|
Orain
urte asko gertatu zen hau. Azeriak oiloa harrapatzea erabaki zuen.
Zaku handi bat hartu eta oiloaren arrastoari jarraitu zion. Toki
egokia aurkitu zuenean, zuhaitz baten ostean ezkutatu eta oiloa
agertzeaz bat, taka, zaku barrura. Zozo batek gertatutako guztia ikusi
zuen. Zozoa Oiloaren laguna zen.
Azeriaren aurrean jarri zen, geldirik, hego bat apurtuta balu bezala. Zozoa egoera penagarrian ikusita, azeria pozik. "Hau ere zakura", esan zion bere buruari. Baina zozoa harrapatzeko puntuan zegoenean, honek salto bat egin zuen aurrerantz. Hegalditxo labur bat eta gelditu egin zen. Holan behin eta berriro. Azeria hurbiltzen zen bakoitzean, zozoak hegalditxoa. Bien bitartean oiloak zakutik ateratzea lortu zuen eta bere lekuan harri bat sartu zuen zakuan. Oiloa aske zegoela ikusi zuenean, zozoak alde egin zuen. Orduan bai, orduan akrobata baten trebeziaz egin zuen hegan.
Oilo gozoa zeukala, bai zera! Azeria etzen oiloaren azpikeriaz ohartu eta zakua lepoan hartuta etxerantz abiatu zen. Etxean ura jarri zuen irakiten eta, zaku barrukoa oiloa zelakoan, lapikora jaurti zuen.... harria. Plausta! Zipristinek salto egiterakoan azeriaren larrua erre egin zuten. Ze erre eta ze arraio! Gaztaina egosiaren antzera geratu zen azeria. Harrezkero azeria ezta oiloen atzetik ibiltzen |