Tag Archives: Pedagogia

Euskara salbuespen egoeran

Irakaskuntzan hobetzeko behar duguna: arrazionalagoak eta errealistagoak izan. Utopiak ondo daude baina errealitatea tematia da oso. Ez gaitezen korrontearen kontra igeriketan ibili. Are gehiago, zezenak atzetik datozela susmatuz gero hobe duzu jende guztiak hartu duen norabide berean korrika egitea… (Eta herren bazaude, oihuka ezazu, EZ EGIN KORRIKA, OKERRAGOA IZANGO DA ETA!)

Izan zaitez arrazionala.  Izan zaitez errealista!

Izan zaitez arrazionala. Izan zaitez errealista!

Beste ikasturte bat igaro da eta dagoeneko nire aurtengo kanpaina auto-ebaluatzen hasi beharko nuke. Egindako akatsetatik ikasteko eta… Continue reading

Gaitasun digitala

Badakizu legeak esaten duela ikasleek, besteak beste, bere gaitasun digitala garatu behar dutela? (Gaitasun digitala hezkuntzako oinarrizko gaitasun horietakoa da).

XXI. mendeko ikasle onak izan gaitezke interneteko baliabideak erabiltzen jakin gabe?

Zeintzuk dira baliabiderik interesgarrienak ikasteko?

Serioa da kontu hauei lehentasuna ematea? (Liburuen kaltean, jakina!)

By Néstor Alonso

Euskara zertarako?

Argudio testuak eta iritzi testuak lantzea egokituko zaigu ikasturtearen azken txanpa honetan eta ikasleei eskatzen diedana neu ere aurretik egiten saiatuko naiz…

Euskara zertarako?

Galdera hori milaka aldiz egin didate ikasleek. Gehienetan jokoz kanpo harrapatzen naute eta ez dut batere ondo asmatzen behar bezala erantzuten. Nire soldata ordaintzeko erantzuten dut beti, bote prontoan…

Euskeraikasi bloga irakurtzen, baina, topatu ditut galderari erantzuteko zenbait argudio. Kopiatzea itsusikeria omen da. Plagiatuko dut beraz.

Euskara ikasi eta erabiltzearen aldeko argudioak

Euskarak ez du gauza handiegirik balio. Aukeran hobe ingelesa, alemaniera edo frantsesa ikastea.

Edo txinera, edo bengalia, edo hindia, edo arabiera, edo galego-portugesa… Zertarako ikasi jende gutxik hitz egiten duen hizkuntza? Zenbat eta hiztun gehiago orduan eta hizkuntza erabilgarriagoa…

Bada estralurtarrak izango bagina ba bai, baina non bizi gara. Zein da gure herrian eta inguruetan gehien irakur eta entzun daitezkeen hizkuntzak. Ingelesa,  Mandarina?

Euskarak ez du gauza handiegirik balio. Gutxiagoturiko hizkuntza da.

Bai, gurean jende guztiak daki gaztelaniaz edo frantsesez. Euskaraz, ordea, jende askok hutsaren hurrengoa. Bilboko alkate izateko, lehendakari izateko, Hipertrola Enpresako buru izateko, Athleticeko jokalari izateko, ez da euskararik behar. Euskara irakasle edo kale-garbitzaile izateko besterik ez du balio euskara. Aukeran, euskara ikastea baino, hobe sexu aldatzea eta gizon bihurtu (elebakar izanda ere goi mailako soldata dauzkatenek, gehienek, gizon).

Eta gainera euskara beti izango da gutxiagoturiko hizkuntza, azkenean desagertuko den egunera arte. Bitartean, zergatik kezkatu, errazenera joko dugu eta aurrera!

Bale, bale. Arrazoi duzue. Euskara, beraz irakasle edo kale-garbitzaile izateko puntuak egiteko ikasiko dugu. Besterik gabe.

Argudioak sortzeko alfertxoa naizenez, lehen aipaturiko blogetik kopiatuko ditut hurrengoak:

>>Madrilen edo New Yorken <ia>  inork ez zaitu ulertuko. Intimitatea hobe mantenduko duzu.   Amerikarrek II. Mundu Gerran euskara erabili zuten, Ozeano Barean, japoniarren aurka borrokan. Haien arteko mezuak euskaraz bidaltzen ziren eta euskaldunek soilik deszifratu zitzaketen, AEBentzat lanean.

>>Nire bankuko txartela, mugikorra, agiriak… lapurtzen badizkidate, hobe euskaraz egon daitezela.  Lapurrak ez du ulertuko eta izorratuko da.

>>Euskara ikastean, erdara hobeto ikasten da. Erdarako kontzeptu gramatikalak birpasatuko dituzu.

