HEDA!

HEDA Ez Da Akronimoa!

graffitizaleak bere burua irudikatzen

graffitizaleak bere burua irudikatzen

HEDA Ez Da Akronimoa. Izan ere, akronimoak ez ditugu batere gustuko.

Heda! Hedatu aditzaren erroa da, aginte-era edo inperatiboa ere  adieraz dezakeen erroa. Aditz honetatik atera den hitzik ezagunena: hedabide. Hedabideak hitza, komunikabideak beste edo gehiago erabiltzen da kontu bera adierazteko.

Guk, bihardaberanduzaleok,  interneten euskaraz irakurtzen ari garelarik artikulu, post edo mezu oso gustukoa topatzen badugu, bi gauza egingo ditugu:

1. Arikuluari, postari edo mezuari erantzun bat idatziko diogu, egileari zerbait komentatzeko, animoak emateko, galdetzeko…

Irribartsu gure HEDA! ezarri eta gero

Irribartsu gure HEDA! ezarri eta gero

2. Gure erantzunaren bukaeran HEDA! idatziko dugu. Gure marka izango da. Animoak emateko marka eta oso gustuko mezuen azpian bakarrik idatziko dugu. Honen parekoa:

[Oharra: HEDA! bitxi hori hartu beharrean, Zabaldu! edo Eman eta zabal ezazu aukeratu egin nahi genuen baina... hartuta zeuden].

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1