Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erabilerraztasuna Euskadi.neten

Gure konpromisoa

Euskadi.neteko atariek edo webguneek ondorengo konpromisoa dute: edozein testuinguruan, nahiz eta arazo tekniko, fisiko, zentzumenezko edo intelektual izan, erabiltzaile guztiak edukietara sarbidea izatea. Konpromiso hori, orain arte erabilerraztasuna hobetzeko neurrietan eta Erabilerraztasun politika berrian oinarritzen da. Politika berri honen helburua da Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak W3C partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) delako ekimenak ezarritako Web Edukien erabilerraztasun jarraibideen 2.0 bertsiora (WCAG 2.0) egokitzea.

Hartutako neurriak

Oinarrizko teknologiak:
edukia egituratzeko XHTML 1.0 estandarra erabiltzen da eta diseinurako aldiz, CSS 2 estilo orriak.
Diseinua eta maketazioa:
edukia eta aurkezpena banatu egiten dira, testuaren eta atzeko kolorearen arteko kontraste nahikoa da, eta neurri erlatiboen erabilpena (testuaren tamaina alda daiteke).
Testua ez den edukien ordezkakoak erabiltzen dira:
irudietan ordezko-testua ezartzen da "Alt" delako propietatea erabilita. Dekorazio-irudiek "alt" propietatea hutsik izango dute.
Javascript gabeko nabegazioa:
Javascript-a desaktibatuta duten erabiltzaileei edukietara sartzeko ordezko nabigazioa eskeintzen zaie.

Euskadi.neteko Erabilerraztasun politika

Politika honen helburua Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzea da. Horretarako, ondorengo ekintzak burutuko dira:
  1. Erabilerraztasuna kudeatzeko ereduaren garapena (gaztelaniaz, PDF - 1,7 Mb)
  2. Prestakuntza plana
  3. Zuzenketa plana
  4. Jarraipena (monitorizazioa)

Kontsultatu Web erabilerraztasun eta estandarren politika proiektuaren zehaztasunak eta jarraipena.

Zergaitik WCAG 2.0?

Euskadi.neteko web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzeko erabakia aurreko jarraibideekin (WCAG 1.0) dituzten abantailetan oinarritzen da. Hauek dira abantailak:

  • Iraunkorragoak dira
  • Zehatzako aztertu daitezke
  • Erabiltzeko eta ulertzeko errazagoak dira
  • Teknologia aurreratuetan ere ezarri daitezke
  • Malguak eta egoera, teknologia eta erabilpen-teknikei egokitzen direnak

Zure parte hartzea garrantzitsua da

Edukietara sartzeko oztoporik baduzu, jakinarazi mesedez Euskadi.neteko kontaktu postontziaren bitartez.

Laguntza nabigazioan

Nola handitu eta txikitu testuaren tamaina

Erabilitako testu-motek neurri erlatiboa dute, beraz erabiltzen ari zaren nabigatzailearen bitartez bere tamaina kontrola dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu testuaren tamaina nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola handitu eta txikitu testua ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
NabigatzaileaMenuko aukera
  1. Ikusi
  2. Zooma
  3. Gerturatu edo urrundu
  1. Ikusi
  2. Testu-tamaina
  3. Handiagoa edo txikiagoa
  1. Visualización
  2. Acercar o alejar
  1. Menú
  2. Página
  3. Escala
  4. Elegir el porcentaje

Nola desaktibatu diseinu bisuala

Edozein web orriaren diseinuak edo egiturak zure nabigazioa oztopatzen badu, diseinua desaktibatzeko aukera daukazu non edukia modu errazago eta egituratuago batean kontsultatu daiteken.

Ondorengo taulak, erakusten digu diseinu bisula nola desaktibatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola desaktibatu diseinu bisuala ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
NabigatzaileaMenuko aukera
  1. Ikusi
  2. Orriaren estiloa
  3. Estilorik gabe
  1. Tresnak
  2. Intrenet aukerak
  3. Orokorra
  4. Erabilerraztasuna
  1. Edición
  2. Preferencias
  3. Avanzado (activar opción mostrar el menú desarrollo y cerrar ventana) 
  4. Desarrollo (del menú principal)
  5. Desactivar estilos
  1. Menú
  2. Página
  3. Estilo
  4. Modo de usuario

Nola aldatu koloreak

Edukia behar bezala hautemateko, testua zein irudiak eta atzeko kolorearen arteko kontrastea bermatzea dugu helburu. Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen kolorearen konfigurazioa alda dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu koloreak nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola aldatu koloreak ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
NabigatzaileaMenuko aukera
  1. Tresnak
  2. Aukerak
  3. Edukia
  4. Letra-tipo eta koloreak
  5. Koloreak
  1. Tresnak
  2. Internet aukerak
  3. Orokorra
  4. Koloreak
  1. Menú
  2. Página
  3. Estilo
  4. Modo de usuario o alto contraste

Edukiak beste formatutan

Orrialde batek beste fomatuetan sortutako edukiak erakutsi ditzazke (dokumentuak, bideoak, animazioak, ...). Beharrezko programak ez badituzu, ondorengo konektore (plugin) eta dohako programak eskeintzen dizkizugu.

Behatokia

Honen helburua da aztertzea Euskal administrazioaren hainbat atarien erabilerraztasun egokitzapen maila, beti ere WCAG 2.0-ren jarraibideak oinarritzat hartuta. Jarraian 2009. urtearen amaieran egindako lehen Behatokiaren emaitzak zerrendatzen dira, CTIC fundazioak garatutako TAW Observer tresnaren bitartez egindakoa. Erabilerraztasun behatokia urtero egitea aurreikusten da.

Gorabeherak eta iradokizunak

Gure ardura informazioa ahalik eta jende gehienari zabaltzea da. Beraz, web orrialdetan nabigatzen duzun bitartean oztoporik izaten baduzu edo erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, Euskadi.neteko kontsulta eta iradokizun postontzia erabiltzea gomendatzen dizugu.

Oharra: kontaktu inprimakia betetzean, lagungarri izango adieraztea zaigu arazoa edo gorabehera non aurkitu duzun (orrialdearen helbidea) .

Mila esker zure laguntzagatik.

Azken eguneratzea: 2010/12/01