http://sustatu.com/
Sustatu - albiste osoak
2010-10-20T17:54:29Z
Sustatu
Created By Zope - Squishdot
http://sustatu.com/favicon.ico
Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea
Luistxo Fernandez, CodeSyntax
http://sustatu.com/1287720743
2010-10-22T07:12:23Z
<p><a class="external-link" href="http://eu.umap.eu">Umap</a> Twitterretik mezuak jaso eta prozesatzeko produktu bat da, <a href="http://www.codesyntax.com">CodeSyntax</a> enpresak egina. Produktuaren lehen webgunea euskarazko instantzia hau da, <a href="http://eu.umap.eu/" target="_blank">eu.umap.eu</a> baina etorriko dira gehiago. Oraingo hau, bizkor definituta, Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea da.</p>
<p><a href="http://www.argazkiak.org/photo/umap-euskaraz-ipad-batet/?utm_medium=embedded&utm_content=image"><img src="http://irudiak.argazkiak.org/93cf0e78fdf87fc51eec96c694f28367_c.jpg"></a><br><small>Argazkiak.org | <a href="http://www.argazkiak.org/photo/umap-euskaraz-ipad-batet/?utm_medium=embedded&utm_content=text">Umap euskaraz, Ipad batetik ikusia</a> © cc-by-sa: <a href="http://www.argazkiak.org/sustatu?utm_medium=embedded&utm_content=text">sustatu</a></small>
<p>Umap-en lehen bertsioa da hau. Funtzio berriak gehituko zaizkio hurrengo asteetan Umap-i. Funtsean, zenbait prozesu automatiko dabiltza martxan aplikazio honetan:</p>
<ol>
<li> Twitterreko erabiltzaile euskaldunak detektatzeko metodo bat.</li>
<li> Erabiltzaile horien tuit edo mezu guztiak denbora errealean jaso, eta horietan euskarazkoak diskriminatzeko sistema.</li>
<li> Jasotako mezuetan, termino eta gako/trend esanguratsuenak konputatzeko metodoa.</li>
</ol>
<p>Prozesu hauek ez dira perfektuak, eta asko dute hobetzeko. Baina %100eko doitasunarekin ez bada ere, emaitza zuzenak lortu ditugu. Erabiltzaile euskaldunen detekzioari dagokionez, sinesten dugu potentzialki Twiterren dabiltzan euskaldun guztiak harrapatzeko gaitasuna duela gure sistemak (agian ez da hain hona erabiltzaile robotikoekin). Nolanahi ere, behin euskaldun bat detektaturik, haren mezuetan erdara errepikatzen bada etengabe, ez badu euskaraz idazten, ezabatu egiten du sistemak automatikoki. Datubasean ez dagoen norbait gehitu beharko genukeela uste baduzu, aukera duzu proposamena egiteko <a href="http://eu.umap.eu/u/">orri honetatik</a>; baina ez badu euskaraz egingo, alferrik da.</p>
<p>Euskarazko mezuen detekzioan, %95eko zuzentasunean gabiltzala uste dugu. 1. eta 2. metodoaren artean, euskarazko tuit guztiak ez badira, gehien-gehienak batu eta prozesatzeko gauza gara. <a href="http://eu.umap.eu/t/">Trend edo gakoak</a> konputatzeko metodoan, berriz, algoritmo bihurri samar eta aldakorra erabiltzen dugu, batuketa soiletik haratago; baina funtsean oinarrizko arauak sinplea da: berba bat, puntu bat; #hashtag bat, 10 puntu. Kalkulu sinple hauekin, eguneko komentagaiak, albisteak, eztabaidak jarraitzeko pista interesgarriak lortzen direla uste dugu. Denborarekin, gero eta zehatzago egingo dugu hau, <a href="http://twitter.com/codesyntax">Twitterrera</a> erabiltzaile gehiago gehitu ahala, eta euskaldunok euskaraz gehiago jardun ahala.</p>
