Gu ere lakuko!

© cc-by-sa  Jabi Asurmendi Sainz - Bitarlan Informatika eta web zerbitzuak  ¦  2011-03-17 ¦ 14:11 ¦  aldarrikapenak

2011ko Herri Urratsen alde lanean dihardugun hainbat lagunek gure ekimenaren eta
nahien berri eman gura dizugu. Jakingo duzunez, joan zen urteko Herri Urrats egunaren ondotik, Iparraldeko ikastolen aldeko jaialdiak izan zituen emaitza eskasak larrituta, laguntza deia egin zuen Seaskak, eta ehunka izan ziren, zeinek bere ahalen arabera, dirua eman zuten euskaltzaleak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Mahai ingurua interneteko kazetaritzaz Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean

© cc-by-sa  Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saila  ¦  2011-03-17 ¦ 12:53 ¦  hedabideak

Kazetaritza, internet eta etorkizuna izenburupean, sarean diharduten hiru kazetari mahaiaren bueltan bilduko dira martxoaren 23an, 16.30etan, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Sustatu.com -eko Luistxo Fernandez, Zuzeu.com -eko Hasier Etxeberria eta Berriketan.info -ko Jon Ordoñez elkartuko ditugu mahai berean, kazetaritzaz eta sareaz eztabaidatzeko. Mahai-ingururako sarrera irekia izango da eta streaming bidez ere jarraitu ahalko da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ekintaplay bideo lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 8an bukatzen da

© cc-by-sa  EkintaPlay.net, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua  ¦  2011-03-17 ¦ 11:25 ¦  irakaskuntza

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak %50ean Europako Gizarte Funtsak lagunduriko lehiaketa da Ekintaplay. Ekintzailetasuna sustatzea du helburu eta Unibertsitatetik kanpo dauden hezkuntza mailetara zuzendua dago: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak. Bideo baten bitartez Gipuzkoako ikasleek, talde lanean arituz, beraientzat ekimen sena edo ekintzailetasuna zer den azaltzea da helburua.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskararen gaia ez da lehentasuna alderdientzat (Kantonamenduen Hauteskundeak)

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-03-17 ¦ 11:07 ¦  politika

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Kantonamenduetako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaiak elkarrizketatu ditu. Elkarrizketa hauen bitartez, hautagai hauek hizkuntzaren gaiari lotuta duten iritzia zuzenean jasotzea izan du helburu Kontseiluak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Garoñako rapa eta ahizpa bizkia

© cc-by-sa  Mari Putz  ¦  2011-03-17 ¦ 07:39 ¦  aktan-jasoa

Garoñako raparena patetikoa da, baina ez da ezer Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresaren prentsa-orrian bertan agertzen den notizia honekin alderatuta: La hermana gemela de Japón viene aprender de Garoña (PDF) Hurrengo Tmeo-rako portada egina dute!


Argazkiak.org | Nuclenor, Garoña eta Fukushima © cc-by-sa: sustatu

Erref.: Garoñako rapa eta ahizpa bizkia (www.diariodeburgos.es)
# ¦ Erantzun bat

Mugipuzkoa mugikortasun eta garraio publiko ataria kalean da

© cc-by-sa  Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza  ¦  2011-03-16 ¦ 16:42 ¦  garraiobideak

Herritarren mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko balio du Mugipuzkoak Gipuzkoako garraio operadore garrantzitsuenen informazio bateratu eta eguneratua eskaintzen du:Dbus, Lurraldebus, EuskoTren, Renfe eta Irungo, Eibarko eta Hernaniko urbanoena. 1.700 geltoki baino gehiago eta 260 linea. Oraingoz, hiru zerbitzu desberdin eskaintzen ditu.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Hizkuntzak eta politika

© cc-by-sa  Ibai Iztueta  ¦  2011-03-16 ¦ 10:55 ¦  hizkuntza

Hizkuntza eta politika ez direla nahastu behar entzun ohi da; hizkuntza ez dela politizatu behar; hizkuntzak ez daukala politikarekin zerikusirik eta abar. Egia esan, politika hitz horrekin zehazki zer adierazi nahi den ez dakit oso ongi, hizkuntzak eta politikak elkarrekin zerikusirik izatea txarra zergatik izan behar duen ere galde liteke…

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Hau bakarrik bizkaitarrek egin lezakete noski (Bilbokoek?)

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-03-16 ¦ 09:43 ¦  wtf

ARGIA buletinetik. Informazioaren hari@. Hala dio izenburutik:

18 eta 30 urte bitarteko 9tik 10 bizkaitarrek bigarren mailako edo unibertsitate ikasketak dituzte

Pena, berria bera nonbait galdu ote duten sarean. Tarte batez hemen egon zen. Estekan, albistea zuzendua.

Erref.: Hau bakarrik bizkaitarrek egin lezakete noski (Bilbokoek?) (www.argia.com)
# ¦ Erantzun bat

Android mugikorretarako euskara hiztegia

© cc-by-sa  Arima Pinturi  ¦  2011-03-16 ¦ 08:08 ¦  telefonoa

Honako aplikazioa Euskara-Gaztelania/Gaztelania-Euskara hiztegia da, Android telefono mugikorretarako. Sareko datu-trafikoa saihesteko eta aurretik itzulitako hitzak konexiorik gabe ikusi ahal izateko, egindako itzulpenak gordetzen dituen memoria dauka.

