|
Gomuta
eztudan herri batean atso zahar-zahar bat bizi zen. Jakingo duzuenez
urte asko hartzeak ondorio txarrak dakartza ezinbestean eta atso hark
ikusmena ia galduta zeukan. Kontua da aurrekorik ere etzuela ikusten.
Metro batera......zerbait zegoela bai....... baina ezin zituen behia
eta zaldia bereiztu. Arazo horrekin kezkatuta petrikilo ospetsu
batengana joan zen.
Petrikiloak goitik eta behetik begiratu ondoren, osatuko zuela agindu zion. Baldintza bakarra bete beharko zuen atsoak: tratamentuak zirauen artean begiak itxita eduki beharko zituen. Bost axola berari. Atsoak pozik onartu zuen sasi-medikuaren proposamena. Hitzartutako eguna iritsi zenean, petrikiloak edabe miragarria prestatu zuen eta atso itsuak edan. Atsoa begiak itxita geratu zen aulki batean eserita. Bien bitartean petrikilo maltzurrak atsoaren etxeko koadroak, bitxiak, altzariak eta alfonbrak ohostu zitiuen. Ondo entzun duzue bai: Ebatsi, lapurtu! Etxea hustu zuen, balioko gauza guztiek hegaz egin balute bezala. Ordu batzuren buruan atsoak begiak ireki eta, bai, ikusmena berreskuratu zuen: ederki ikusten zuen petrikiloa, bere aurrean, patxada ederrean eserita.
Atsoa, ordea, builaka hasi zitzaion:
Holan geratu zen kontua. Atsoak ez zion ordaindu petrikiloari, eta petrikiloa, halere, pozik. |