Pellak

“Itsaso, amama zain daukagu eta frituak pestatu ditu. Ezetz asmatu zer gehiagorik?

Pellak?

Bai maitea, gaur pellak dauzkazu postrerako.

Biba!

Esan agur lagunei.

Gure herrian esnezko tostadei esaten diegu “pellak”, gaztelaniazko “leche frita”. Mar eta Paulo ere ohituta daude jaten, haien amamak prestatzen dizkielako Itsasori bereak bezala.

Lapikotik platerera botatzerakoan pellen ore arrastoak itsatsirik gelditzen dira ontzien ertzean. Hondar hauek atzamarrez batu eta mingainarekin zurrupatzea plazer une betea izaten da umeentzat.
Despedida modura senar-emazteei bota diet: nik jango dut masa!

Fermin Etxegoien, Autokarabana. Pamiela. 2009;  (188. or)

Esne tostadak

Osagaiak:

  • 3 gorringo
  • 100 g. azukre
  • 100 g. irin
  • 3/4 l. esne
  • Limoi erdi baten azala
  • Kanela adaska bat
  • Kanela hautsa
  • Olioa

    Esne tostadak, pellak

Nola egin:

Hiru arrautzen gorringoa ondo irabiatu. Gehitu azukrea, irina eta kikara bat esne hotz, pixkanaka-pixkanaka gaineratu ore fin eta urtsua lortu arte.

Ondoren, kanela adaskarekin eta limoiaren azalarekin egositako esnea egindako orearen gainea isuri. Ondo nahastu.

Jar ezazu dena irakiten, irabiatu ezer ez geratzeko itsatsita.

Oreak behar duen gorputza duenean, gurinaz igurtzitako erretilu lau batean irauli irakitan izan duguna eta hozten utzi.

Ondo hoztuta dagoenean gogortu egingo da. Laukitxo formak hautatzen dira normalean gogortutako orea mozterakoan. Irinatik eta arrautzatik pasa eta olio bero-beroan frijitu.

Bi aldeetatik frijitu eta gero azukrea eta kanela hautsa botatzen da gainetik. Nahastu aparte azukrea eta kanela eta nahasketarekin pellak bukatuta.

Jan eta on egin!

One Response to Pellak

  1. oso goxo daudela ematen du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1