<p>Euskararen normalizazio komunikatiboaren eta aurrerapen teknologikoaren aldetik, Umap martxan jartzea pizgarria izan daitekeela uste dugu; tarteka euskaraz egiten duenak, motibazio gehigarri bat izan dezake orain euskaraz sarriago idazteko, bere eta bere lagunen mezu-jario edo timeline-etan erdi-galduta geratzen diren mezuak izan barik, Umap-eko jarioetan elkarrizketa aberats eta osoago baten parte izan baitaitezke euskarazko tuitak.</p>
<p>Umap-en hasierako funtzioen artean, honako hauek ditugu:</p>
<ul>
<li> Trend edo gakoen jarraipen bizia, hamar minutuero egiten da kalkulua. Azkenekoak, ordu gutxi batzuetakoak konputatuz; gero, azken 24 orduak, azken astea eta azken 30 egunetako gakoak zenbatzen ditugu.</li>
<li> Artxibo batean, egun bakoitzeko 24 orduetan gehien errepikatutakoak gordetzen ditugu.</li>
<li> Umap bertatik parte hartu daiteke elkarrizketan: egin login zure Twitter erabiltzailearekin, eta retweet-ak zein erantzunak bidali ahal izango dituzu.</li>
<li><a href="http://eu.umap.eu/u/irekia_news">Erabiltzaile bakoitzaren tuit edo mezuen estatistikak</a>, euskara zenbat erabiltzen duen bakoitzak, bereziki.</li>
</ul>
<p>Ez bazaude oraindik Twitterren, Umap-eko elkarrizketatik kanpo zaude. Baina komunikazio fenomeno eta informazio tresna oso interesgarri batetik kanpo ere bazaude. Erraza da bat egitea. Sortu kontu bat <a href="http://twitter.com">Twitterren</a>, jarraitu beste zenbait pertsona, hangoak eta hemengoak, eta hasi zu ere tuiteatzen: euskaraz badiharduzu, <a href="http://eu.umap.eu/">Umap-ek</a> aurkitu egingo zaitu.</p>
<h3>eu.umap.eu</h3>
<p>Bai, helbide bihurria da gero: <a href="http://eu.umap.eu">eu.umap.eu</a>. Jarri gogokoenetan zure nabigatzailean, edo Googlen bilatu Umap (agertuko delakoan gaude).</p>
<p>Umap Euskarazkoak badu bere <a href="http://twitter.com/umapEu">kontu propioa Twitterren</a>, noski. Haren bidez eguneko gako erabilienen abisuak ematen hasiko gara laster, jarraitu nahi bazenitu.</p><img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/2EHg5OtZAJ0" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287720743?utm_source=rss&utm_medium=feeds
KIT: jardunaldi baterako proposamena, azaroaren 5erako
Sustatu
http://sustatu.com/1287654157
2010-10-21T11:42:37Z
<p>Intriga pizteko <a href="http://zuzeu.com/2010/10/19/zer-da-kitr/">bideo-sorta</a> baten ondoren, EuskalHerria.info-tik jakinarazi dute <a href="http://kit.euskalherrian.info/?page_id=2">zer den KIT:</a> <strong>Komunikazioa, Internet, Teknologia.</strong> Eta goiburu horrekin, jardunaldi bat egiteko proposamena, azaroaren 5erako. </p>
<p><blockquote>Zer ari da gertatzen Euskal Herrian?
Galdera horri erantzun nahi diogu, modu horizontalean. Herriz herri, eta mugimendu ezberdinetatik sortzen den informazioa emateko orduan, sarean asko eta txukuna ari da sortzen.
Hala ere, elkartzeko eta ikasteko beharra ere badugu.</blockquote></p>
<p>Partaidetza eta antolakuntzarako ere dei ireki bat egin dute: <i>Zuk ere parte har dezakezu: Zer dakit? Zer behar dugu?.</i></p>
<a href="http://kit.euskalherrian.info">KIT: jardunaldi baterako proposamena, azaroaren 5erako</a><img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/MR3pI5l8yCI" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287654157?utm_source=rss&utm_medium=feeds
Erreklamazioa-horriak eskudagarri, hegazkintza arrunta sarbideas irakurriz gero
Sustatu
http://sustatu.com/1287412922
2010-10-21T10:42:02Z
<p>Espainiako enpresa handienetariko batzuk, Hego Euskal Herrian lanean ari direnean, akordatzen dira batzuetan euskaratu behar dutela seinaletika. Baina beti ez dute asmatzen. Irakurleek bidali dizkigute Masai atal honetera Donostiako Telepizza saltoki batean eta Hondarribiko aireportuan (Aena enpresaren ardurapekoa) ikusitakoak.</p>
<p><a href="http://www.argazkiak.org/photo/hondarribiko-aireportuan-2/?utm_medium=embedded&utm_content=image" border="0"><img src="http://irudiak.argazkiak.org/2fc8eacfad38071499f9323c2b7edb8f_c.jpg"></a><br><small>Argazkiak.org | <a href="http://www.argazkiak.org/photo/hondarribiko-aireportuan-2/?utm_medium=embedded&utm_content=text" border="0">Hondarribiko aireportuan</a> © cc-by-sa: <a href="http://www.argazkiak.org/sustatu?utm_medium=embedded&utm_content=text" border="0">sustatu</a></small></p>
<p>Rober Gutierrez igaro zen Donostia-Hondarribiko aireportutik, eta Aena-ren kartel negargarri bat baino gehiago aurkitu zuen.</p>
<p>Goiko adibidean, <em>Hegazkintza arrunta sarbideas</em> adierazten zaigu, eta
behean itsatsitakoan, <em>Zure segurta zunagatik...</em> lanean ageri zaizkizu Aenakoak.</p>
<p><a href="http://www.argazkiak.org/photo/hondarribiko-aireportuan/?utm_medium=embedded&utm_content=image" border="0"><img src="http://irudiak.argazkiak.org/69e32a58ae74ff75b4bae6ccd812c27f_c.jpg"></a><br><small>Argazkiak.org | <a href="http://www.argazkiak.org/photo/hondarribiko-aireportuan/?utm_medium=embedded&utm_content=text" border="0">Hondarribiko aireportuan</a> © cc-by-sa: <a href="http://www.argazkiak.org/sustatu?utm_medium=embedded&utm_content=text" border="0">sustatu</a></small></p>
<p>Honako beste kartel hauek, Donostiako Telepizza saltoki batean aurkitu zituen egileak. Batetik, <em>18 urte berakoei ez zaie alcoholezko edaririk salduko,</em> baina horrekin konforme ez bazaude, <em>nahi duenak eskudagarri ditu, erreklamazioa-horriak.</em> Komak bere tokian jartzen ere ez dakite.</p>
<p><a href="http://www.argazkiak.org/photo/telepizza-donostian/?utm_medium=embedded&utm_content=image" border="0"><img src="http://irudiak.argazkiak.org/99c363f361feb5a6c6972303248dbc36_c.jpg"></a><br><small>Argazkiak.org | <a href="http://www.argazkiak.org/photo/telepizza-donostian/?utm_medium=embedded&utm_content=text" border="0">Telepizza Donostian</a> © cc-by-sa: <a href="http://www.argazkiak.org/sustatu?utm_medium=embedded&utm_content=text" border="0">sustatu</a></small></p>
<p>Lautik bi ondo samar, %50eko egokitasun maila ote? Ikusi irudia handiago <a href="http://www.argazkiak.org/photo/telepizza-donostian/size/o/">hemen.</a></p>
<img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/5gmO_V4-Oj0" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287412922?utm_source=rss&utm_medium=feeds
Arkeologia digitala: Youtube deskubritu genuenekoa
Codesyntax
