo, Iruñea, Getxo, Baiona… eta orain ere Ezkerraldean mendilaguna sortu dute. Animatuko zara zeu ere euskararen gailurrera igotzen?
Irakurle kanpaina AEKn ikasturtean bitan, egiten dugun eskaintza da. Irakurle kanpainaren bidez euskal liburu eta diskak merkeago eskuratzeko aukera eskaintzen die AEK-k bere ikasle, irakasle eta AEKide guztiei.
Irakurle kanpainaren helburua, AEKideei liburuak eta diskak eskuratzeko baldintza hobeak eskaintzeaz gain, euskara ikasleen artean euskal literatura eta musikaren kontsumoa sustatzea da.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, AEK-rekin eta Topagunearekin batera, mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko inkesta jarri du abian. Ikerketaren helburua esperientzia hau zabaldu eta hobetzeko informazio baliagarria eskuratzea da.Ikerketa egitea AZTIKER ikerguneari egokitu zaio. Orain arte, zenbait aditurekin elkarrizketak izan dituzte gaiari lehen hurbilpena egiteko, eta eztabaida talde bana egin dute honen inguruan, Arrasaten, Atarrabian eta Santurtzin.
Azaroaren 16tik aurrera, mintzapraktika programatan ari diren lagun guztiei inkesta egingo zaie, gure eskaintza hobetzeko eta zabaltzeko, ezinbestekoa iruditzen baitzaigu partaideen iritziak eta balorazioa ezagutzea. Galdesorta betetzen duten guztiek zozketa batean parte hartuko dute, zozketan irabazle suertatuz gero, talde osoa eta egitasmoko dinamizatzailea ere izango dira sarituak. Aukeran izango dute afaria edo aste bukaerako egonaldia. Zorte on!
Atzo, azaroaren 5ean, Bilboko berbalagun egitasmoaren hasiera ekitaldia izan zen. Horretarako, egitasmoaren berri eman eta, jai bati dagokion bezala, “txupina” botatzeko, bi saio antolatu ziren, goizean bata eta arratsaldean bestea: Goizeko saioa batez ere informatiboa izan zen, berbalagun proiektua zer den eta nola parte hartu azaltzeko. Arratsaldekoa gehiago izan zen jaia, hasiera jaia hain zuzen ere, Alde Zaharrean dagoen Kalderapeko kulturgunean ospatu zen.
2009/10 ikasturtean AEK-k mintzapraktika egitasmo asko martxan jarri ditu beste herri askotan, besteak beste; Sestao, Zarautz, Altsasu, Lekeitio, Santurtzi, Durango, Bilbo, Gernika, Artziniega, Orio, Sopuerta, Galdakao, Etxarri, Astigarraga, Hernani,Donostia, Ortuella, Urduña, Bermeo, Abadiño, Abanto-Zierbena, Muskiz, Balmaseda, Getaria, Zalla, Andoain, Gordexola, Aiara, Amurrio, Laudio Orozko, Berriz, Ermua, Markina-Xemein, Ondarroa, Urduña, Zumaia… eta Seguran ere azaroan martxan hasi da.
Informazioa AEKren euskaltegietan aurkituko duzu edo e-posta honetan
Anbotorako irteera
-
Mendilagunak berriro ere martxan daudenez, Anbotorako irteera antolatu dute
igande honetarako (urriak 24). Makilei hautsa kendu ostean berriro ekingo
di...
Mintza igeriketa!
-
Uretan sartzen zarenean arrainak bezala sentitzen zara? Plisti-plasta
ibiltzea gustuko duzu?
Orain daukazu aukera paregabea igeriketa eta euskara praktik...
ANTZERKIA EUSKARAZ IRURTZUNEN
-
Urriaren 29an, ostiralarekin, 21:30ean
Irurtzunen, Kultur etxean
Euskarazetamol. Ez dok hiru Bikoteatroa.
Sarreraren prezioa: 6 euro
OSTEGUNEAN BERBALAGUN AURKEZPENA!!!
-
Aupa lagunok!!!Urtero bezala, zitak egiten hasi baino lehen, noiz bestela, Berbalagun 10/11 edizioaren aurkezpena egingo dugu. Berau, azaroaren 21ean, ostegu...
Asteburu euskalduna Karibe Kolektiboaren eskutik!
-
Laster barru izango duzue azaroko agenda eskuartean. Baina, aurrerapen
modura, Karibe Kolektiboari esker, Berrizen asteburu bikaina eta euskaldunapasatzeko ...
-
Aupa Lagunok!
Aintzineko mezuan sartzeko data bat: urriaren 31a, Donibane Lohitzunen:
Ziburu eta D.Lohitzuneko gau eskolako 30. urtemuga kari, mutxiko baz...
Liher naiz, dinamizatzaile berria
-
Kaixo berbalagun!
Liher naiz, aurten zuekin batera arituko den dinamizatzailea. Zuek
ezagutzeko gogo handia dut. Laster izango gara elkarrekin,
ondo...
Atera arbela kalera
-
Gogoratzen iaz arbelarekin ateratako argazkiak???Hemen duzue bideoa Euskal
Herriko Mintzalagunekin, ea Urola Kostako lagunen bat topatzen duzuen!!!
AURTEN ...
Mahatserria Jaietan
-
Aupa Berbalagunok, berriro martxan gaude eta dena ez denez izan behar lan
egitea hemen bi jaien berri. Mahatserrikoak biak:
Batzuk pasatuta daude jada, ba...
Atara arbela kalera ! ! !
-
*"Atera arbela kalera" kanpainarako atera genituen argazki batzuk dituzue
hemen. Ezetz igarri zein lekutan ateratakoak diren. Zein da argazkirik
politena?*...
Atera arbela kalera!
-
Aupa lagunok!!!
Kanpaina berria martxan jarri da. Oraindik ez duzu Berbalagun egitasmoa
ezagutzen?
Astean behin lagunekin elkartu eta gustuko ekintzak eg...
BERBALAGUN ARGAZKIAK
-
Aurten Durangaldeko berbalagunetan ibilitakoen lekukoa!!
*Irailean ere berriz elkar ikusiko dugulakoan jaso ezazue agurrik beroena
durangaldeko egitasmoet...
Zapato Azulean lanean
-
Ondarroan jende gehien batzen duen jaia da ziurrenik Zapatu Azule. Ekaineko
azken asteburuan gure herria eta herritarrak urdin janzten dira, eta uda
sasoi...
Maiatz-ekaineko saioetako argazkiak
-
Otsai-martxoko hainbat saiotako argazkiak ikusi ahal dituzue, lotura hauen
gainean klikatuta: jolas kooperatiboak, argazkigintza eta Mendebaldeko
Sahara.
E...
Orbaibar 2010
-
Egun on, Pedro/Peter eta Marian.
Astelehena goizean lanean eta oraindik asteburua gogoan.
Niri dagokidanez, primerako asteburua. Oso ondo antolatuta eta bi...
BERBALAGUNEN BAZKARITXOA!!
-
Ekainaren 2an , astearte eguerdietan elkartzen den taldetxoa eta asteazken
goizetan elkartzen dena bate egin eta bazkaritxo ederra egin genuen.
Aukera po...
Menopausia
-
Menopausiaren inguruko gaiak lantzeko izan dugun eskaerari aurre egin asmoz,
Ekainaren 15 eta 16ean, gai honen inguruko zilegi eskola izango dugu Hernaniko...