Daily Archives: 2010/08/14

Ahotsak.com

2009-2010 ikasturteko nire ikasleei proposaturiko proiektuetako bat adineko pertsona bati elkarrizketa egitea eta grabatzea zen. Gero grabatutakoa apurtxo bat aztertzea, transkripzio labur bat egitea… Azkenik, egindako lana Deba ibarreko Badihardugu Euskara Elkartera bideratu. Ahotsak.com proiektuan laguntzeko.

Nire ikasle gehienek ez omen zeukaten inguruan adineko ezagun euskaldunik edo, sinesgarriago, ez zituzten bilatu nahi izan. (Mungia aldean kontua ez dirudi hain konplikatua ere).

Batzuk esku-telefonoarekin egin zituzten grabazioak eta beste batzuk baliabide “profesionalagoak” erabil zituzten… Batzuk grabazioa egin bai baina irakasleari kopia bat eman ez edo bestela, beste batzuk, aurrekoa ondo egin baina grabazioaren osagarri ziren testutxoak idatzi ez, nor zen elkarrizketatua, nongoa, noizkoa… azaldu gabe utzi. Batzuk ezta elkarrizketatuaren izena aipatu ez, Jon G.-ren amamarena legez, edo izena, besterik gabe, Julen R.-ren amamarekin bezala…

Nire ikasleren batek hau irakurri badu eta gogoratzen badu ez zuela lanaren zati bat entregatu, hartu irakasleari eman behar zenion eta eman ez zenion grabazioa eta bidali goian esteketan erraz topatuko dituzuen helbideetara, edo idatzi  e-posta bat irakasleak bidalitako grabazioaren osagarri izan daitezkeen testuekin. (Nor da elkarrizketatua, nongoa, noiz…). Irakasleak zeuzkan grabazioak eta zeukan informazio eskasa bideratu egin du dagoeneko.

Dena den, irakasle honek tratuaren bere partea egin du. Eskuratutako uzta eskasa DVD pare batean sartu eta Eibarrera bidali egin dugu.

Hona hemen froga:

DVD bat prestatzen Badihardugu Euskara Elkartekoei bidaltzeko

Badihardugu Euskara Elkartea. Ahotsak.com proiektuko kudeatzaileak.

Badihardugu Euskara Elkartea. Ahotsak.com 2009-2010 ikasturteko uzta. Mungia BHI

Ahotsak.com 2009-2010 ikasturteko uzta. Mungia BHI. Correos bulegoan zigilua jarrita.


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1