« Itzuli albistegira

Oihenart - Zeberio jazz bikotea Bordelen

2010-11-28 | Partekatu: facebook | twitter

Abenduaren 3an, 18:30etan, Euskal kultur erakundea arduratuko da Bordeleko Molière-Scène d'Aquitaine gelako programazioaz. Horrela, Maddi Oihenart-ek eta Juantxo Zeberio-k osatu jazz bikotea gomitatu du eta lehen partean, Garikoitz Mendizabal txistulari trebea.

Oihenart - Zeberio jazz bikotea Bordelen

Laugarren aldia da Bordeleko OARA (Office Artistique de la région Aquitaine) egiturak Euskal kultur erakundeari galdetzen diola Molière-Scène d'Aquitaine gelako gaualdi baten egitarauaz arduratzea. Horrela, abenduaren 3an, 18:30etan, Maddi Oihenart kantari xiberotarrak eta Tolosako Juantxo Zeberio, musikagile eta piano-joileak osatu bikotea preziatzeko parada izanen da.

Maddi Oihenartek Euskal Herriko ahots ederrenetarik bat du eta Hari Biru (Elkar 2007) deitu lehen bakarkako diskoaren arrakastaren ondotik, 2010eko maiatzean Baldi lana argitaratu du, Juantxo Zeberioren laguntzaz. Tolosarra diskoko moladaketa eta konposaketa gehienetaz arduratu da, Xiberoko kantariaren kantatzeko modu melodikoari, halako folk eta jazz ikutu bat gehituz gainera.

Garikoitz Mendizabal

Garikoitz Mendizabal

Kontzertuaren lehen partean, Garikoitz Mendizabal txistulari famatua arituko da bakarka. 1973an Zestoan sortu artista honek, txistulari txapelketa desberdinak irabaziak ditu, hala nola 1994 eta 1996an. Bestalde, 2002an bigarren sailkatu zen.

Xehetasunak :

Iragarkia


Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

EKITALDIAK - EUSKAL KULTURA

Euskal kultur astea

IKUSKIZUNAK - ANTZERKIA

Osaba Vania 2010eko abenduaren 4a

ANIMAZIOAK - IPUINAK

Xan Errotabehere 2010eko abenduaren 4a

KONTZERTUAK - ROCK

Mikel Hats - Zezenaren taldea - Underneed 2010eko abenduaren 4a

HITZALDIAK - LITERATURA

Txomin Peillen 2010eko abenduaren 4a

ANIMAZIOAK - BERTSULARITZA

Bertso Afaria 2010eko abenduaren 4a

ANIMAZIOAK - EUSKAL KULTURA

Nafarroaren Eguna 2010 2010eko abenduaren 4a

KONTZERTUAK - KORU KANTUA

Itsasoa 2010eko abenduaren 5a

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Euskal Pintura 50 urtez

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Zeruertz Desberdinak II

ERAKUSKETAK - ARTEA

Metalezko arimak

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Bideak...Traces

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Zugarramurdi 2010 - Herri baten portreta

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Mikel Dalbret / Kepa Etchandy

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak