Firefox euskaraz

Firefox Euskaraz

Hainbat sari irabazi duen web nabigatzailea orain are bizkorragoa, seguruagoa eta guztiz pertsonalizagarria da zure online bizitzara egokitzeko. Firefox 3.5en, ezaugarri berri eta indartsuak gehitu ditugu zure online esperientzia oraindik eta hobea izateko. Deskargatu Firefox 3.5 orain eta hasi webari etekina ateratzen.

Dagoeneko Firefox 3.5.5 beste hizkuntza batean instalatuta baldin baduzu, ondorengo loturen bitartez hizkuntza fitxategia deskargatu eta Firefox euskaratu dezakezu. Firefox 3.5.5 euskara hizkuntza fitxategiak: Linux, Mac OS X eta Windows bertsiotarako.

Firefoxekin integratutako euskara hiztegia

Firefox 2 bertsiotik aurrera, testu eremuetan integratutako hiztegiari ezker, hainbat hizkuntza desberdinetan idatzitako testuen ortografia automatikoki zuzendu dezakegu. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak egindako myspell hiztegiari esker eta Julenek sortutako xpi paketeari esker, euskara hiztegia ere eskuragarri daukagu Firefoxen hedapen gisa.

Bestelako gehigarriak

Mozilla gehigarrien web gune ofizialean hainbat gehigarri daukazue deskargagarri. Librezale.orgen euskaratuta dauden edo euskal kulturarekin zerikusia duten gehigarrien bilduma egin nahi izan dugu, ondorengo orrietan:

  • Hedapenak: Hauen bitartez programei ahalmen berriak gehitu al zaizkie edo dauzkatenak hobetu.
  • Bilaketa Pluginak: Web orrietan bilaketak egiteko oso baliogarriak diren pluginak.