Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

28/02/2010 GMT 2

I love atom

pilare @ 19:05

Izenburua ingelesez, ekoizpena gaztelaniaz eta euskeraz egiteko asmoa. Iaz adimen anitzei buruzko ikastaro batean ikas unitatea bat sortu nuen, hasieran eskeletoa besterik ez zeukan eta, apurka apurka, forma hartu du.  Orain nahiko garatuta dagoenez, nire prestakuntzetan ere erabiltzen dut eta zuei aurkeztu nahi dizuet. Wiki batean jarrita dago, bere formato  malgua hobetzeko aprobetxatu nahi dudalako.  Gaitasunak kontutan hartuta daude eta irakasleentzako programazioa eginda ere bai. Ikasten ikasteko tresna lagungarriak sartzen saitu naiz eta, nola ez, talde lana, baina oraindik ez nago kontent , progak egiteko esperimentutzat hartzen dudalako.

Hilabete honetako gaia atomoa izango zen eta, ikas unitate osoa aurkeztu nahi dut bere barruan baliabide asko aurkituko dituzuelako. Ea hila honetan euskaratzen dudan , nahiz eta baliabide digitalak gaztelaniaz utzi, hau gure oztopo nagusia delako.

 I love atom

I love atom, una unidad didáctica programada por competencias

 

 

i love atom

23/02/2010 GMT 2

Ebaluazio diagnostikoa berriro martxan

pilare @ 21:57

Garaian gaude, zenbait ikastetxeetan aurtengo ebaluazio diagnostikoaren prozesua berriro martxan dago. Urte honetan gaitasun berria ebaluatzen da: gizarte eta hirtartasunerakoa, besteak bezala, ez da historia edo giza zientzieei dagokiena bakarrik, arlo guztiei baizik,  giza eskubideak, pake hezkuntza, kulturartekotasuna, demokrazian bizitzea ,  parte-hartzea, arrazakeria, kontsumoa, elkarbizitza...ikutzen dituelako. Leioako Berritzeguneko Ana Basterrak baliabideen zerrenda  bikaina egin digu bere wikian: GizarteHezkuntza

Bestalde, matematika gaitasuna ebaluatzen da berriro eta ISEIk gaitasun mailak eta item liberatu berri batzuk ere atera ditu:

Eta progak egiteko baliabideak ere bai:

Materiales  para las pruebas de evaluación diagnóstica de este curso

Matematikaren historia

pilare @ 21:10

Azken bolada honetan, normaltasunean irakurtzen ditudan blog batzuetan,  matematikaren historiari buruzko materialekin , kointzidentzia agian, topatu naiz. Diapositibak, bideoak eta testuetan , denak interesgarriak neurri batean edo bestean:

Algunos materiales multimedia sobre la historia de las matemáticas que me he encontrado últimamente en la Red

18/02/2010 GMT 2

Teknoskopiaren 2. fasea

pilare @ 14:26

Gaur posta elektronikoak berri interesgarriak ekarri ditu, haien artean hurrengoa. Urtarrilaren 31ean Teknoskopia lehiaketaren 1. fasea amaitu da. gogoratzen baduzue, aurtengo gaia " Darwin eta eboluzioa" zela eta gazteek blog bat sortu behar zutela. Fase honetako irabazleak Elorrioko BHIko  ikasleak izan dira eta eskuko ordenagailua eskuratu dute. Beren blogaren helbidea hau da: "Darwinen oroitzapena Elorrion" eta Gizakiaren eboluzioari zuzenduta dago. Zorionak!

 

Orain Lehiaketa bere 2. fasean sartzen da eta partehartzeko aukera berriro datorkigu. Gaia bera, sari bera eta ekoizpen bera ere bai: honi buruzko bloga irekitzea. Epea: otsailaren 1etatik 31era irekita dugu. Informazioa:

 

Teknoskopia 2009-2010

 

Anima zaitezte!, ideia ugari garatu ahal dira Darwinen inguruan, esate baterako:

- Eboluzioaren teoria eta kreazionismoa ( Batxilergoko MGZetan)

- Eboluzioa pelikuletan, literaturan... zientzia-fikzioa ardatza

- Darwinen bidaia (Beaglena) mapeatzea eta eguneroko bat egitea

- Bi kontinenteen arteko espezieak harturik (Hegoamerika eta Australia) konparaketak egitea eboluzioaren aztarnak aztertzen

- "Six grade of separation" gizakia eta beste izaki bizidunen artean

- Espezie esanguratsu bat hartuta, eboluzioaren zehar bere zuhaitz genealogikoa egitea

- Darwin multimedia : baliabideen bloga

-...

Esperimentuak YouTubean

pilare @ 12:28

Nire kidea den Gorka Azkaratek ( Bihar da berandu) ondorengo webhelbidearen erreferentzia bidali dit eta oso gustatu zaidanez, berehala jartzen dut hemen. Jatorria da X-Ray technician schools bloga:

100 Coolest experiments on YouTube

Egileak dionez, YouTubean ere bideo hezitzaileak daude, ez bakarrik  "diarrea mentala" duen jendearentzakoak edo nerabeen arteko tontakeriak adierazteko irudiak.

Bideoak ez daude sailkapen moduan jarrita, ez da "top 100"bezalako zerrenda.  Batzuk nahiko ezagunak dira,  Telebistako saioak edo Sarean oso zabalduta daudelako (Discovery Channeleko Mythbusters- "cazadores de mitos" - edo Science of the brain edo Robert Krampf-en "The happy scientitics" ...), beste batzuk etxean egindako esperimentuak ( "mentos eta coca cola"famatuena, esate baterako)  eta, hau esan behar da badaezpada , disekzioak ere aurkitzen ditugu...denetariko dago bilduma honetan.

Sinplea baina adierazgarria:

Una colección de 100 experimentos que encontramos en YouTube

17/02/2010 GMT 2

Sukaldaritza matematikoa

pilare @ 17:18

Eta aurreko sarrerarekin lotuta hurrengoa doa.  Denontzako jendea dago munduan, benetan, zaletasun bereziekin, baina blogeen fenomenoari esker, berezitasun hauek  biderkatu dira oso. Ondorengo blogean matematikako itemak biltzen dira, sukaldea ardatza harturik: argazkiak, komentarioak, problemak, kuriositateak, publizitatea...Juan Guirado da bere egilea.

Cocina y matemáticas

Un blog dedicado a la relación cocina y mates  

Matematikako ihauteriak

pilare @ 16:50

Ihauterien garaian gaude, txantxoak,  tostadak... eta matematika ere, ze demontre!,  guztiz berria den Ning honetan:

Carnaval de matemáticas

Matematikako blogarien ekimena izan da, deialdi moduan aterata, dibulgaziozko artikulo-bilduma biltzen duen Webgunea sortuz. Artikuloak bukatzeko "kedada" birtual  honen azken data pasa den otsailaren 15a izan da, beraz, jada  eskuragarri ditugu dokumentuak Tito Eliatronen blogean.  Partehartzaileen artean nire gogoko blog batzuk daude ( Tecnología Obsoleta, Ciencia en el XXI, Matemáticas a nuestro lado, Matemáticas interactivas y manipulativas...) eta datorren martxorako II. Ihauteria konbokatuta dago, matematika gustatzen bazaizu eta blogaria bazara, anima zaitez!

Un estupendo Ning de matemáticas formado por blogeros y blogeras del "gremio"

Papiroflexia eta matematika

pilare @ 16:23
Eta oraingo honetan beste aldizkari klasiko baten aipamena doa. Matematikako didaktikari buruzko  Uno, 53. alean, papiroflexia gaiari zuzenduta dago. Papera ere oso elementu motibagarria da, eskuz maneiatzekoa delako eta alde estetikoa eta ludikoa dituelako. Osagai hauek, geometriarekin nahasturik, errezeta goxoa ateratzen dugu.: orisangakuak,  solido platonikoak, buruhausteak, DIN A 4ko folioaren abenturak, Lehen Hezkuntzako aplikazioak...izenburu dibertigarriak matematika dibertigarri bihurtzeko.
Papiroflexia y matemáticas. Revista Uno, 53
Último ejemplar de la revista de matemáticas UNO

Argudiatu zientzietan

pilare @ 15:52
Iazko hitzaldi batean Neus Sanmartik aipatu zuen, hizkuntz gaitasuna zela eta, zientzietan gehien erabiltzen ditugun testu motak deskripzioa eta argudioazkoak dira. Alambique aldizkariaren 63. aleak azken hauek tratatzen ditu monografiko baten bidez. "Argumentar en ciencias", izenburuak berak dio,  hezkuntz zientifikoa eta hiritartasunarako ezinbesteko elementua da, are gehiago, zientziaren aurrerapenak argudiatzen sortu dira. Testu liburuetan, ordea, zientzia aurkezten da modu deskriptiboan eta, laborategiko praktika gehienak ere fenomenoak egiaztatzeko erabiltzen ditugu. Ikasleei eskeintzen diegun zientziaren irudia oso itxia da beti, "egia" hutsa izango balitz bezala, bere alde aldakorra ahazturik.
Aldizkari honen zehar artikulo onak ditugu , bai teorikoagoak, bai  ikasgelako praktiketan oinarrituta.
Argumentar en ciencias. Alambique 63
Número de este primer trimestre de la revista Alambique

13/02/2010 GMT 2

Eguneroko Einstein

pilare @ 22:01

"The nature of things-Every day Einstein" CBC telebistako oso dokumental bitxia da eta, ohikoa gertatzen den bezala, nahiz eta salgai egon,  YouTubean 5 zatitan eta gaztelaniaz azpitituloekin aurkitzen dugu.

Dokumentalean Eisnteinen aurkikuntzak aztertzen dira gure eguneroko bizitzari begira, hau da, gure inguruko teknologian izan duten eragina.  bakoitzak 10 minutoko iraupena du, egokia ikasgelan erabiltzeko.

Informazio-iturria: Ciencia on line

Documental de la CBC sobre Einstein, disponible en YouTube, desde el punto de vista de las aportaciones de sus descubrimientos a la vida cotidiana 

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!