AURKEZPENA

leiarrezko estalkia

Bizkaiko Batzar Nagusien izenean, ongi etorria komunikazino-atari honetara. Hemen aurkitu zeinke informazino osatua foru-erakundeek historian zehar izan daben ibilbideaz, erakundeok gaur egun daben eraketeaz eta Bizkaiko Legebatzar dogun honetan egiten diran jarduerez.

Bizkaiko Batzar Nagusiek, legebatzar diran aldetik, araugintzarako daben ahalmena zertan datzan ikusi ahal izango dozu eta aukerea izango dozu sakonago jakiteko Bizkaian bizi-zizirik dagozan gaien ganean Legebatzar honetan egiten diran eztabaidei edo hartzen diran erabagiei buruz.

Web-gune honetan bizkaitarrek badabe esku hartzeko aukerea, horretarako beren-beregi atondu dogun sailean. Herritarren eretxiak eta ekarpenak beti izango doguz aintzakotzat, guretzat oso baliozkoak dira-ta, ezinbestekoak Lurralde Historikoaren aurrerapide demokratikorako eta berebizikoak gurea lako lagebatzarren lanari emendio hobea atarateko.

Gure zereginaren nondik norakoen jakitun nahi zaitugu, gure jardunaren epaile eta gure Herrialdearen susterretaraino heltzen dan erakunde honetako lankide.

Hori errazteko, bada, ahaleginak egin doguz diseinua hobatzen, zuzenagoa eta edonorentzako ehuneko ehun erabilterraza gertatu dedin, zeure etxe be badozun erakunde honetan darabilgun guztia erarik errazenean zeuganatzeko borondatez. Bizkaitarren ordezkari gaituzuzan guztien izenean, bada, agur on web-gune honetara; hemen aurkituko dozuna interesekoa izango ahal dozu.

Honenbestez, agur t'erdi.

Ana Madariaga
Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria