Tag Archives: Internet

Inkesta

Ikusita ikasleok ez zaretela blog honetan ia inoiz sartzen, edo sartzen bazarete ez duzuela ezer irakurtzen, edo irakurtzen baduzue ez duzuela inolako iruzkinik idazten,

ERABAKITZEN DUT, blog honetan daukadan bisita kopurua handitzeko honako hau guztia egingo dudala: Continue reading

Nola hasten zarete idazten ikasleok

Aurten ezin izan naiz Getxo Linguae 2010 jardunaldietara joan. Lagun batek esan dit bere ustez interesgarriena Daniel Cassany-ren aurkezpena izan zela.

Getxora ezin hurbildu baina esate baterako Berta Martínezen blogean laburpentxoa irakurtzeko aukera izan dut.

Laburpen horretatik honako zati hau bertsioneatu dut euskaraz, irakurritakoa nire iritziekin nahastuz:

Daniel Cassanyren ikerketen arabera, ikasleok

  • sarean hasten zarete idazketa esanguratsuenak egiten
  • gazteok sareko komunitateetan parte hartzen duzue. Norberak bakarka irakurtzea, inorekin komentatu gabe edo bakarka idaztea, aspergarria edo zentzugabea iruditzen zaizue
  • Harreman handia daukazue sarean zaudetenean beste hizkuntza eta kultura batzuekin
  • Zeuen kabuz egiten duzuen idazlana, bakarkakoa ez denez, kooperatiboa dela esan daiteke. Ikastetxean, ordea, gehienetan bakarkako idazketa eskatzen zaizue.
  • Daniel Cassany ikertu dituen gazteak hiru hizkuntzetan ibiltzen dira. Hiru hizkuntzak modu askean nahasten dituzte (katalana, gaztelania eta ingelesa izango direla suposatzen dut).
  • Horrela idaztea, modu librean idaztea,  gozagarria izaten da. Ikastetxeko idazlanak, ordea, ia-ia beti aspergarria.

Bertak  honako gogoetak bota ditu bere blogean:

¿Qué podemos hacer en la escuela?

  • Valorar y reconocer como válidas estas prácticas (actitud abierta)
  • Intentar que abran ese mundo y lo traigan al aula, así partiremos de los conocimientos previos que ya tienen.
  • Escribir en grupos en el aula, que se lean y comenten entre ellos
  • Contruir puentes entre lo vernáculo y lo académico: ayudar a hacer mejor lo que hacen fuera. Puede haber alumnos/as no relevantes como lectores en el aula y que , sin embargo, tiene prácticas letradas variadas en la red.
  • Las habilidades que tienen no son las estratégicas: esas tenemos que dárselas nosotros. Leer y escribir en la red es mucho más difícil que en papel. Están indefensos en ese medio, con muy poca capacidad crítica.

Irakasleari oso interesgarria iruditzen zaizkio Daniel Cassanyren ikerketak eta irakaslea hau bat dator, oro har, Bertak erakusten duituen ikuspuntu eta proposamenekin.

Baina irakasle honek, batez ere, zuon, ikasleon, iritzia irakurri nahi luke. Nola gauza ditzakegu gure eguneroko jardueretan Bertaren proposamen horiek? Nola ebalua ditzaket zuok ikasgelatik kanpo egiten dituzuen komunikazio jarduerak. Horrelakorik egiten duzue? Horrelakorik egiten duzue euskaraz? Laguntzaren bat emango didazue?

Zer idazten duzue zuok sarean?

Identitate digitala; ID

Interneten leku publikoetan nabigatzen dugunean askotan begi bistakoa izaten da, beste erabiltzaileentzat,  gure ERABILTZAILE IZENA.

Komeni da gogoratzea geure erabiltzaile izena, interneten, geure identitate digitalaren erakusgarri dela. Mundu errealean geure ospea zaindu behar dugun legez, interneten geure ID zaindu behar dugu, badaezpada.

Geure ERABILTZAILE IZENA publikoa da eta zergatik ez, ospetsu izan nahi baduzu, zenbat eta jende gehiagok zu ezagutu hobe.

Baina gure ID babesteko pasahitz bat besterik ez dugu izaten normalean.

Pasahitza ahalik eta pribatuen gordetzea komeni zaigu.

Zenbakiak eta letrak nahastea komeni da, letra larriak eta letra xeheak, guk bakarrik ezagutzen ditugun lekuen izenak eta zenbakiak…

Adibideak:
L31R3&4M4D0z1992 (Leire Amadoz1992)
4raG4RR1d0 (Laura Garrido)
4LF0nts0B4$4G01T1 (Alfontso Basagoiti)

Zenbat lagunek ezagutuko dute, dagoeneko zure ID? Interneterako erabiltzen duzun goitizena?

Zenbatek ezagutzen dute zeuk erabiltzen duzun pasahitza?

Badakizu zer oten den open ID? Ziur aski ez duzu jakingo. Ikertu eta idatzi hementxe, erantzunetan.

Google ikastaroa

Sarean endredatzen Pilar Etxebarriak kargatutako Google Ikastaro hau topatu dut.

Internet kontuetan hasi berriontzat, interesgarri.

Google enpresaren logo ezaguna

Gabonetako abestia

Gabonetako abestia Erresuma Batuan. (<— Begiratu azken irudia eta ea alboko testua ulertzen duzun).

Gustatzen zaizkit interneten egiten diren kanpaina batzuen emaitzak. Esate baterako, behin, Spice Girls talde moñoñonoa sustatzeko, interneten galdetu zuten ea non egin beharko zuten hurrengo kontzertua.

Interneten erabiltzaileen erantzuna oso egokia iruditu zitzaidan. Hurrengo kontzertua garai hartan bonbardaketak jasaten ari zen Bagdag hirian egiteko esan zitzaien.

Antzeko zerbait gertatu da oraingoan Erresuma Batuan. Horrelako moñoñoren bat sustatzeko galdeketa egin dute interneten Gabonetako abestiaren aitzakiaz… Erantzuna gustatu zait.

Etxeko lanak

Oraindik geratzen bada inor Mozilla Firefox euskaraz azken bertsioa instalatu barik (+ xuxen + euskalbar).  Badu asteburu luze honetarako lanik.

Baina urrats hori aspaldian gainditu zenuten aurreratuontzat hona beste proposamen bat.

Instalatu Miró izeneko bideogailua eta harpidetu, horren bidez, nickdutnik ETB3-ko telebista saiora.

miro bideo harpidetu

Miro programa deskargatu, instalatu eta "suscribe" programatxoa gehitu

Hotmail eta Gmail euskaraz jartzeko instrukzioak

Sustatu.com horretan ondo erakusten da.

Ikusi dut nire ikasle gehienok hotmail erabiltzen duzuela gaztelaniaz. Nik gmail, bere garaian, erraz ekarri nuen euskarara… Badaude beste aukera batzuk, euskalerria.org, bizkaia.eu

Gmail euskaraz 2009 apiriletik

Gmail euskaraz 2009 apiriletik

@ bildua, A bildua irratsaioa

Irratia entzuten aritu naiz, @ bidua irratsaioa (edo A bildua irratsaioa). EITB gunean sartu eta ez zait batere erraza egin saioaren podcasta topatzea. Uste dut irratsaioa eskegitzen ari ziren une berean sartu nahi izan naizela.

@

eitb.com logoa

EITB.COM Audioak

Hauxe izan da ene iturria: iradoki.net bloga

GauzenInternet.com

GauzenInternet.com

Zer den jakin nahi baduzu, irakurri testuren bat edo ikus ezazu bideoren bat hortxe goiko irudian klikatu eta gero.

Armiarma.com kontrako erasoa

Euskal literatura zaleontzat dagoen webgune ezagun bikainak, armiarma.com,  gaur, erasoa pairatu du.

armiarma.com webguneak erasoa jaso du

armiarma.com webguneak erasoa jaso du

Arazoa azkar konpontzea espero dugu.

P.S.  Zorionez, egun gutxitan konpondu dute.


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1