Hemen zaude: Hasiera Udala
Dokumentu Akzioak

Udala

Ondo etorri Elgetako Udalaren Interneteko webgunera. Gure herria Mayako zelaietan sortu zen eta 1.335ean eman zioten sorrerako Hiri Gutuna. Gipuzkoako hiru herri garaienen artean dago Elgeta eta 1.000 biztanletik gora ditu gaur egun. Herri atsegina da bertako biztanleontzako eta abegikorra bisitarientzako.

oxel

Kokapena dela eta leku aparta da naturazale direnentzako. Mendi ibilaldiak egiteko aukera zabala dago eta baditu babestutako gune naturalak. Euskal mendizaleentzat gogoan edukitzeko herria da Elgeta, bertan sortu zen eta Euskal Mendizale Federakundea 1924an. Gerrate Zibilean jardun zuten gudari, miliziano, sozialista eta komunistek ere gogoan dute Elgeta, Intxorta mendian hilabetetan eutsi baitzitzaion kanpotik zetorren erasotzaileari.

Herri dinamiko eta berritzailea da gurea, herri bizia. Herriaren alde lanean diharduten elkarte eta norbakoei esker da hori. Kultur eta kirol programa zabala dago Elgetan urteko sasoi guztietan: Magia Mostra, Sagardo Eguna, Lau eta erdiko pilota txapelketa eta Euskadiko Mendi-Criteriuma moduko ekintzak dira horren erakusle.

Webgune honen bitartez gure herria nolakoa den erakutsi nahi diogu bisitariari. Elgetan bizi denarentzako berriz, gune honek aukera ugari eskaintzen ditu: informazioa jasotzea, administrazioko gestioak egitea, interesatzen zaiguna galdetzea...; azken buruan, komunikatzeko era berria Udala zuen etxeetara hurbilduta. Gune hau zabalik dago egiten dizkiguzuen proposamen guztietara. Guztion arteko elkarlanak Elgeta hobetzen lagunduko du.

Nabigatu eta gure herriko errealitatean murgiltzeko gonbita egiten dizuet, horrela Elgeta eta elgetarrak ezagutzeko beharra senti dezazuen.

Harremanetarako

Udaletxeko telefonoa: 943 76 80 22

Udaletxeko Helbidea: Mendizaleen plaza 1

Harremanetarako  bete formularioa