MAKILANDIAKO TXOTXONGILOAK
Jaun Kristobal eta Andere Rositaren TRAGIKOMEDIA (1/3)
TXOTXONGILO FARTSA, SEI KOADRO ETA OHAR BATEAN EMANA

Egilea: Federico García Lorca
Itzultzailea: Jokin de Pedro

teatro-testuak.com

teatro-testuak.com

Itzulpenari buruzko zenbait datu

Federico García Lorca-ren obra baten itzulpena da berau, 1994.ean Getxoko Aixerrotako institutuan antzezteko egina. Beren-beregi egindako txotxongilo batzuk erabiliz antzeztu zieten institutuko ikasle batzuek inguruko eskoletako umeei. Jatorrizko obraren izena, berriz, hauxe da: Los Títeres de Cachiporra: Tragicomedia de Don Cristóbal y la Seña Rosita (Farsa guiñolesca en seis cuadros y una advertencia). Jatorrizko testuan agertzen diren zenbait kanta (gehienak) edo itzuli edo Euskal Herriko herri kanta batzuekin ordezkatu dira (hala nola "Ni naiz kapitan pilotu"); inoiz erdarazko orijinala utzi izan da (Con el vito, vito...), Andaluziako kutsuari zelanbait eustearren.
Hemen dagoen bertsioa itzulpen osoa da; badago, hala ere, bertsio laburtu bat ere, antzezteko eta ulertzeko samurragoa dena.

Laburpena

Andaluziako giro bizi koloretsu ponpoxoan, txotxongiloz osaturiko gizartean gaude. Bertan, Jaun Kristobal handiki aginduzale tripaundi beldurgarria bere borondatea nonahi ezarri beharrean dabil. Baita Rositaren amodioa eskuratzekoan ere. Lortuko ote du Kristobitak hain aldakorra den Rosita txoriburuaren maitasuna? Ezkonduko ote da berarekin? Jaun Kristobal aberats okitua da, baina Rositaren ondoren, erleak eztiaren inguruan bezalaxe, badabil bat baino gehiago...

Testu Osoa (zip)

teatro-testuak.com

teatro-testuak.com