2010-10-13

Aupa Lagunok!


Aintzineko mezuan sartzeko data bat: urriaren 31a, Donibane Lohitzunen: Ziburu eta D.Lohitzuneko gau eskolako 30. urtemuga kari, mutxiko bazkari pesta dantzaldi eta abar izanen dugu egun polit bat pasatzeko. Horra afitxa eta xehetasunak (klikatu irudian).


Aurtengo agenda aurreko artikuluan...
.
.
.

2010-09-20

2011

Irudietan klikatu






Partaide berri hori, ongi etorri:


Eskuineko partean atsemanen dituzu Mendi Taldeko xehetasun guztiak: nor giren? zer eskaintzen dugun? ateraldiak norentzat diren? eta abar.


Eskuinean beti atsemanen dituzu kontuan hartzeko baldintza batzuk, behako bat bota iezaiozu mezu horri.


Mendi Taldeko giroaren ideia bat ukaiteko bisita itzazu bloggaren argazkiak, idei zuzena ukaiteko ez duda hurbiltzeko tenorean. Lotsatia bazara aipatu ateraldia zure taldean edo zure lagunen artean eta hurbildu taldeka! Laster arte.


Agenda:

  • urriaren 3an: Auñamendi elkarteko ibilaldi neurtua
  • AZAROAREN 13an, larunbatarekin: Ibañeta-Lindux-Mendiaundi-Mendixuri-ORREAGA-Ibañeta. 17km 950m+ desnibela. Orreagako bisita gidatua (ikasleek gidatua, edo gida ofizialarekin, Euskaraz), Ibañetako txorien behatokiaren bisita. Hitzorduak: 07'30etan Baionako Laugako aparkalekuan, 8'30etan Donibane Garaziko harresietako plazan, 9etan Ibañetan. Talde gomitatuak: Garaziko AEK, Garralda/Aezkoa-ko AEK, txorien behatzaile bat.
  • ABENDUAREN 04/05an: DURANGOKO AZOKA, mendi ateraldia larunbatean (Anboto edo beste), gaualdia Durangoko karriketan eta Plateruenean (Durangoko kafe antzokia), azokaren bisita igandean. Talde gomitatua: Durangaldeko berbalagunak. Hitzordua: goizeko 7'30etan Baionako Laugako aparkalekuan larunbatean, 8etan Hendaiako Xaia ostatu ondoko aparkalekuan. ADI: Durangon lo egin nahi dutenek izena eman beharko digute azaroaren 21 baino lehen!
  • URTARRILAREN 02an: URRIZATE, urteberriko ibilaldia. Auñamendi elkarteko eta Miarritzeko gau eskolako Rafak antolaturik. Talde gomitatuak: Itsasuko AEKko gau eskola...
  • OTSAILAREN 05an: OZTIBARRE, ondoren Eztigar kooperatibaren bisita, afaria iparraldeko sagarnotegi batean.
  • MARTXOAREN 05an: IÑAUTERIAK, Goi Nafarroan edo Tolosan.
  • MARTXOAREN BUKAERAN: SEGURA IPARRA HEGOA FESTA. Mendi ateraldia larunbatean, bertan lo egiteko aukera izanen da, izenak aintzinetik eman beharko dira! Igandean: bazkari herrikoia. Asteburu osoan: ekitaldi kulturalak iparraldeko nahiz hegoaldeko partaideekin.
  • APIRILAREN 24/25an: NAFARROAREN EGUNA. Larunbatean mendi ateraldia, Baigorrin lo egiteko parada, izenak aintzinetik emanez, igandean: Nafarroaren Egun ospetxua, gauez lo egiteko parada izanen da ere. Astelehena: pesta eguna: Pazkoa, lanarik ez!
  • MAIATZAN: BARDEAK. Goi Nafarroko Mendi Taldeak gomitaturik!
  • EKAINAN: ARANTZAZU AIZKORRI.

..... hilabetero ateraldi bat!

.

.

Ateraldi batzuek asteburu osoz diraute, halaber ez da derigorrez asteburu osoz egon behar, etorri ahal izateko. Ainitz jinen dira mendian ibiltzerat bakarrik! Beraz nahiz eta asteburu osoko ateraldia izan, ez ukan duda ekitaldi bat edo besterat bakarrik etortzeko gogoa baduzu!

.

Mendi Taldeko agendaz gain:

.

  • AZAROAREN 13an arratsaldeko 5etan Donibane Lohitzuneko Jai Alaian: IPARRALDEKO BERTSU TXAPELKETAREN FINALA!

    APIRILAREN 7tik 17rat: KORRIKA

.

.

Agenda :

· 13 NOVEMBRE : RONCEVAUX/ORREAGA

Ibañeta-Lindux-Mendiaundi-Mendixuri-Orreaga + visite en Euskara (par guide officiel, ou officieux par les élèves du goi maila de la gau eskola)-Ibañeta + visite de l’observatoire des oiseaux migrateurs. RDV : 07h30 au parking de Lauga à Bayonne, 08h30 au parking de la place des remparts à Garazi, 09h à Ibañeta. Sont conviés à la sortie : AEK Garazi, AEK Garralda/Aezkoa, la référente es plumes d’Auñamendi.

· 04/05 DECEMBRE : DURANGO

Foire aux livres et aux disques basques.

Sortie Duranguesado samedi, soirée festive dans les rues de Durango et son café théatre Plateruena, nuit à l’auberge de l’ikastola, visite de la foire le dimanche, voire plus selon inspiration sur place. Pour ceux qui passent la soirée et la nuit en auberge merci de vous inscrire avant le 21 novembre dernier délai. Invités : Durangoko berbalagunak. RDV le samedi 04/12 à 07h30 au parking Lauga de Bayonne et à 08h au parking situé derrière le bar Xaia à Hendaye/Béhobie.

· 02 JANVIER : RANDONNéE de l’AN NEUF avec Rafa. Invité : gau eskola d’Itsasu.

· 05 FEVRIER : OZTIBARRE,

rando puis visite en Euskara de la coopérative Eztigar puis repas en cidrerie d’iparralde.

· 05 MARS : CARNAVAL en Haute Navarre ou à Tolosa

· FIN MARS : SEGURA, rando puis festival IPARRA HEGOA.

· 24/25 AVRIL : BAIGORRI. Rando le samedi, nuit en gite, NAFARROAREN EGUNA le dimanche, nuit en gite, lundi férié : Pâques !

· MAI : WE aux BARDENAS,

Invités par le groupe Goi Nafarroko Mendi Taldea

· JUIN : ARANTZAZU AIZKORRI

Certaines sorties se déroulent sur un WE entier, cependant cela ne doit pas vous rebuter, beaucoup ne profiteront que de la randonnée, d’autres du lendemain, d’autres encore du repas du soir. Chacun est libre d’assister à une ou autre des initiatives.

Niveau d'Euskara:

Il est recommandé de connaître les bases de la langue, il faut au moins être inscrit en premier niveau à AEK ou en maîtriser les connaissances pour pouvoir profiter pleinement de la sortie, bien entendu.

Quelques dates à noter en plus des activités du Mendi Taldea :

· 31 octobre : les 30ans d’AEK St Jean de Luz Ciboure. Infos sur http://www.eke.org/agenda/1286455340

· 13 novembre 17h au jai alai de St Jean de Luz : IPARRALDEKO BERTSU TXAPELKETAREN FINALA!

· 07/17 avril : KORRIKA

.

.

Auñamendiko Ibilaldi Neurtua: http://www.youtube.com/watch?v=airA4yhwku4 (minuta 3'48-4'24 hor giñen gu Zerkanbideko postua zaintzen, Mendi Taldea goraipatzen jendeari!)







2010-07-02

BEHORLEGI



































2010-06-16

2010/06/19 SAIOA

Aupa eta udaberri on denori.

ikasturteko azken ateraldia atean dago, datorren larunbatean izanen da hain zuzen ere. Larunbatean Saioa mendirat joko dugu Belatetik. Bilbo ezkerraldeko berbalagun talde animatuarekin elkartuko gira bertan. Beraiek asteburu osoa pasatuko dute Baztanen. Baionatik bat baizik iñor animatu ez denez asteburu osoa pasatzeko, guk mendi txangoa bakarrik eginen dugu. Bainan Bilbo aldekoekin pesta segitu nahi baduzue ez da arazorik izanen, beraiek kontent agertuko baitira mugaz bestaldekoekin egoiteaz, hori bai ber hizkuntzaz. Orduan lo egiteko tokia erreserbatu beharko duzue aterpe honetan (aintzinetik noski):
http://alberguevalledebaztan.aspacenavarra.org/euskara/KOKAPENA/nagusia.htm (beterik bada beste aterpe hartan erreserbatu beharko da: http://www.arantza.net/ ). Mendi ibilaldi ondoren Arizkungo pestetan murgilduko dira eta behar bada Zugarramurdiko sorgin egunean ere. Igandean Amaiureko gaztelua bisitatuko dute. Animatuuuu.

Azken orduko berriak: Goi Nafarroko Menditaldea animatu da asteburu zoragarri hori gurekin pasatzeko, biba zuek!!!


Horra beraz hitzorduak:
Ekainaren 19an, larunbatarekin, 7'30etan Baionako Laugako aparkeluan.
8'15etan Ainhoako frontoian
9etan Elizondoko herriko etxeko plazan.



Maiatzaren ateraldiko argazkiak laster ezarriko ditut bloggean. Izan untxa denak eta adi egon, Mendi Taldeko poteoren bat izan baitaiteke uda honetan bai Baionako pestetan eta bai mendietan... Ez adiorik.

2010-05-04

2009-2010 sasoineko azken hitzorduak :

.
irudian klikatu

.


Mendi Ateraldiak :


  • Maiatzaren 24an astelehenarekin: BEHORLEGI + HAUSKOA (800m desnibela, 12km luzeera), hitzordua: 8etan Miarritzeko La Negresse-ko zubi azpiko aparkalekuan edota 8’45etan Donazaharreko eliza plazan. Pik nika ekarri beharko da. Ondoren gasnategi baten bisita eginen dugu. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Garaziko AEKko gau eskola, Irungo Irun Iruten talda, Donostiko Bagera taldea.

  • Ekainaren 19an: SAIOA BELATETIK (900m desnibela, 13km luzeera), hitzordua finkatzekoa da momentukotz, ibilaldi ondoren pote bat hartuko dugu eta proposatzen dizuegu gaua Baztanen igarotzea, horrela Arizkun herriko pestak ospatuko ditugu, Baztango aterpe batean lo eginen dugu eta igandean Amiurko gaztelu inguruan pik nikatuko dugu tokiko nahiz Nafarroako historia ezagutzeko asmoz. Hortako eskatzen diogu jendeari izena emaiteko (lo egiteko) ekainaren 5a baino lehen. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Baztango AEKko gau eskola, Geu Gasteizekoak taldea, Bilbo ezkerraldeko Meatzalde taldea.




Menditaz gain...





  • Maiatzaren 22an, Baionan: SAGARNO EGUNA
  • Maiatzaren 23an: eguerditan Ibaialde elkartean (Angelun): arrauneko nesken taldearen aldeko bazkaria-sardinada (15 euro). Ondoren: mus txapelketa toka jokoa, soka tira, bowlinga, burdin besoa, kaktus jokoa... Jokoetan parte hartzeko: euro 1, mus txapelketako izena eman beharko da aperitifa bitartez. Izen emaitea maiatzaren 15a baino lehen: 06 07 85 11 74 (Emilie), 06 16 87 02 89 (Intza), 06 27 13 05 51 (Eztitxu), 06 27 59 43 45 (Paola).

  • Maiatzaren 23an: 14. Iñaki Beitia Mendi Martxa, Zumarraga. Horra Mendi Taldeko kide batek bidalitako emaila: ".... datorren maiatzaren 23ean ( taldearen ateraldiaren bezperan) nere herrian badela mendi ibilialdi popular bat ( ez da lasterketa...). Bi dira bata luzea (50km) eta beste motxa (25km), nahiko gogorra da ze asko igo eta jetsi egiten da baina oso ambiente ona dago eta bertan jaten ematen dute eta urtero jende asko biltzen da bertan. Link-a hau da http://www.beitia.org/ ..."




.

2010-05-03

Nafarroaren Eguna 2010

.
"Autza, han baduk gauza"
.
.
.
.
.
"Goazen denok bestaldeeetik, goazen denok menditiiik..." Hara nola hasten den Nafarroaren Eguneko kantua, hara nola ospatu dugun guk ere. Larunbatean Autza mendian ibili gira hain zuzen, mugaz bi aldetik etorriok. Gurekin egon dira Goi Nafarroko mendizale txit dibertigarriak: Alicia, Alvaro, Eusebio, eta Joseba. Orohar 19 heldu gira tontorrerat (19 abiatu Izpegitik ere, bidean ez da inor galdu naski!) han piknik luuuuzea egiteko, goian harri altxatuak izan ditugu sorpresa gisa, eta egun osoan aro ezinhobea.
Hara, besterik ez, egun borobila pasatu dugu eta espero dugu beste behin eta askotan ezabatuko dela muga hau. Ongi ibili, untsa ibili, ondo ibili.
.
.
"Goazen denok bestaldeeeetik, goazen denok menditiiik" (allons tous de l'autre coté, allons tous par la montagne)... Voilà comment débute la chanson de Nafarroaren Eguna, voilà comment nous aussi avons célébré cette fête. Plus exactement et venus des 2 cotés de la frontière nous avons gravi le mont Autza ce samedi veille de Nafarroaren Eguna. Au total nous étions 19 vaillants montagnards à arriver au sommet (rassurez-vous nous étions le même nombre au départ d'Izpegi), sommet où nous sommes restés pic niquer de longues heures sous un soleil éclatant, entre un amas de pierres levés, véritables épines dorsales artistiques constituant la surprise de cette randonnée et des stèles à la mémoire de 2 montagnards originaires d'Arizkun morts il y a qq années sur le pic d'Orhy.
Voilà, ce fut une très belle journée, agrémentée d'une belle rando et de belles rencontres, j'espère qu'il y en aura encore beaucoup de ces rencontres qui effacent ces vilaines frontières...
.
.
.

Nafarroaren Eguna:
http://www.basaizea.com/


Autza Nekaitzeko lepotik











Goi Nafarroko mintzakideak: alicia Alvaro Eusebio...
...eta Joseba


Goramendi Goramakil Irubelakasko Artzamendi Iparla Astate













.
.
.