Tag Archives: Politika

Nazio Batuen Legebiltzarra sortzearen aldeko kanpaina

Batzuek, aspaldidanik, Mundu osoko gobernu, parlamentu eta botere judizial bateratuak egotea nahiko lukete. Baina munduan zehar dauden politika iritziak bateratzea eta gutxieneko adostasun batzuk lortzea ez da batere lan erraza izango. Hala eta guztiz ere, munduko hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek Nazio Batuen Parlamentu Legegilea sortzearen aldeko kanpaina abian jarrita dute.

Hona hemen proposatutako logo bat:

Nazioarteko Legebiltzarra. Nazioarteko botere legegilea. Proposaturiko logo bat.

Nazioarteko botere judizialeko erakunde batzuk dagoeneko martxan daude. Ikus wikipedian.

Nazioarteko botere betearazle bat sortzea zailagoa ematen du XXI. mendearen hasiera honetan. Nor izango da Munduko Gobernuko lehen presidentea? Noiz?

Indiako hiru ume

Nor izango da munduko lehen gobernuko presidentea? Noiz?

Software librea behar dugu!

Gure sistema informatikoa zaharkitua dago?

Ikasturte honetan gure ikastetxeko informatika sistema erabiltzaile bezala esperientzia txar batzuk izan ditugu.

Artikulu honen PDFa (Slideshare)

Artikulu honen PDFa (Scribd)

Continue reading

2. Mundu Gerra

Emi, 4.Bko ikasleak, artikulu hau idatzi du.

1939. urtean munduko bigarren gerra hasi zen. Gerra hau 1945. urtean amaitu
zen.

Gerra honetan, milioika pertsona hil ziren eta gehienak judutarrak izan ziren.

Baina ez judutarrak bakarrik,naziek ere beste arrazak hil zituzten: beltzak eta
Ijitoak.

1945ean naziek Sobietar Batasuna konkistatzea nahi izan zuten baina
Sobietar hauek askoz indartsuagoak ziren eta haiek, AEB eta Bretainia Handia-eta
garaitu zuten .

Naziek mundua lortzen nahi zuten baina ezin izan zuten.

Azkenean HITLERrek bere buruaz beste egin zuen .

Hitler, bere garairik onenean.

Euskararen Pernandoren egiak

Tiraka blogetik kopiatuko ditut. garruze goitizeneko batek idatzia, 2009ko otsailean. Oraingoz balio erantsi eskasa, bale, baina iruditxo bat gehitzen badut:

Pernando Amezketarra

Euskararen Pernandoren egiak:  Honako hauek dira [garruzeren aburuz]:

a) Edozein hizkuntza biziberritzeko arrakasta-faktoreak honako hauek omen dira: lege-marko egokia; hizkuntza politika eraginkorra eta baliabide egokiak; herritarren atxikimendua eta hizkuntzaren aldeko jarrera eta konpromisoa.

b) Euskara biziberritzeko ez da nahikoa hezkuntza eremuan egiten den ahalegina, eta ezinbestekoa da gizarteko gainontzeko eremuetan erabilera normalizatzea. Hezkuntza sistemak ikasleak euskalduntzea funtsezkoa da gizartearen kohesioa lortzeko eta ikasleen aukera berdintasuna segurtatzeko: Herritarren artean elkar ulertzeko bideak zabaltzea da kohesioaren oinarririk sendoena.

c) XXI. mendeko hizkuntza politikaren ardatza euskararen erabilera izango da; erabileraren perspektiba da, noski, hizkuntza eskubideen inguruko diskurtsoa eduki eragingarriz betetzen duena. Erabileraren bi zutabe nagusietariko bat da hizkuntza eskubideen aitorpena eta babesa.

d) Euskarak politika horizontala behar du: euskarak aginpide publikoaren berezko osagai izan behar du.

e) Euskara kudeaketaren kalitateari estu loturiko faktoretzat hartu beharra dago.

f) Hizkuntza gaitasunari dagokionez, ikuspegi komunikatiboari eta praktikoari garrantzi handiagoa eman behar zaio, gramatikaltasun hutsaren gainetik. Horri lotuta, ezagupena egiaztatzeko ebaluazio irizpideak komunikazio irizpideen arabera aplikatu behar dira eta ez hizkuntza ezaguera akademikoarekin.

g) Hizkuntza ez-formalak garrantzi handia du erabilera sustatzeko orduan.

h) Euskaldun berrien ekarpenari zor zaion onespen soziala publikoki aitortu behar da. Era berean,  euskaldun pasiboaren figurak aitorpena behar du eta bere zeregina esleitu behar zaio hizkuntzen arteko bizikidetzan.

