Tag Archives: mapak

Olibesario – Euskal Herriko zilborra

Olibesario

Olibesario mendia. 1.236 metro. Euskal Herriko erdigunea. (Egin klik irudian).

Goñitik Dorraorantz oinez abiatuta topa daitekeen 1.236  metroko Olibesario mendia omen da Euskal Herriko erdigunea Felix Isasaren kalkuluen arabera.

Zaila omen da Euskal Herriko erdigunea zehatz eta mehatz non dagoen kalkulatzea. Petilla sartu ala ez sartu? Trebiño? TurtziozEskiula eta Aramitse sartu? Non dago,  zehatz, itsaso aldeko muga?

Bazenekien Pekin eta Sukre bezalako hirien izenak, jatorrizko hizkuntzetan,  munduko erdigunea adierazten dutela? (Koittauek ez zekiten, nonbait, munduko benetako erdigunea zein den!)

Euskal Herriko Mapak

Québeceko zerbitzari batean Euskal Herriko gaikako mapa interesgarri horiek topatu ditut. Egin klik irudietan mapa horiek ikusi nahi izanez gero.

Good job, MuturZikin!!! ;-)

Toponimia eta exonimia

Nola esaten da “Nanclares de la Oca” euskaraz? Eta “Labastida”? Eta “Guinea Ecuatorial? Eta Costa de Marfil?

Ez badakizu, begira ezazu Euskaltzaindiaren webgunean. Izendegia Toponimia, Izendegia Exonimia

Primeran, baina non demontre dago Langraiz Oka eta non Boli Kosta? Euskaltzaindiakoei mapa falta zaie, ezta? Atlasa. Hiztegi moduko zerbait eskaini digute, baina gero atlas batean edo Tagzanian begiratu beharko dugu leku horiek non dauden ikusteko.

Badago on-line horrelako atlasik? Badago leku-izen guztiak euskara txukunean topatzerik interneten?

OpenStreetMap izango da agian behar genuen euskarrietan lehena. Tagzaniakoek lehen urratsak ematen hasiak dira…

Mikel Lizarralderi, Tagzaniako kideari, foro batean zera irakurri diogu: Continue reading

Igartubeiti baserria. Ezkio-Itxaso.

XVI. mendeko baserri hau Euskal Herriko zaharrena dela diote.

Igartubeiti baserria. XVI. mendekoa. Ezkio-Itsaso. Tagzaniako etiketa.

Igartubeiti baserria. XVI. mendekoa. Ezkio-Itsaso. Tagzaniako etiketa.

Urrian bisitatzea komeni dela dio Tagzaniako etiketak.

Igartubeiti baserria. Ezkio-Itsaso. XVI. mendekoa.

Igartubeiti baserria. Ezkio-Itsaso. XVI. mendekoa.

Igartubeiti baserria. XVI. mendeko baserria eta XX. mendeko errepidea.

Igartubeiti baserria. XVI. mendeko baserria eta XX. mendeko errepidea.

  1. Zer izan da bisita honetan ikusitako interesgarriena?

  2. Baserriaren sarrera, ate nagusia eta sukaldea, nora begira zegoen? (Iparraldera, hegoaldera, ekialdera ala mendebaldera?) Zergatik?
  3. Zerez egina zegoen baserriaren estruktura?
  4. Zergatik ez du 500 urtetan pipiak baserriko egurra jan?
  5. Zertarako eguzki-lorea baserriko atean?
  6. Zer da laratza? Horrelakorik ikusi genuen?
  7. Zer da dolarea? Deskribatu. Zertarako balio du?
  8. Deskribatu logela. Deskribatu ohea. Zuloa.
  9. Zenbat zuhaitz behar izan ziren baserria eraikitzeko? Nolako zuhaitzak?
  10. Nola lortzen zituzten horrelako zutabe sendoak? (inausi, basoa…)
  11. Zer da negutegi efektua? Baserrian horrelakorik?
  12. Noiz eraiki zuten Igartubeiti baserria?
  13. Zer dira kapareak? Eta aitonen semeak?
  14. Eta premuak?
  15. Garia, lihoa, artoa, erratzak, sagarrak, gaztainak, oloa… Zer da gauza bakoitza? Zer erabiltzen baserrian eta zertarako?
  16. Baserrian bizirauten zutela esan zigun gidariak eta gaur egun, horrelako baserririk ez dagoela. Nekazaritza ustiatzeak (explotaciones agrícolas) eta abere haztegiak besterik ez daudela esaten zuen. Zer dira gauza horiek?
  17. Zenbat behi beharko lituzke, gaur egun, baserri batek errentagarria izateko?
  18. Ezkio-Itsaso bi herri udal bakar batean elkartuta direla adierazi ziguten eta oinez 2 km eta autoz kilometro askoz gehiagotara daudela esan ziguten. Bi eskualdekoak direla esan ziguten, Ezkio Urolakoa eta Itsaso?
  19. Baserri horretan non zegoen tximinia? Nondik ateratzen zen sukaldeko kea?
  20. Zer dira laiak? Zertarako erabiltzen ziren? Eta goldea?
  21. Nola eraman zituzten baserria eraikitzeko behar zituzten enbor lodiak?
  22. Zer dira pegarra, suila eta kaikua? Zertarako erabiltzen ziren?
  23. Nola egiten zuten XVI. mendean lixiba? (Hiru osagaiak zeintzuk ziren eta nola nahasten ziren).
  24. Nola berotzen zuten esnea egurrezko ontzietan?
  25. Zer zuhaitz mota topa zitezkeen Igartubeiti baserriaren inguruan XVI. mendean? (Bota 5 mota).
  26. Zerez egiten ziren saskiak garai hartan?
  27. Eta koltxoiak?
Eguzkilore. Etxalar. Nafarroa.

Eguzkilore. Etxalar. Nafarroa.

Euskalkien mapak

Ahotsak.com mapa

Ahotsak.com mapa

Bonaparteren mapa eta Koldo Zuazoren maparen ostekoa Ahotsak.comekoen mapa izango dela uste dut.

Ezagutu nuenetik asko gustatu zitzaidan Ahotsak.com proiektua.

Ea guztion artean proiektua bultzatzen dugun, bakoitzak ahal bezala. Badago atzean lan-talde eredugarria, orain arte lorturiko emaitzak ikustea, besterik ez dago.

Atlasa euskaraz

Blog honetako eskuinaldean mapa batzuk eskegi ditugu. Beste batzuk egindako lana kopiatu, besterik gabe…

Baina badago gure herrian lan txukunagoak egiten dituzten langileak, anonimoak horietako asko.

Atlas bat euskaraz egiteko ahaleginari buruz artikulu hau gustatu zaigu.

Beriain mendi aldeko mapa

Lakuntza, Altsasu aldeko mapa


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1