Librezale.org posta-zerrendatik jaso dugu honako mezu hau:
Ekainaren bukaerarekin batera iritsi zaigu Firefoxen bertsio egonkor berria.
Euskarazkoa deskargatzeko:
http://www.mozilla.com/en-US/firefox/all.html#eu
Bideo eta audio irekia, nabigatze pribatua, JavaScript motor berria,
estandarren euskarri hobetua, kokapenaren araberako nabigazioa, …
hobekuntza asko daude oraingoan ere.
Ezaugarri guztien laburpena:
http://www.mozilla-europe.org/eu/firefox/features/
Prentsa-oharra:
http://www.mozilla-europe.org/eu/press/2009/06/30/1304-mozilla-advances-the-web-with-firefox-35
Eskerrik asko lan hau beste behin euskaraz egoteko laguntza eman duzuen guztioi.
Gozatu !!
Julen.