Tag Archives: ikasi

Ikasketa birtuala; etorkizuna gau

Jolausi harrapatu diot bideo hau:

(Ikasle hori, bideoa ikusteko lana hartu baduzu, ea zure hitzekin azaltzen duzun zer ulertu duzun).

Euskara zertarako?

Argudio testuak eta iritzi testuak lantzea egokituko zaigu ikasturtearen azken txanpa honetan eta ikasleei eskatzen diedana neu ere aurretik egiten saiatuko naiz…

Euskara zertarako?

Galdera hori milaka aldiz egin didate ikasleek. Gehienetan jokoz kanpo harrapatzen naute eta ez dut batere ondo asmatzen behar bezala erantzuten. Nire soldata ordaintzeko erantzuten dut beti, bote prontoan…

Euskeraikasi bloga irakurtzen, baina, topatu ditut galderari erantzuteko zenbait argudio. Kopiatzea itsusikeria omen da. Plagiatuko dut beraz.

Euskara ikasi eta erabiltzearen aldeko argudioak

Euskarak ez du gauza handiegirik balio. Aukeran hobe ingelesa, alemaniera edo frantsesa ikastea.

Edo txinera, edo bengalia, edo hindia, edo arabiera, edo galego-portugesa… Zertarako ikasi jende gutxik hitz egiten duen hizkuntza? Zenbat eta hiztun gehiago orduan eta hizkuntza erabilgarriagoa…

Bada estralurtarrak izango bagina ba bai, baina non bizi gara. Zein da gure herrian eta inguruetan gehien irakur eta entzun daitezkeen hizkuntzak. Ingelesa,  Mandarina?

Euskarak ez du gauza handiegirik balio. Gutxiagoturiko hizkuntza da.

Bai, gurean jende guztiak daki gaztelaniaz edo frantsesez. Euskaraz, ordea, jende askok hutsaren hurrengoa. Bilboko alkate izateko, lehendakari izateko, Hipertrola Enpresako buru izateko, Athleticeko jokalari izateko, ez da euskararik behar. Euskara irakasle edo kale-garbitzaile izateko besterik ez du balio euskara. Aukeran, euskara ikastea baino, hobe sexu aldatzea eta gizon bihurtu (elebakar izanda ere goi mailako soldata dauzkatenek, gehienek, gizon).

Eta gainera euskara beti izango da gutxiagoturiko hizkuntza, azkenean desagertuko den egunera arte. Bitartean, zergatik kezkatu, errazenera joko dugu eta aurrera!

Bale, bale. Arrazoi duzue. Euskara, beraz irakasle edo kale-garbitzaile izateko puntuak egiteko ikasiko dugu. Besterik gabe.

Argudioak sortzeko alfertxoa naizenez, lehen aipaturiko blogetik kopiatuko ditut hurrengoak:

>>Madrilen edo New Yorken <ia>  inork ez zaitu ulertuko. Intimitatea hobe mantenduko duzu.   Amerikarrek II. Mundu Gerran euskara erabili zuten, Ozeano Barean, japoniarren aurka borrokan. Haien arteko mezuak euskaraz bidaltzen ziren eta euskaldunek soilik deszifratu zitzaketen, AEBentzat lanean.

>>Nire bankuko txartela, mugikorra, agiriak… lapurtzen badizkidate, hobe euskaraz egon daitezela.  Lapurrak ez du ulertuko eta izorratuko da.

>>Euskara ikastean, erdara hobeto ikasten da. Erdarako kontzeptu gramatikalak birpasatuko dituzu.

>>Euskadin hobeto hitz egiten da gaztelaniaz Andaluzian baino eta hezkuntzan,  gaztelania irakasgaian ere, emaitza hobeak ateratzen dira (nazioarteko PISA erakundearen datuen arabera).

>>Euskara kultura da. Hizkuntzak ikasten badituzu, pertsona kultoagoa izango zara.

-Euskara inposatzen ari dira:


>>Espainola da benetan inposatua dagoena eta euskara 40 urtez < nahiko> debekatua eta zapaldua izan da. <Gaur egun>, Espainiar Konstituzioak behartzen gaitu (3. artikulua) denok gaztelania jakitera. Euskadiko “estatutuak” euskara erabiltzeko eskubidea dela soilik esaten du (6. artikulua). Suposatzen da euskararen arerioek Konstituzio eta Estatutua onartzen dutela-.  Ikastera behartua badago norbait, besteen eskubidea gauzatzeko da, hain zuzen. “Ezin dut euskara erabili, zuk ez badakizu”.

Euskara ez ikasteko eskubidea aldarrikatzen dute batzuek. Eta zergatik ez aldarrikatu bide beretik gaztelania ez ikasteko eskubidea?  Ulertzekoa litzateke Madrilen gaztelania ez ikasteko eskubidea izatea? Eta Flandesen flamenkoa ez ikasteko eskubidea?

[Hizkuntza gutxiagotuak inposatzen direla salatzen da munduko zenbait tokitan. Salaketa hori ez da egoten hizkuntza normalizatuta dagoen tokietan. Normaltzat hartzen da hizkuntza batzuk ikasi behar izatea hizkuntza horiek iraganean inposatu baziren ere baina askotan ez dira onartzen hizkuntza gutxiagotuak aurrera egiteko hainbat ahalegin. Soziolinguistikan aditu bati irakurri nion behin: "normalizazioa lortu eta bukatu dira inposizio salaketak"].

-Euskara nire oposizioa lortzeko oztopoa da.  (Zenbait oposiziotan euskara jakitea ezinbestekoa izan da, beste batzuetan euskarari zenbait puntu eman zaizkio).

Argudioari buelta eman ahal zaio. Euskara jakiteak lagundu ahal digu administrazioan lan egiten. Euskara oztopo bezala ikusten dutenek ez dute ikasiko, aukera bezala ikusita, ordea…

  • Benetan balio duen argumentua. Azken argumentua. ;-) Euskarari esker gehiago ligatzen da. Hizkuntzak ikasteak ligatzen lagun dezake? Gure inguru hauetan ze hizkuntzak lagunduko digu gehien ligatzen? Ingelesa, frantsesa, euskara? Espainolarekin bakarrik nahikoa ligatzen duzu?

Bale, zuek eskatzen duzuen musika ;-) ere eskegiko dizuet, hona:

Musika talde bat egingo bazenu, ze hizkuntza aukeratuko zenuke. Lapurditar horiek zergatik aukeratu dute euskara eta ez frantsesa edo ingelesa?

Azkar tekleatzen ikastea merezi ote?

Duela hamaika urte, (hamaika baino gehiago zehatza izateko), lankide batek esan zidan mekanografiako teknika ikasteak ez zuela merezi. Laster batean asmatuko omen zituzten ordenagailuei diktatzeko sistemak. Nik merezi zuela argudiatu nion eta hemen nabil, urte pilo bat geroago, hamar atzamarrez nahiko azkar idazten. Lankide hura oraindik ibiliko da bi atzamarrekin helikopteroarena egiten teklatuaren gainean?

Mekanografia, oraindik ere, ikastea merezi duela uste duzun horietakoa baldin bazara, badago on-line doaneko aukerarik. Bost behintzat erakusten dira hemen.

Bilatuz gero gehiago topatzea ez da zaila izango.

Ikastaroa doan

Eguneraketak:

1. Vedoque jolasa topatu dut hemen.

2. Sartu KLAVARO hitza edozein bilatzailetan, googlen, esaterako, eta aurrera. (Euskaratzeko asmoa badago).


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1