Hemen zaude: Hasiera Albisteak Boluntario taldea sortzeko deialdia
Dokumentu Akzioak

Boluntario taldea sortzeko deialdia

2010/10/13

Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen helburuetariko bat beharrak dituzten herritarrei ahal den neurrian laguntzea eta elkartasuna ematea da, udalak bakarrik ezin du elkartasun hori eman. Horregatik, boluntario taldea sortu nahi da bakarrik dauden herritarrak bisitatzera joateko.

Ingurura begiratzen badugu, gure hurbiltasuna behar duten hainbat pertsona daude, egoitzetan daudenak Elgetan, Bergaran, Aretxabaletan, Eibarren eta  beraien etxeetan bakarrik bizi direnak... Pertsona hauentzat herriko jendeak bisitatzea izugarrizko balio du.

Gai hau sakontzeko bilerak egin dira Elgetako Jubilatu Elkarteko eta Caritaseko ordezkariekin, baita hainbat herritarrekin, eta bildu diren guztiei gustatuko litzaieke egoera honetan aurkitzen diren pertsonengana gerturatzeko boluntario talde bat sortzea.

Egitasmo honetan parte hartzeko honekin batera doakizuen izen emateko orria bete eta eman URRIAK 30a baino lehen

  • Jubilatuen elkartean
  • Caritasen
  • Udaletxean

Zurekin kontaktuan jarriko dira bilera batera deitzeko

Zalantzak argitzeko deitu udaleko gizarte zerbitzura: 943 76 80 22