>>Euskadin hobeto hitz egiten da gaztelaniaz Andaluzian baino eta hezkuntzan,  gaztelania irakasgaian ere, emaitza hobeak ateratzen dira (nazioarteko PISA erakundearen datuen arabera).

>>Euskara kultura da. Hizkuntzak ikasten badituzu, pertsona kultoagoa izango zara.

-Euskara inposatzen ari dira:


>>Espainola da benetan inposatua dagoena eta euskara 40 urtez < nahiko> debekatua eta zapaldua izan da. <Gaur egun>, Espainiar Konstituzioak behartzen gaitu (3. artikulua) denok gaztelania jakitera. Euskadiko “estatutuak” euskara erabiltzeko eskubidea dela soilik esaten du (6. artikulua). Suposatzen da euskararen arerioek Konstituzio eta Estatutua onartzen dutela-.  Ikastera behartua badago norbait, besteen eskubidea gauzatzeko da, hain zuzen. “Ezin dut euskara erabili, zuk ez badakizu”.

Euskara ez ikasteko eskubidea aldarrikatzen dute batzuek. Eta zergatik ez aldarrikatu bide beretik gaztelania ez ikasteko eskubidea?  Ulertzekoa litzateke Madrilen gaztelania ez ikasteko eskubidea izatea? Eta Flandesen flamenkoa ez ikasteko eskubidea?

[Hizkuntza gutxiagotuak inposatzen direla salatzen da munduko zenbait tokitan. Salaketa hori ez da egoten hizkuntza normalizatuta dagoen tokietan. Normaltzat hartzen da hizkuntza batzuk ikasi behar izatea hizkuntza horiek iraganean inposatu baziren ere baina askotan ez dira onartzen hizkuntza gutxiagotuak aurrera egiteko hainbat ahalegin. Soziolinguistikan aditu bati irakurri nion behin: "normalizazioa lortu eta bukatu dira inposizio salaketak"].

-Euskara nire oposizioa lortzeko oztopoa da.  (Zenbait oposiziotan euskara jakitea ezinbestekoa izan da, beste batzuetan euskarari zenbait puntu eman zaizkio).

Argudioari buelta eman ahal zaio. Euskara jakiteak lagundu ahal digu administrazioan lan egiten. Euskara oztopo bezala ikusten dutenek ez dute ikasiko, aukera bezala ikusita, ordea…

  • Benetan balio duen argumentua. Azken argumentua. ;-) Euskarari esker gehiago ligatzen da. Hizkuntzak ikasteak ligatzen lagun dezake? Gure inguru hauetan ze hizkuntzak lagunduko digu gehien ligatzen? Ingelesa, frantsesa, euskara? Espainolarekin bakarrik nahikoa ligatzen duzu?

Bale, zuek eskatzen duzuen musika ;-) ere eskegiko dizuet, hona:

Musika talde bat egingo bazenu, ze hizkuntza aukeratuko zenuke. Lapurditar horiek zergatik aukeratu dute euskara eta ez frantsesa edo ingelesa?

Wikien erabilgarritasuna

Pilar Etxebarriari, berriro ere, zerbait kopiatuko diogu hona.

wikiak irakaskuntzan

Ea gure wikiari etekin handiagoa ateratzen hasten garen,  (gure ikastetxean bigarren informatika gela zabaltzen dutenean aitzakia gutxiago bertan ez sartzeko eta  koaderno digital legez erabiltzen ez hasteko). Gogoratu, zenbait lan on-line eskegitzea ezinbestekoa izango da euskara eta literatura irakasgaia gainditzeko!

Zientzia astea 2009

Zientzia astea 2009

zientziazaleak.blogspot.com

Iturria: Pilar Etxeberria, B08 Berritzegunea

Hezkuntza gaur eta bihar

Aurreko bideoaren ildotik hamaika topa daitezke youtuben. Hona hemen beste bat.

Ikasle batzuen iritzia

Ikasle batzuek, modu kooperatiboan, bideo honetan agertzen diren iritziak idatzi zituzten. Esaten diren batzuk, iritziak baino, datuak dira.

Iturria: Josu Garro irakasleren bloga.

Elkarlanean

Castells

Colla Jove de Castells de Sitges, Josep Santacreu, Esplugues, Catalunya (Wikimedia Commons)

http://issuu.com/pilaretxebarria/docs/elkarlana/9

Iturria: Pilar Etxebarria B08 Leioako Berritzegune

Zertarako balio du blog batek?

Zertarako balio du blog batek?

Zertarako balio du blog batek?


Iturria hementxe

Sei ideia (Jordi Adell)

Bideoak 14 minutukoa. Nahi baduzue seigarren minututik aurrera entzun, aurrekoa pertsona batzuen aurkezpena eta sarrera besterik ez da.

Oso ezaguna da Jordi Adellen bloga


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1