Euskadi Literatur Saria 2009 Xabier Leterentzat

Ez nuen nire kiniela asmatu.

Aurtengoan poeta batek eramango zuela esatearekin bai, asmatu egin nuen baina bi poeten artean apustu askoz seguruagoa Xabier Lete zirudien arren nire txanponak Garderen alde egin zuen.

Datorren urtean txanpona utzi eta kristalezko bola bat lortu beharko.

Merezi zenuen,  Xabier Lete! Ea poz txikitxoren bat behintzat ekartzen dizun!

[Gaur Arantxa Iturbek gidaturiko irratsaio hura entzun dut. Merezi duela uste dut]

…Gizonen lana jakintza dugu

ezagutuz aldatzea…

Xabier LETE

ETXEKO LANA:

Entzun ezazu Arantza Iturbek gidaturiko irratsaio osoa eta idatz ezazu post bat, blog baterako mezu bat, 2009ko Euskadi Literatur Sariari buruz, Xabier LETEri buruz…

P.S. Aukera daukadan bakoitzean apiatzen dut, Arantxa Iturbe eta Jaime Otamendi izan zirela nire euskara irakaslerik eraginkorrenak bere garaian, goizero Goizean behin entzuten saiatzen bainintzen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1