http://sustatu.com/1287592420
2010-10-21T09:33:40Z
<p>Duela bost urte <a href="http://www.codesyntax.com/cs-tailerra/bloga/authors/jazpillaga">Josu Azpillagak</a> honako mezua bidali zien Codesyntaxeko lankideei:</p>
<p><blockquote>Oso ona YouTube, bideoen flickr omen den hau. Di-da batean bideoak igo eta ikusteko aukera. </blockquote></p>
<p>Zer diren 5 urte sarean. <a href="http://sustatu.com/1139827873/">2006an azaldu zuen Sustatuk</a> zer zen Youtube, eta <a href="http://sustatu.com/1160461240">hilabete batzuk beranduago Googlek erosi zuen</a>.</p>
<a href="http://www.codesyntax.com/cs-tailerra/bloga/2010/10/20/arkeologia-digitala-youtube-2005">Arkeologia digitala: Youtube deskubritu genuenekoa</a><img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/W-1TG2sf3ZU" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287592420?utm_source=rss&utm_medium=feeds
'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' jardunaldia Gasteizen
Ziurtagiriaren Elkartea
http://sustatu.com/1287583789
2010-10-21T07:49:49Z
<p><a href="http://www.euskalit.net/">EUSKALIT-ek</a> eta <a href="http://www.innobasque.com/home.aspx?tabid=1">INNOBASQUE-k</a> elkarrekin antolatu duten <a href="http://www.euskalit.net/berria/europarastea.php">XVI. Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astean</a> hartuko du parte <a href="http://www.baieuskarari.org">Ziurtagiriaren Elkarteak</a>. Hala, azaroaren 11rako <a href="http://www.baieuskarari.org/default.cfm?atala=albisteak_ikusi&hizkuntza=0&id=112"><em>Enpresa eta euskara, sareak sortzen</em></a> izenburupean jardunaldia antolatu du Gasteizen. Aste honen xedea kontuan izanik, jardunaldi hauen helburua izango da partaideek euskara euren organizazioko informazio eta komunikazio teknologietan txertatzen ikastea eta ikaskuntza horretan aktiboki parte hartzea.</p>
<title>Programa:</title>
</head>
<body>
<h3>Programa:</h3>
<p> <strong>Eguna:</strong> azaroak 11</p>
<p><strong>Lekua:</strong> <a href="http://www.tagzania.com/pt/bibat-museo-arqueologico-de/">BIBAT museoa</a>. Aiztogile (Kutxi) kalea, 51. Gasteiz.</p>
<p><strong>Hizkuntza:</strong> Euskara</p>
<p><strong>Izen ematea:</strong> <a href="komunikazioa@baieuskarari.org">komunikazioa@baieuskarari.org</a> helbidera idatziz edota 619909882 telefonora deituz
<strong>Jarraipena:</strong> twitter.com/baieuskarari edo #enpresarean etiketarekin</p>
<h3>Egitaraua: 9:30 – 13:30</h3>
<ul>
<li>9:30 – 10:00: <a href="http://www.linkedin.com/in/robergutierrez">Rober Gutiérrez</a> (Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria)Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgune berria eta jardunaldiak aurkeztuko ditu</li>
</ul>
<ul>
<li>10:00 – 10:45: <a href="http://www.linkedin.com/in/eastigarraga">Eneko Astigarraga</a> (<a href="http://www.codesyntax.com/">Codesyntax</a> enpresako gerentea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea <a href="http://www.deusto.es/servlet/Satellite/Page/1255538244577/_eusk/%231255538244577/UniversidadDeusto/Page/subHomeNoInfTPL">Ekonomia eta Enpresen Zientzien Fakultatean</a> . Horrez gain, <a href="http://www.esle.eu">Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko</a> zuzendaritzako kidea da).</li>
<li>10:00 – 10:30 Euskara, enpresa eta sarearen inguruko informazio orokorra emango du: euskaraz lan egin ahal izateko zein erreminta dauden azalduko du; enpresaren kanpora nahiz barrura begirako jardunean erreminta horiek egoki erabiltzen dituzten zenbait adibide emango ditu; eta azkenik, adibide horiek estrapolatuz eta ondorioak atereaz euskara, lan-mundua eta sarea nola lot daitezkeen azalduko du. </li>
