Internetzaleon albistari horizontala

Kirola »

“Oraindio ez dut guztiz asimilatu aurten gertatu zaidan guztia”

Ostirala, 2010/11/19 @ 13:17 Dot Joseba Derteano

Igor Urien txapelketako autoagaz

Igor Urienek (15 urte, Abadiño) bigarren amaitu du prototipoen CM Sport Espainiako Txapelketa. Joan zen asteburuko azkenengo lasterketa irabazi egin zuen, Montmellón. Iaz arte kart-etan ibili den arren, aurten bikain moldatu da eskakizun berrietara. Aurtengoa kontuan hartuta txapelketa lau bider irabazi duen Xabi Domenech kataluniarrari irabazteko zorian egon da. Benetan goraipatzeko denboraldia osatu du Urienek.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Ekonomia »

Zer ari da gertatzen Irlandan?

Ostirala, 2010/11/19 @ 10:25 Dot ZuZeu

Irlanda

Arrasateko EKAI Center-ekoek, Irlandako Finantza Ministroak eskatutako txostena zabaldu dute. Argigarria izan liteke Irlandan gertatzen dena jakiteko eta sakoneko galdera baten berri edukitzeko: “erreskate” lan hauek estatuak salbatzeko ala banku zenbait salbatzeko dira?

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Kultura »

Txinaurriaken aurrerapen ñimiño bat

Ostirala, 2010/11/19 @ 09:00 Dot I. Larrazabal

Txinaurriak

Mikel Laboaren abestietatik abiaturik, besteak beste, Berri Txarrakek, Anarik, Willis Drummondek, Xabier Montoiak eta Ruper Ordorikak egin dituzten abestiekin osaturiko diskoaren aurrerapen bat ikus liteke sarean. Bidehuts zigiluak abenduaren 1ean Dokan aurkeztuko du Txinaurriak diskoa.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Mundua »

Suitzan ere alderdi popularra sexista eta xenofoboa da

Ostirala, 2010/11/19 @ 08:00 Dot Maite Olano

Suitzako Alderdi Popularraren kanpainako irudia

SVP Suitzako Alderdi Popularrak xenofobiara eta sexismora jo du botoak irabazteko asmoz. Zyrich lakuan harturiko bi irudiokin egin du kanpaina. Batzuoi okaztagarria iruditu arren, SVP izan zen aurreko hauteskundeetan Suitzan alderdi bozkatuena.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Kultura »

Erotismoa ardatz eta Kurdistan herrialde gonbidatu Azokan

Osteguna, 2010/11/18 @ 14:39 Dot Joseba Derteano

Gaur eguerdian egin dute aurkezpena

Gaur eguerdian egin dute, Landako elkartegian, abenduaren 4tik 8ra 45. edizioa ospatuko duen Durangoko Liburu eta Disko Azokaren aurkezpena. Erotismoa hartuko dute gai nagusi aurten, eta Kurdistan izango da herrialde gonbidatua. Haur Literatur Aretoak kokaleku berria dauka: Elkartegira daramate.

Segi irakurtzen... 5 iruzkin

GAIAK:

Euskal Herria »

eta abenduaren 6an, Durangon lip dub jendetsu eta koloretsua egingo bagenu?

Osteguna, 2010/11/18 @ 13:27 Dot Lib dub Euskal Herrian

lip dub Euskal Herrian

Asko idatzi da sarean Kataluniako independentziaren aldeko bideoari buruz. Gogoak badaude antza, eta gogo hoiek zelan gauza asmatu behar da orain. Lip dub jendetsua, koloretsua, alaia, aldarrikatzailea egitea da asmoa. Sarean ari da mugitzen kontu guztia, eta saretik kalera egin beharko da urratsa, sarean berriz ere emaitza ikustarazteko.

Segi irakurtzen... 7 iruzkin

GAIAK:

Euskal Herria »

Urgentziaz hizkuntza-politika eragingarria indarrean jarri behar dela aldarrikatu du Kontseiluko zuzendaritzak

Osteguna, 2010/11/18 @ 13:17 Dot Kontseilua

Kontseiluko zuzendaritza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, iazko ikasturtean indarrean izan diren hizkuntza-politikak aztertu ditu. Heldu den astean aurrera begira jartzeko asmoarekin jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak eta bertan egoeraren azterketa sakona egingo badu ere, bereziki azken garaian gertatutakoen inguruko azterketaren berri eman du gaurko agerraldian. Kontseiluko zuzendaritzak, idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera, egin du agerraldia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bide batez, azaroaren 24an eta 25ean, Iruñeko Planetariumean Euskararen unibertsoak pauso bat harago goiburupean antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia luzatu dute.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Hitzorduak

Anari
GAUR
ANARI Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean
  • Bidaltzailea: Gotzon Barandiaran
  • Eguna/Ordua: 2010-11-20 @ 23:00
  • Non: Larrabetzuko HORI BAI gaztetxea
ASTE HONETAN
"Gipuzkoako Foru Aldundia Zure Herrian" egitasmoa Donostian
  • Bidaltzailea: Zure Herrian
  • Eguna/Ordua: 2010-11-24 @ 19:00
  • Non: Victoria Eugenia. Donostia
AMA HIZKUNTZAREN BIGARREN DEIALDIA, GASTEIZKO ARANBIZKARRA AUZOAN
  • Bidaltzailea: Josebe Blanco
  • Eguna/Ordua: 2010-11-27 @ 16:30
  • Non: AMAIA ZENTROA (ARANBIZKARRA

JANEDANAK

Errezeta gehiago, jakien arabera:

ABCDEFGHIJ

KLMNOPQRST

UVWXYZ

Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs