Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Zerbitzu Zuzendaritza

Agintaldia: 2009/04/03 - 2013/04/03
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Zerbitzu Zuzendaritza sailburuaren menpe egongo da zuzenean, eta honako egiteko hauek dagozkio:

- Kudeaketa ekonomikoari dagokionez:

a) Sailaren eskumeneko arloetan eduki ekonomikoa duten azterlan eta txostenak programatzea eta, hala badagokio, Saileko gainerako zuzendaritzekin batera lantzea. Sailaren Aurrekontuen aurreproiektua lantzeari begira, zuzendaritzak koordinatuko ditu eta aurreproiektua bera egingo du sailburuaren gainbegiradapean.

b) Sailaren kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuzkoa bateratzea eta koordinatzea kanpo-organoen aurrean, eta Sailaren gastuei baimena ematea, baldin eta eginkizun hori beste organoren bati ez badagokio.

c) Sailak dituen ondasun guztiak direla eta, Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak bateratzea, Euskal Ondareari buruzko Legeak dioen bezala. Era berean, sail horrekin elkarlanean, Sailarenak diren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzea.

- Lege laguntzari dagokionez:

a) Lege aholkularitza eskaintzea Saileko organoei, eta eskatutako zuzenbide-txostenak ematea, kasu honetan Justizia eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak ezertan urratu gabe.

b) Sailaren egintzen aurka jarritako administrazio-errekurtsoak ebazteko proposamenak aztertzea eta formulatzea, bai eta beste organoei izendatzen ez zaizkien ondare-erantzukizunaren gaineko erreklamazioak eta auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioak ere, baldin eta horiek ebaztea Saileko organoen egitekoa bada. Era berean, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Auzibide Zuzendaritzaren bidez Sailak epaitegiekin eta justizia auzitegiekin dituen auziei buruzko harremanak koordinatzea, eskatzen dizkioten espedienteak eta dokumentazioa bidaltzeari begira eta horien epaiak betetzeari begira.

- Langileen gaineko kudeaketari dagokionez:

a) Sailari atxikitako langileen gaineko prozedurak administratzea eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 10. artikuluak zehazten dituen eskumenez baliatuz, betiere beste organo eskudunei dagozkien egitekoak urratu gabe.

b) Sailaren langile-premiak ebaluatzea eta Saileko plantillak eta lanpostu-zerrendak egiteko proposamenak egitea.

c) Langileentzako formazio eta hobekuntza planak eta programak sustatzea, hala dagokionean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren lankidetzaz.

d) Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea Saileko zerbitzuei, eta betetzen direla zaintzea.

e) Langileen arloan dagozkion espedienteei hasiera ematea eta zehapen arinak jartzea, indarrean dagoen legediaren arabera.

- Aurrekoez gainera, Sailaren kudeaketa transbertsalaz arduratzen den organoa den aldetik:

a) Sailaren jarduera eremuaren barruan, Administrazioa eraldatzeko eta eraberritzeko eskumena duen organoaren jarraibideak eta ekimenak garatzeko eta gauzatzeko behar den sostengua bermatzea.

b) Sailak herritarrei informazioa eta arreta emateko dituen zerbitzuek ahalik eta ongien funtziona dezaten ziurtatzea (2. eta 3. arreta maila), eta Jaurlaritzaren Zuzenean-Herritarrentzako Arretarako Gunearekin harreman egokiak bideratzea.

c) Informazio-sistema, estatistika eta azterlanen alorretan, kudeaketa eta koordinazio lana egitea, Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumenak ezertan ere urratu gabe. Horretarako, apirilaren 23ko 86/1996 Dekretuaren bidez araututako Sailaren estatistika organo berariazkoa atxikiko zaio, betiere Jaurlaritzako sailen estatistikarako organo bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan xedatutakoa urratu gabe.

d) Sailaren era guztietako argitalpenak (ikus-entzunezkoak, elektronikoak, informatikoak eta telematikoak) koordinatzea, Saileko zuzendaritzekin bermatuz bere eskumeneko arloetan solaskide eraginkorrak daudela.

e) Saileko lanpostuen kokapen fisikoaren eta ekipamenduaren eta eraberritze-lanen gaineko ardura duten Saileko lan-atalekin batera egin beharrekoak zuzentzea, betiere gai honetan eskudun diren Administrazioko beste sailek dituzten eskumenak urratu gabe. Saileko bulegoak-eta mantentzea eta Sailari atxikitako ondarea administratzea eta kontserbatzea.

f) Sailaren Informatika arloko beharrizanak -aplikazioak eta euskarriak- planifikatzea eta koordinatzea, baldin ez badaude Administrazioko beste sailei esleituta.

g) Jaurlaritzaren Kontseiluak edo eskuordetutako organoek aztertu beharreko gai eta espedienteak tramitatzea eta koordinatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko xedapen eta administrazio-egintzak ere.

h) Saileko euskararen erabilera normalizatzeko Plana dela-eta dagozkion egitekoak gauzatzea eta, hala badagokio, beharrezko neurriak bultzatzea eta arautzea.

i) Sailburuordetza bakoitzaren esparrutik kanpo geratzen diren gaietan kontratazio organo gisa jardutea, baldin indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jotzen badira.

j) Fundazio-arloan Sailak dituen egitekoak bere gain hartu eta koordinatzea, baldin eta honetarako organo jakinik zehazten ez bada.

k) Sailean kalitate- eta berrikuntza-ereduak diseinatzea eta garatzea.

Lurralde historikoetako kulturako lurralde-zerbitzuak ere Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita egongo dira. Zerbitzu hauek Kultura Sailari dagozkion alorretan egiten zaizkien kontsulta edo aurkezten zaizkien dokumentuei dagokienez, edo eurek erantzun edo organo eskudunari helaraziko dizkiote.