<li>10:30 – 10:45 Galde-erantzunak</li>
<li>10:45 – 11:30: <a href="http://www.facebook.com/arantzazu.munoa#!/jabiasurmendi">Jabi Asurmendi</a> (<a href="http://www.bitarlan.net/">Bitarlan</a> enpresako gerentea da, Berria egunkariaren Zibergela informatika atala eta blogaren idazlea eta Informatika irakaslea Lanbide Heziketa eta Bigarren hezkuntza institutu publikoetan. Horrez gain, <a href="http://www.esle.eu">Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko</a> zuzendaritzako kidea da).</li>
<li>10:45 – 11:15 Euskaraz lan egin nahi duten enpresen elkarlana eta sarelana taldea Facebook-en.</li>
<li>11:15 – 11:30 Galde-erantzunak</li>
<li>11:30 – 12:00 Etena</li>
<li>12:00 – 13:30: <a href="http://www.funkyprojects.com/empresa/">Funky Projects</a>. Dinamika parte-hartzailea eramango dute aurrera "<em>dibertsioa eta euskara lan munduan</em>" gaitzat hartuta. </li>
<li>13:30 Rober Gutiérrezek jardunaldia itxiko du.</li>
</ul>
<img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/jGv5jkC3Wl8" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287583789?utm_source=rss&utm_medium=feeds
Jaurlaritzan baino gipuzkoar gehiago Espainiako Gobernuan
Sustatu
http://sustatu.com/1287573991
2010-10-20T13:26:31Z
<p><strong>Cristina Garmendia eta Angel Gabilondo</strong> ziren orain arte Espainiako Gobernuko bi ministro gipuzkoarrak, eta jarraituko dute Gobernuko aldaketen ondoren. Gaur iragarritako izendapen berrien artean <strong>Ramon Jauregi eta Leire Pajin</strong> gipuzkoarrak daude eta, horretara, lau ministro gipuzkoar izango dira. <a href="http://www.lehendakari.euskadi.net/r57-sinmenu/es/contenidos/informacion/equipo_gobierno/es_9456/legislatura_9.shtml">Jaurlaritzaren osaketan</a> berriz bi gipuzkoar baino ez daude: <strong>Iñaki Arriola eta Gemma Zabaleta</strong>.</p>
<p><img src="http://sustatu.com/1287573991/PajinPB2.jpg">
<br><small>Jatorrizkoa: Leire Pajin orekaren pultsera majikoarekin <a href="http://www.nuvols.net/?attachment_id=315">Novuls</a></small></p>
<p>Gipuzkoarren anekdotaz aparte, aldaketa sakonak egin ditu Rodriguez Zapaterok Espainiako Gobernuan. Hona ministro aldaketen zerrenda:</p>
<ul>
<li><strong>Ramon Jauregi</strong>, Lehendakaritza ministro (lehen Maria Teresa Fernandez de la Vega)</li>
<li><strong>Trinidad Jimenez</strong>, Atzerri Ministerioa (lehen Miguel Angel Moratinos)</li>
<li><strong>Leire Pajin</strong>, Osasun, Berdintasun eta Gizarte Politika ministro (lehen Trinidad Jimenez eta Bibiana Aido)</li>
<li><strong>Valeriano Gomez</strong>, Lan eta Immigrazio ministro (lehen Jose Corbacho)</li>
<li><strong>Rosa Aguilar</strong> (IUko kide ohia), Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza ministro (lehen Elena Espinosa)</li>
<li><strong>Alfredo Perez Rubalcabak</strong> Berne ministro izaten jarraitzeaz gain, Lehen Presidenteordea eta Gobernuaren bozeramailea ere izango da hemendik aurrera.</li>
<li>Kendu egin ditu Berdintasun eta Etxebizitza ministerioak, Gobernutik kanpo utziz Bibiana Aido eta Beatriz Corredor</li>
</ul>
<h3>Pajin, Power Balance daraman donostiarra</h3>
<p> Hasieran aipatu dugunez, gipuzkoarra da Leire Pajin; donostiarra hain zuzen ere, baina Benidormera joan zen gaztetan. <a href="http://eu.wikipedia.org/wiki/Leire_Paj%C3%ADn">Wikipediak dioenez</a> gaztelaniaz, euskaraz eta valentzieraz hitz egiten daki Pajinek.</p>