i) Euskara erabiltzearen aldeko euskaldunon konpromisoa ezinbestekoa da.

j) Arduradun eta ordezkari politikoek jendaurrean eta beren eragin eremuetan euskara erabili eta sustatu behar dute.

k) Euskarak bere arnasa-guneak behar ditu eta horiek zehazteko bai ikuspegi geografikoari, bai ikuspegi funtzionalari begiratu behar zaie. Arnasa-gune horiek zaindu, sortu eta ahal dela, hedatu behar dira.

l) Espazio publikoan bi hizkuntzen erabilera arautu beharra dago eta arautze horretan ahulenaren alde egin behar da.

m) Administrazio publikoak eredugarri izan behar du herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeari dagokionez, eta oraindik ez da xede hori lortu.

n) Bada astindu beharreko inertziarik, bai Administrazioan, bai herri mugimenduetan eta baita ere bien arteko harremanetan. Herri-aginte eta euskalgintzako eragileen artean lankidetza etengabea egon behar du.

o) Progresibotasuna izango da erabilera sustatzeko politikaren ardatz bat, baina ezin da progresibotasunaren izenean onartu euskararen erabilera, apurka-apurka bada ere, aurrera ez daraman politikarik. Era berean, ez litzateke onargarria izango aurrerabide hori leku eta erabilera-eremu guztietan apurka-apurka gauzatzea, bizkorrago joateko baldintzak betetzen dituzten eremuetan balaztari etengabe sakatuz.

p) Euskara eta haren munduak etorkinengana hurbildu behar da.

____________________

Orain arte kopia hutsa, aurkezpen paragrafoa eta iruditxoa gehitzeaz gain ezer gutxi. Balio erantsirik ez. Baina orain, gure iritzia eskatuko baligute? Zer esango genuke? Zer behar da euskara bizirik iraun dezan?

Nik politika orokorrari buruz ez dut hementxe ezer botako. Hezkuntza politikari buruz baina  handik eta hemendik bota ditut. Egunen batean panfleto bat idatziko dut :-(

Baina orain zuon txanda da. Bota iritzia eta baloratuko dut.


Berlineko harresia

Ea norbait gaiari buruz idazlana edo ahozko aurkezpena prestatzen animatzen den.

Duela hogei urte gertatu zen, doi-doi, Berlinekoa.

Wikipediako harresi sarrera hobetuko dugu guztion artean?

Polemika handia sortu du hogeigarren urteurrena ospatzeko U2 taldearen doaneko kontzertuak. Zergatik?

Eta Pink Floyden disko hark, The Wall? Badu kontu honekin zerikusirik?

Zein da euskararen estatus juridikoa?

Euskararen ofizialtasuna eskatzeko afixa, kartela

Euskararen ofizialtasuna eskatzeko afixa, kartela


Iturriak. erabili.com
Iturria

Identitate nazionala

Niri ere ez zait nire identitate nazionalari buruz hitz egitea batere gustatzen. Badakit nire hurko gehienei ere kontua bost axola zaiela. Inoiz gutxi galdetu didate ea espainiar edota euskalduna ote naizen. Ni ez naiz “mendebaldeko nafar” agertzen diren horietakoa izaten. Egia esan historia kontuak nahiko deprimenteak deprimigarriak iruditu zaizkit ia beti. Nahiago dut prospektiba historia baino.

Nola erori zen Nafarroako erresuma, nola eman zieten egurra katolikoek protestanteei… Aspaldiko kontuak iruditzen zaizkit. Gainera ez naiz ez katoliko ez protestante, gehienetan galtzaileak sinpatikoagoak iruditzen bazaizkit ere. Oinaztarrak, Beamountarrak, Ganboatarrak, karlistak, liberalak, errepublikarrak, nazionalak… Elkarbizitzaren herrikoa naiz ni. Gure eskola sisteman bizikidetza irakasteak  lehentasun osoa dauka. Continue reading

A gripeA

Ez muxukatu, ez ikutu elkar...

Ez muxukatu, ez ukitu elkar...

Benetan hainbesterako izango ote? Lekuko batek (¿?) ezetz zioen Sustatun. Guztia hedabide handien eta Farmazia Industriaren arteko kontu zikina dela defendatzen du erantzunetan eskegita dagoen bideo horrek… (Guk lehenago hemen ikusita genuen; Sustatuko erantzuna jarri duenak ez du iturririk aipatu).

Uda honetan ikasturtearen hasiera  hiruzpalau asteetan luzatuko zela zioten, esaterako Nafarroako Gobernutik.  Imaginatzen duzue ikasturtea irailaren azken astean hastea gripeari aurre egiteko? Continue reading

Politika bat eta bakarra!

politika bat eta bakarra izan beharko litzateke.mp3


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1