plazaberri_goi
Fernando Artola "Bordari"-ri omenaldia PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-12-09
Bihar, abenduaren 10ean, Hondarribiko Udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egingo dute Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak, iluntzeko 19:00etan.

Fernando Artola Bordari Hondarribian jaio zen, 1910eko otsailaren 14an. Beraz, bere jaiotzaren mendeurrenean, Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak omenaldi bat eskainiko diote.

Hauxe izango da egitaraua:

  • Aitor Kerexeta Hondarribiko alkatearen ongietorria
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
  • Sarrera-hitzak: Jean Haritschelhar
  • Txomin Sagarzazu: "Fernando Artola Bordari eta Hondarribia"
  • Pello Esnal eta Jose Mari Iriondo: "Fernando Artola Bordari: gizon osoa"
  • Patri Urkizu: "Itsasoko tragediak euskal kanta zaharretan"
thumb_bordari
Gehiago irakurri...
 
Xabier Lete poeta, kantari eta ohorezko euskaltzaina hil da PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-12-05

Xabier Lete euskal poeta, kantari eta ohorezko euskaltzaina hil zen atzo, abenduaren 4an, 66 urte zituela. Haren aldeko hileta-elizkizuna asteartean, hilaren 7an, izango da, Urnietako elizan.

thumb_plazido_muxikaren_mendeurrena.2006-iv-27_urnieta_095

Xabier Lete Oiartzunen jaio zen. Idazle, poeta eta kantari  izan da. Ez dok Amairu taldea sortu zuenetariko bat izan zen. 1975etik 1978ra Antton Valverderekin kantatzen aritu zen, eta bertso zaharren bertsio berriekin bi disko atera zituzten, Lizardiren poesiei eta Txirritaren bertsoei eskainiak. Antzerkia ere jorratu zuen, eta euskal teatro modernoaren oinarriak finkatzeko asmoak bultzaturik, Eugenio Arozenarekin kolaboratu zuen. Kolaborazio horretatik sorturiko obrak Oiartzungo Intxitxu antzerki taldeak antzeztu zituen.

Besteak beste, poema liburu hauek idatzi ditu: Egunetik egunera orduen gurpillean, Bigarren poema liburua, Urrats desbideratuak, Biziaren ikurrak, Zentzu antzaldatuen poemategia, Abestitzak eta poema kantatuak, Egunsentiaren esku izoztuak, bere azken lana. Liburu honekin irabazi zituen Euskadi Literatur Saria eta Espainiako Kritikaren Saria.

Diskoen artean, hauek: Errota zahar maitea, Nafarroa arragoa, Kantatzera noazu, Lore bat, zauri bat , Eskeintza, Hurbil iragana. Hainbat abeslarik musikatu eta kantatu izan dituzte Leteren olerkiak eta kantak, horien artean Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Antton Valverde, Imanol Larzabal edota Benito Lertxundi daudelarik.

 
Euskaltzaindia Durangoko Disko eta Liburu Azokan PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-12-04

Urtero bezala, aurten ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izango da Euskaltzaindia. Gaurtik 8ra bitartean izango den Azokan, salmahaia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. Gainera, Euskera agerkari ofizialak 90 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzen ari da Akademia.

thumb_azoka2010
 
Euskaltzaindiaren 2010eko argitalpenak (II) PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-12-03
Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Besteren artean, Ikastola mugimendua. Dabilen herria, Akademiaren eta Ikastolen Elkartearen elkarlanaren emaitza dena, Ahotsa, hitzak, hizkuntzak euskal olerki-antologia, edota Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea luktura aldizkariaren hirugarren zenbakia.

Bestalde, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala eraberritua plazaratu da. Urteko hiru zenbakiak -lau liburukitan jasoak- kalean dira.

Argitalpen zerrenda guztia ikusteko sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.

Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.

thumb_collage_argitalpenak

Gehiago irakurri...
 
"Erlea" irakurleen saioa lehen aldiz egingo da gaur, Euskaltzaindiaren egoitzan PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-12-02

Gaur, iluntzeko 19:00etan, Bilbo Zaharra Forumek antolatzen dituen "Hitza eta musika" jardunaldien barruan, Erlea aldizkariaren irakurleen saioa egingo da, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean, Euskaltzaindiak argitaratzen duen aldizkari honen hirugarren zenbakia azaroan aurkeztu zen, eta aurkezpenean bertan Asteasuko idazle eta euskaltzainak proiektu honen berri eman zuen. Berak esan bezala, irakurleen saioak izeneko iniziatibaren bitartez, irakurleak eta aldizkarian parte hartu dutenak bildu nahi dira, eta guztien arteko harreman zuzenak bideratu.

Gaurkoa izango da lehen saioa, eta Atxagarekin batera Andres Urrutia, Pedro Alberdi eta aldizkarian parte hartu duten hainbat sortzaile izango dira. Datorren urtean saio gehiago egingo dira.

Erlea aldizkariaren azken zenbakiaren atmosfera nagusiak Afrikara garamatza, Aljeria eta Magreb protagonista direlarik. Ipar Euskal Herriari ere ahotsa ematen dio Erleak, eta aldizkarian agertzen diren hainbat idazlek -Piarres Aintziartek, Jean-Louis Davantek, Txomin Peillenek- bi errealitate horiek, Iparralde eta Aljeria, lotzen dituzte. Bestalde,  Mohamed Xukri, Joseba Sarrionandia edota Vicente Ameztoy dira protagonista zenbaki honetan, besteren artean.

thumb_erlea_3

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1 / 96

Gazteak, Aisialdia eta Euskara - XV. Jagon Jardunaldiak

Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar
2010 Azaroa 2010 Abendua 2011 Urtarrila
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 48 1 2 3 4 5
Astea 49 6 7 8 9 10 11 12
Astea 50 13 14 15 16 17 18 19
Astea 51 20 21 22 23 24 25 26
Astea 52 27 28 29 30 31

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra