Be malgu, mai frien!

Tirakakoen bloga irakurtzen dut noiz edo noiz. Burundak sinatuta hamar aholku ematen zizkiguten, aurreko batean, euskaldun malgu eta jator izateko.

Ez ditut hona kopiatuko, jarraiki estekari.

 

Filosofia handiko gizon baten hilobia

Filosofia handiko gizon baten hilobia: "Be water my friend" (By Tobie Charette Coolchef CC-BY-2.5, CC-BY-SA-3.0 edo GFDL, Wikimedia Commons)

 

 

Norantz garamatza Historiak?

Aurreko batean Mikel R. lagunak historiari buruzko dibulgazio artikulu hauxe gomendatu zigun Fernan eta bioi.

Ez naiz ni oso historia zalea, egia esan, baina gure iragana apurtxo bat ezagutzeko ahalegin bat edo beste egin izan dut inoiz. Badirudi, zenbait datuei begira, oro har hoberantz egin dugula azken bi mendeotan.

Ikasleei eskatu diet ea zein den munduko herrialderik txiroena ikertzeko. Heriotza tasaren arabera, Afganistan. Errenta per capitari begira, Kongo, Zinbabwe... Batez bestekoak dira, besterik gabe.

Suedian ostatu daukan webgune honetan oso modu grafikoan ikus daiteke. Dena den, Frantziaren jarraipena eginez gero, esaterako, ikusten da aurrera urrats horien artean atzerako urrats nabarmenak ere egon direla.

Goian aipatutako artikuluak defendatzen du duela pare bat mende baino askoz hobeto bizi garela egun. Zoriontasuna ez da erraz neur daitekeen kontua baina heriotza tasa aspaldidanik neurtu izan da. Zientziak eta teknologiak arazo batzuk ekarri dizkigute baina gehiago dira abantailak… Continue reading

Otsagiko iraganeko oiartzuna

Ricardo Gómezi ikusi nion mikroblog mezu batean:

Oinez zeharkatu genuen lagun batzuk Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa-eta… Tamalez ez genituen honelakoak entzuteko aukerarik izan.

Dancing in the Basque Country (2009-2010)

Suzko txoria

Nire haurtzaroa itxaronaldia izan zen. Haurtzaroarekin zerikusia zeukan guztia eta guztiak pikutara noiz bidaliko esperoan bizi nintzen.

Igor Stravinsky (1882-1971)

Iturria

1910. urteko koloreetako argazkiak

Judutar mutikoak ikasten. Hiru koloretako hiru irazki erabilita lortutako argazkia. Samarkandan, gaurko Uzbekistan.

Horrelako gehiago ikusteko egin klik irudian bertan.

Ikasturte berria eta blogaren goiburuko argazki berria jartzea otu zait.

(Mila esker, Kerman, argazki horiek erakusteagatik).

Oporraldia amaitzear…

Ahotsak.com

2009-2010 ikasturteko nire ikasleei proposaturiko proiektuetako bat adineko pertsona bati elkarrizketa egitea eta grabatzea zen. Gero grabatutakoa apurtxo bat aztertzea, transkripzio labur bat egitea… Azkenik, egindako lana Deba ibarreko Badihardugu Euskara Elkartera bideratu. Ahotsak.com proiektuan laguntzeko.

Nire ikasle gehienek ez omen zeukaten inguruan adineko ezagun euskaldunik edo, sinesgarriago, ez zituzten bilatu nahi izan. (Mungia aldean kontua ez dirudi hain konplikatua ere).

Batzuk esku-telefonoarekin egin zituzten grabazioak eta beste batzuk baliabide “profesionalagoak” erabil zituzten… Batzuk grabazioa egin bai baina irakasleari kopia bat eman ez edo bestela, beste batzuk, aurrekoa ondo egin baina grabazioaren osagarri ziren testutxoak idatzi ez, nor zen elkarrizketatua, nongoa, noizkoa… azaldu gabe utzi. Batzuk ezta elkarrizketatuaren izena aipatu ez, Jon G.-ren amamarena legez, edo izena, besterik gabe, Julen R.-ren amamarekin bezala…

Nire ikasleren batek hau irakurri badu eta gogoratzen badu ez zuela lanaren zati bat entregatu, hartu irakasleari eman behar zenion eta eman ez zenion grabazioa eta bidali goian esteketan erraz topatuko dituzuen helbideetara, edo idatzi  e-posta bat irakasleak bidalitako grabazioaren osagarri izan daitezkeen testuekin. (Nor da elkarrizketatua, nongoa, noiz…). Irakasleak zeuzkan grabazioak eta zeukan informazio eskasa bideratu egin du dagoeneko.

Dena den, irakasle honek tratuaren bere partea egin du. Eskuratutako uzta eskasa DVD pare batean sartu eta Eibarrera bidali egin dugu.

Hona hemen froga:

DVD bat prestatzen Badihardugu Euskara Elkartekoei bidaltzeko

Badihardugu Euskara Elkartea. Ahotsak.com proiektuko kudeatzaileak.

Badihardugu Euskara Elkartea. Ahotsak.com 2009-2010 ikasturteko uzta. Mungia BHI

Ahotsak.com 2009-2010 ikasturteko uzta. Mungia BHI. Correos bulegoan zigilua jarrita.

Datorren 2010-10-10

Datorren 2010-10-10 data biribilean Ubunturen hurrengo bertsioa: 10.10 Maverick Meerkat.

Lagun batzuk esaten didate haiek ere Linux instalatuko luketela baina astirik ez…

Aukera ona prestatzen ari dira Bilboko Plaza Barrian irailerako. Ubunturen azken bertsioa, 10.04 Lucid Lynx, instalatzeko aukera ona. Hori instalatuta hurrengo bertsiora jauzia egitea ia berez. Aspaldidanik esan izan da 10.10 bertsioa mugarria izango dela, ilargian egin zen urrats haren pareko… Laster ikusiko dugu.

Zergatik erabili software librea?

+ Merkeagoa delako.

+ Gaur egun erabiltzeko errazagoa delako. (caeteris paribus; ez bazara aurretik beste software batekin ohitu).
+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago).
+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).
+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak, merkeago, hobeto).
+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ere ibili beharko ginateke.
+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago. Esateko moduan ia berez berriztatzen da.
+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.
+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.
+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke. Ez dugu “pirateatu” edo “crackeatu” behar.
+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira

Arrazoi gehiago bururatzen zaizkizu?

Artillero

Artillero


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1