Horma pinturak Abellanedan

Bizkaiko Batzar Nagusien Abellanedako batzarretxean dagoan Enkarterrietako Museoan erakusketa barria dago, "Horma pintura Enkarterrin, 1450-1950" izenburupean. Erakusketa hori Museoko teknikariek azken urteotan egindako ikerketa-lanaren emaitza da, eta eskualdean azken bost mendeetan egindako horma pinturaren parte handia biltzen da bertan.