2010/04/13

OGIGINTZA ETA PINTXOGINTZA




Ostegun honetan, apirilak 15, hasiko da punta-puntako pintxoak eta, ogiak eta masak egiten ikasteko ikastaroa. Hurrengo bi saioak, hau bezalaxe, hurrengo ostegunetan izango dira, apirilaren 22 eta 29an. Gehienetan bezala, Erretena elkarte gastronomikoan izango da . Beraz, lehenengo eta behin, mila esker zuen ezinbesteko laguntzagatik erretenatarrok!!! Zuek barik, askoz zailago litzateke horrelakoak antolatzea-eta.
Ikastaroan zehar erabilitako jakiak eta abarrekoak ordaindu ahal izateko 8-10 euro jarri behar izango da ikastaroaren truke. Hori bai, bertan egindako guztia jan ahal izango duzue bertan ardo pixka baten laguntzaz. Horrek esan nahi du hiru aldiz joango zaretela afalduta etxera!!!!!
Izena eman nahi baduzu bidali mezua azkar helbide honetara: ermua_berba@aek.org

2010/03/26

2010/03/24

SAGARDOTEGIAN? ZORAGARRI!!















Urteroko sagardotegi irteerak ez du sekretu edota misterio handirik. Ia egun berean, leku berera gauza bera egitera. Horrela izan arren balorazioa ere beste guztia bezain ohikoa da: Ikaragarri ona!!!
Esaten dute imagina edo irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duela, ikusi argazkiak eta pentsatu datorren urtean autobusa galtzen utziko duzun.

YOGARI AGUR ETA XABOIGINTZA ATZERATU




"Erlaxatu bai, baina izerditu ere bai" izan dira Yoga ikastaroan parte hartu dutenen hitzetako batzuk. Antza, uste zuten baino postura bihurriagoak ikasi behar izan dituzte Yoga kideek. Beraz, lasaitzea baino gehiago omen da Yoga kontua!
Xaboigintzari dagokionez, ikastaro interaktiboa egitea pentsatu zen, hots, Berbalagunkideek eurek emandakoa. Horretarako, xaboigintzan interes handien zuen taldearekin jarri ginen kontaktuak eta, espero bezala, gure proposamenari ez zioten muzin egin! Jakina, lehenengo baina, errezeta eta hainbat gomendiotan irakurritakoa jarri behar zen praktikan eta, hala, pasa den ostegunean Erretena elkartean biltzen diren neskek, gogotsu ekin zioten xaboia egiteari. Aitzitik, gure neskak ez ziren guztiz gustura gelditu -oso perfekzionistak dira eta- Beraz, entsegurako denbora gehiago eskatu ziguten. Guztion onerako izango zelakoan eta, kalitatearen izenean onartu egin genuen atzeratzeko proposamena. Ondorioz, bihar egingo litzatekeen saio bakarreko xaboigintza tailerra Aste Santu osterako utziko dugu. Data zehatza aurrerago adieraziko zaizue.

2010/03/08

IKASTAROAK....LEPO!!



Martxoan barrena, joan zaigu Argazkilaritza eta etorri Yoga. Larunbatean sagardotegira joango eta jada, Xaboigintza ikastarorako epea zabalik. Deskuidatu orduko Txikiteokide izango dugu berriro eta Aste Santua ate joka. Antzeman daitekeen moduan ez dago lokartzeko unerik, beraz, lagun, gurekin aritu nahi baduzu esnatu eta gure aukeretan parte hartu, itxaroten geratuz gero gozatzeko aukerak galdu egingo dituzu eta!!!!!

2010/02/10

MENUA, PREST!!! GOZATU NAHI? BADA, AUKERATU.


BERBALAGUNek antolatzen dituen urtarriletik uztailera bitarteko ekintzak prest dira dagoeneko. hemen azpian jarriko dizuegu izango dugun programazioa. Ondo irakurri, aukeratu eta zatoz gurekin jardueretara. Izan ere, gauza berri eta interesgarriak ikasteaz gain, gehienetan doan, euskaraz mintzatzeko lagun berriak egingo dituzu. A ze mauka!!

IKASTAROAK


ARGAZKILARITZA DIGITALA: Otsailaren 11, 18 eta 25ean.Tailerretan, Lobianon.
YOGA: Martxoaren 4 eta 11an.Ikus-entzunezko edo antzerki gelan, Lobianon.
XABOIA EGIN: Martxoaren 18 eta 25ean.Tailerretan.

PINTXOGINTZA ETA OGIGINTZA:Apirilaren 15, 22, 29an.Erretena Elkarte gastronomikoan.
GORPUTZA ETA ERRITMOA: Apirilaren 29 eta maiatzaren 6 eta 13an. Lobianon.
BARRETERAPIA: Maiatzaren 13, 20 eta 27an. Lobianoko tailerretan.

TXALAPARTA: Maiatzaren 27 eta ekainaren 3 eta 10ean. Ermuko musika taldeen lokaletan.
SABEL DANTZA: Ekainaren 17, 24 eta uztailaren 1ean. Lobianoko dantza aretoan.

*Gorputza eta erritmoa ikastaroa dantza ikastaro bat da. Ez da estilo bakarra landuko, baina ikastaro hau, erritmoa “gorputzean sartzen” irakatsiko digunez, Salsa, Batxata, funky eta abar eskatu duzuenoi oso ondo etorriko zaizue.

HITZALDIAK


AMAMAREN BOTIKA Data zehaztu barik. Lobianon. Arratsaldeko 7.30ean.


TXANGOAK


SAGARDOTEGIRA: Martxoaren 13an Hernanira. 12.30ean Bizkai Busen irteera. Bazkaria. Itzulera 20.00ak aldera.



ERMUA INGURUKO MENDI IRTEERA: Maiatzeko larunbat goiz batean. 5 orduko buelta.


DEBA-ZUMAIA KOSTA IBILBIDEA: Ekaineko larunbat batean Ermutik irten goizean eta arratsaldeko 7etarako Ermuan.


BESTELAKOAK


TXIKITEOKIDE: Hilero. Azken asteko ostiralean. 20.00etan Hergan. Poteoa euskaraz!!! Praktikatzeko modu bikaina.

TRIBIAL TXAPELKETA: Hilero. Berbalagun taldeetan izango da. Hilaren lehen astean taldeetan 10 galderari erantzun beharko zaio. Galdera bakoitzeko puntu bat. Ekainaren ostean puntu gehien duen taldeak sari bikaina izango du.


EDIZIO BUKAERAKO SUPER AFARIA Ekaineko ostiral batean. Ikasturte bukaera ospatzeko afari mundiala. Kantuak, opariak, brindisak……Berbalagunak elkar ezagutzeko parada ederra!!


Jarduera hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea. Ekintza guztietako epea zabalduko da, beti, ekintza egunaren aurreko asteko astelehenean. Izena emateko 639414205 telefonora SMS bidali edo deitu. Jakina e-mailez ere egin daiteke: ermua_berba@aek.org
Adi ibili, ekintza askotan gehieneko kopurua egongo da-eta. Ez da 15 pertsona baino gehiago onartuko ikastaroetan.
Orain, ondo pentsatu, jarduerak aukeratu eta apuntatu agendan izena emateko lehen eguna. Lasai, aurrerago zehaztuko dira konkretatu gabe gelditu direnak. Ondo ibili!!