Onartu dira Bizkaiko 2011. urterako aurrekontuak

Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontu orokorrak onartu egin dira Gernikako Batzarretxean abenduaren 28an izaniko Osoko Batzarrean. Euzko Abertzaleak Taldearen aldeko botoakaz eta Socialistas Vascos Taldearen abstentzinoakaz onartu dira. Enparaduko Taldeek aurkako botoa emon eutsien 7.662 milioi euroko aurrekontu horri.
Oroimenaren eguna

Bizkaiko Batzar Nagusiek azaroaren 10eko Oroimenaren Egunagaz bat egin eta Batzar Berezia egin dabe Gernikako Batzarretxean. Batzar horretan omenaldia egin jake terrorismoaren biktimei. Batzarrari hasierea emoteko, Ana Madariaga Batzar Nagusietako Lehendakari andreak irakurri egin dau aurretiaz onarturik egoan adierazpena, Eusko Legebiltzarrean eta beste Batzar Nagusietan egin dan moduan.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dala-ta hartutako Erabagia
Bizkaiko Batzar Nagusiek Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dala-ta gehiengoz adostu dabe —EAJ, PSE, PP eta Ezker Batua alderdietako Taldeburu-Batzarrreko ordezkarien aldezkotasunagaz— bardintasunaren alde eta emakumezkoek jasaten daben indarkeriaren aurka egitea, arreta berezia jarrita nerabe eta gazteek jasandako indarkerian.