<p><object classid="clsid:D27CDB6E-AE6D-11cf-96B8-444553540000" id="RTVEPlayer6819" width="425" height="300"><param name="movie" value="http://www.rtve.es/swf/v2/embed/757066_es_videos/RTVEPlayer.swf"></param><param name="allowScriptAccess" value="always"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><embed src="http://www.rtve.es/swf/v2/embed/757066_es_videos/RTVEPlayer.swf" width="425" height="300" name="RTVEPlayer6819" allowfullscreen="true" allowscriptaccess="always" type="application/x-shockwave-flash"></embed></object></p>
<p>Sarreran jarri dugun argazkia bueltaka dabil sarean azken orduotan. <a href="http://sustatu.com/1265020366">Patxi Lopez Lehendakariak bezala</a> Leire Pajinek ere <em>Power Balance</em> gisako <em>orekaren pultsera</em> darabil. Txorakeria handi bat dela <a href="http://www.menecesitas.com/2010/02/04/una-pulsera-placebo-obtiene-mejores-resultados-que-dos-pulseras-del-equilibrio/">demostratu da</a>.</p>
<h3>Rubalcaba <em>presidente</em></h3>
<p> Gaur goizean Gararen akats batek sustoa eman dio bati baino gehiagori titular honekin:</p>
<p><blockquote>Rubalcaba, espainiar Gobernuko lehen presidente berria</blockquote></p>
<p><a href="http://www.argazkiak.org/photo/rubalcaba-presidente/?utm_medium=embedded&utm_content=image" border="0"><img src="http://irudiak.argazkiak.org/1ee1a2fb32534be7b25fada6c20e6edf_c.jpg"></a><br><small>Argazkiak.org | <a href="http://www.argazkiak.org/photo/rubalcaba-presidente/?utm_medium=embedded&utm_content=text" border="0">Rubalcaba presidente</a> © cc-by-sa: <a href="http://www.argazkiak.org/Luistxo.F?utm_medium=embedded&utm_content=text" border="0">Luistxo.F</a></small></p>
<p>Akatsa zen, noski, eta <strong>presidente</strong> baino <strong>presidenteorde</strong> <a href="http://www.gara.net/azkenak/10/227418/es/Rubalcaba-nuevo-presidente-primero-Gobierno-espanol">esan nahi zuen albisteak</a>. Zuzendu dute, baina jarri arreta url-ari, hor geratu baita akatsaren arrastoa: <a href="http://www.gara.net/azkenak/10/227418/es/Rubalcaba-nuevo-presidente-primero-Gobierno-espanol">Rubalcaba-nuevo-presidente-primero-Gobierno-espanol</a>.</p>
<img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/_ESLoQwncs0" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287573991?utm_source=rss&utm_medium=feeds
Saltokietan euskararen erabilera arautzean, zigorrik ez betetzen ez bada
bilbotik
http://sustatu.com/1287519657
2010-10-20T10:20:57Z
<p>Saltokietan euskararen erabilera arautzen duen dekretua urratzen duten enpresek zigorrik jasoko ez dutela ziurtatu zuen atzo Blanca Urgell Kultura sailburuak. Erregimen zigortzailea kentzeko formula juridiko egokia aztertzen ari direla iragarri du Urgellek.</p>
<p>Eusko Jaurlaritzak duela bi urte onartutako pertsona kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubide linguistikoen dekretuak zigorrak aurrikusten zituen, zenbait artikulu urratzen zituzten enpresentzat.</p>
<p>Neurrien artean, bi hizkuntza ofizialetan erantzutera eta errotulatzera behartzen zuen dekretuak. Izan ere, ondasun eta zerbitzuen inguruko informazioa euskaraz eta gazteleraz jasotzeko eskubidea dute herritarrek, legearen arabera. Dekretuaren aplikazioa urtebete atzeratzea erabaki zuen Gasteizko Exekutiboak iragan uztailean, zigor horiek ez exekutatzeko.</p>
<p>Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du sailburuak, UPyDk eskatuta. Kultura Saila araudia aldatzeko lanean ari dela azaldu du sailburuak, isunak behin betiko desagertzeko.</p>
<p>Horrela, dekretuan egin beharreko aldaketak zehazteko txosten juridiko baten zain daudela azaldu du Urgellek. Era berean, pertsona kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuko artikulu bat aldatzeko aukera aztertzen ari direla gaineratu du sailburuak, konkretuki zigorrak arautzen dituen artikulua.</p>
<p><a href="http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/523693/ez-dute-enpresarik-zigortuko-euskara-ez-erabiltzeagatik/">Informazio gehiago.</a></p>
<h3>Seaskaren diru-laguntzak</h3>
<p> Bestalde, Iparraldeko ikastolentzako diru-laguntza zergatik murriztu duten azaldu du Legebiltzarrean Kultura sailburuak. Laguntza horien legezkotasunari buruz Jaurlaritzak "zalantzak" dituela adierazi du Urgellek. Seaskak "diru behar handia" duela erantzun dio EAJk, eta "PPren beldur" izatea leporatu dio Jaurlaritzari.</p>
<img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/4SuspqlvObc" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287519657?utm_source=rss&utm_medium=feeds
3.000.000.000 intsektu geure buru gainean
Josu Lezameta, Jozulin
http://sustatu.com/1287340363
2010-10-20T09:32:43Z
<p>Hiru mila milioi intsektu izango dituzu oraintxe zeure buru gainean. Kilometro karratuko azalera eta sei kilometroko altuera duen paralelepipedoa hartuta horixe izango da geure gainetik hegal ibiliko den intsektu kopurua. Udan, orain udazkenean gutxixeago izango dira. </p>
<p><embed allowfullscreen="true" base="http://www.npr.org" height="386" src="http://www.npr.org/v2/?i=128389587&m=128521934=undefined&t=video" type="application/x-shockwave-flash" width="400" wmode="opaque"></embed></p>
<p>Ehun metroraino euli zein eltxoak, marigorringoek 150 metrotan dute muga. Eta hemendik gora, errekorraren bila, hurrenez-hurren: ijito-tximeletak 3.000 metroraino, zenbait aramu 4.000tik gora eta irabazlea: 1961 urtean hegazkin batek 5.700 metrotan harrapatu zuen termita bat.</p>
<p>Hau guztia azaltzen dizuete, ingeles errazean eta animazio liluragarri baten bitartez, hor gorago itsatsitako bideoan.</p>
<img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/CcbTJsiwm7Q" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287340363?utm_source=rss&utm_medium=feeds
"Euskara ala ezkara" hitzaldi zikloa gaurtik aurrera Elgoibarren
Sustatu
http://sustatu.com/1287487043
2010-10-20T08:17:23Z
<p>Andoni Egaña, <a href="http://sustatu.com/1287055510">Espainiako Saiakera Saria irabazi berri duen Anjel Lertxundi</a> eta Anari izango dira datozen hiru asteazkenetan Elgoibarko <em>Euskara ala ezkara</em> hitzaldi-zikloetan. Hiru ekitaldiak <a href="http://www.tagzania.com/pt/elgoibarko-kultur-etxea/">herriko Kultur Etxean</a> egingo dituzte arratsaldeko 7etan. Lehenengo biak zuzenean emango dituzte Internetez.</p>
<a href="http://www.elgoibarren.net/content/view/2620/1/">"Euskara ala ezkara" hitzaldi zikloa gaurtik aurrera Elgoibarren</a><img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/n09P7NLLcng" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287487043?utm_source=rss&utm_medium=feeds
Blogariak.net
Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L.
http://sustatu.com/1287491456
2010-10-19T14:30:56Z
<p>Gaur, Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L. Blogari.net plataformaren eboluzioarekin jarraituz Blogariak.net publikatu du.
<strong>Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera pasatu da.</strong> Bertan, iritzia eta
informazioa plazaratzeaz gain sare barneko zein kanpoko pertsona eta blog ezberdin artean
elkartrukatzeko tresnak eskaintzen ditu, sare banatu horretako eztabaidatzeko aukerekin batera.</p>
<p><img src="http://img219.imageshack.us/img219/6710/blogariak.jpg"></p>
<p><a title="Blogari.net" href="http://blogari.net">Blogari.net</a>-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko testuinguru batek, jende asko euskaraz egitera bultzatu zuen.</p>
<p>Orain, blog eztanda hura amaitu da, baina era berean orain bloga duten edo bloga irekitzen duten pertsonek nahi dutelako egiten dute. Horren ondorioz pertsona hauek dira bere iritzia eta informazioak hobeto helarazteko gai diren pertsonak. Bere ahotsak agenda sozialean indar handia dauka eta sortu diren beste tresna berrien bidez ere gehiago hedatzen da.</p>
<a href="http://blogariak.net/wp-content/uploads/2010/08/blogari.jpg"><img class="alignright size-medium wp-image-472" title="Blogari" src="http://blogariak.net/wp-content/uploads/2010/08/blogari-300x181.jpg" alt="Blogari" width="264" height="159"></a><p>Blogekin batera Interneteko sare sozialek indar handia hartu dute. Ukitzen diren bi esparru izanik ere, bere ezberdintasunak dituzte. Blogosfera eztabaida banatu baten parte bada, Interneteko sare sozialak kontaktuak mantendu eta horiekin informazioa elkartrukatzeko tresnak dira.</p>
<p>Bien artean Twitter bezalako sare sozialak ere sortu dira. Nolabait blogosferaren eztabaida banatua laburtu bat (eta beraz loturek garrantzi asko hartzen dutena) eta kontaktuen kudeaketa uztartzen diren. Kontaktu arin asko kudeatzeko tresna bat denez, informazioa azkar garraiatzeko aukera duten tresnak dira. Interesean oinarritutako sareak erraz sortzeko aukera ere ematen dute.</p>
<blockquote><p>Hausnarketa guzti honen ondorioz <a title="Blogariak.net" href="http://blogariak.net" target="_blank">Blogariak.net</a> sortu dugu.<strong> Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera alegia</strong>. Blogariak.net sarean blogak dira nagusi, bakoitzak bere bloga izateko aukera izango du. Bere iritzia eta informazioak plazaratzeko aukera izango du. Sare barneko zein kanpoko pertsona eta blog ezberdinen artean, sare banatu horretako eztabaidatzeko aukerarekin batera.</p></blockquote>
<a href="http://blogariak.net/wp-content/uploads/2010/08/blogariak.jpg"><img class="alignleft size-medium wp-image-482" style="margin-left: 5px; margin-right: 5px;" title="Blogariak" src="http://blogariak.net/wp-content/uploads/2010/08/blogariak-300x196.jpg" alt="Blogariak" width="227" height="148"></a><p>Blogen arteko eztabaidaz gain, tresna honek bata bestearekin sare barneko erabiltzaileen artean elkar ezagutzeko aukera ematen du. Horretarako sarearen portadan adibidez, elkar ezagutzeko aukera asko dago. Horretaz gain, bata besteari erreferentziak egiteko aukera berriak ere sortu ditugu. Sarearen barnean <strong>@erabiltzailea</strong> sintaxia erabiliz, sare barneko erabiltzaile horri mezu bat idatziko zaio. Horrela blogak tresna nagusiak badira ere, mikromezuen antzeko komunikazio baten bidez ere sarea ekosistema komunikatibo bat bihurtzen da.</p>
<p>Gainera izen eman dezaketen hainbat pertsonek ez dute zertan bloga sortu nahi izango. Blog batean idatzi nahi izango dute, erabiltzaile anitzeko blogak sortu daitezkeelako. Edo erabiltzailea bakarrik sortuta beharbada ekosistema informazional berri honen parte izan nahiko dute.</p>
<p>Beraz blogariak.net-ek blogen arteko sare banatu informazionalaren ezaugarriak ditu. Iritzi, ezagutza eta informazioak zabaldu nahi dituzten pertsonek egin ahal izateko. Baina aldi berean, mikromezuen bidezko ekosistema komunikatibo batean ere bilakatzen da. Bi indar hauek uztartuta <strong>“sare sozial blogala”</strong> sortu dugula esan dezakegu.</p><img src="http://feeds.feedburner.com/~r/sustatu_osorik/~4/ZEyjL8Vz5BI" height="1" width="1"/>
http://sustatu.com/1287491456?utm_source=rss&utm_medium=feeds