Erref.: Android mugikorretarako euskara hiztegia (goo.gl)
# ¦ 3 erantzun

Etxepare Institutuaren aurkezpen ekitaldia 200.000 eurotik gora kostatuko da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-15 ¦ 13:24 ¦  antzerkia

Etxepare Institutuak bere burua aurkeztuko du gaur At! izeneko ikuskizun batekin, Bilboko Arriaga antzokian, 19.30etan. Galderak ikusi ditugu Twitterren ea zenbat kostatuko den, eta erantzuna azaldu ere egin da, esleipenak publikoak baitira. Zuzendaritza artistikoa 99.999 euro eta ekoizpen teknikoa beste horrenbeste. Beste gastu batzuk ere egongo dira tartean (publizitate eta zabalkundea, webgunea barne), antzokiaren alokairua...

Erref.: Etxepare Institutuaren aurkezpen ekitaldia 200.000 eurotik gora kostatuko da (www6.euskadi.net)
# ¦ 3 erantzun

Bihurri aizkolariaren marka saiakera: 3m esku bakarrarekin

© cc-by-sa  Bihurri.com  ¦  2011-03-15 ¦ 09:48 ¦  kirola

Datorren larunbatean martxoak 19, Berrizko plazan goizeko 10etan izango da saiakera. Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolaria 3 m. perimetroko enborra esku bakarrarekin mozten saiatuko da.


Jatorrizkoa: copyright, baimenarekin: bihurri

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Arrazismoaren aurkako flashmobak hainbat herritan, martxoaren 21ean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-15 ¦ 08:38 ¦  marketina

Martxoaren 21ean, Arrazismo eta bazterkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin, Flashmob deialdiak egin ditu Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Sailak. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Getxon, Eibarren eta Tolosan egingo dituzte, datorren astelehen arratsaldez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Leherketa gehiago, isuri erradiaktiboa eta langileen ebakuazioa Fukushima Dai-Ichin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-15 ¦ 07:48 ¦  teknologia

Beste bi leherketa gertatu dira Fukushima Dai-Ichi zentralean, larunbatekoaren eta atzokoaren ondoren. 4. erreaktorean sutea piztu da, eta IAEA agentziaren arabera, bertatik material erradiaktiboa airera askatzen ari da zuzenean, orduko 400 milisievert. Gainera, 800 langiletatik, bakarrik 50 utzi dituzte zentralean; beste guztien ebakuazioa agindu dute. Material nuklearra urtu egingo dela ematen du, eta horren ondoren, ea altzairuzko edukiontziek eusten dioten.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Zaharkitzapen programatua Cristina Enean

© cc-by-sa  Cristina Enea Fundazioa  ¦  2011-03-14 ¦ 14:44 ¦  ekonomia

Cosima Dannoritzer zuzendari alemaniarra Donostian izango da asteartean (martxoak 15, 19.00etan), Cristina Enea Fundazioak antolatutako hitzaldi batean, Comprar, tirar, comprar bere azken dokumentala aurkezteko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Komunikaldiak 2011: egile eskubideak

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2011-03-14 ¦ 10:21 ¦  copyleft

Martxoaren 23an Komunikaldiak egingo dira Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldiaren 6. aldia izango da, eta oraingoan egile eskubideak izango dira aztergai.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Fukushima Dai-Ichin beste erreaktore baten kutxa lehertu da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-14 ¦ 08:11 ¦  teknologia

Fukushima Dai-Ichi zentraleko beste kuboetako batek eztanda egin du duela pare bat ordu. Informazio batzuen arabera, ez dakite 3. erreaktorea izan den ala ondoko zentral termikoa, baina irudiengatik badirudi 3. kubo hori izan dela, erreaktorearen inguruko kutxa, 1. eztandan bezala.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Rikuzentakata herriko suhiltzaileena eta tsunamiko beste bideo amateur batzuk

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-14 ¦ 07:23 ¦  natura

Tsunamiaren lehen irudiak telebista kateek emanak izan ziren, puntu finko batetik edo airetik. Orain, bideo amateurrak ari dira agertzen. Hau Rikuzentakata herriko suhiltzaileek egina da. Ez da irudi garbienak dituena, baina izu eta ihesaren ideia bat ematen du, hasiera lasai baten ondoren, terrorea:

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Tsunamiaren aurreko eta ondorengo aire-irudiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-13 ¦ 12:27 ¦  natura

Beldurgarria da. Tsunamiaren aurreko eta ondorengo aire-irudiak konparatzeko tresna sortu dute Australiako ABC telebistakoek, Googleren irudiak erabiliz. Igaro saguarekin gainetik, eta aurretik/ondoren konparaketa egingo duzue.

Erref.: Tsunamiaren aurreko eta ondorengo aire-irudiak (www.abc.net.au)
# ¦ 4 erantzun

Bizikletak hirietan

© cc-by-sa  Iñaki Estefania  ¦  2011-03-13 ¦ 10:40 ¦  garraiobideak

Bilboko udalaren AGENDA 21 erakundeak zerbitzu berri bat ipini du Bilboko kaleetan. Zerbitzu honen bidez bizikletak maileguan hartzeko aukera izango dugu. Bilboko kaleetan 19 puntu jarri dituzte bizikletak jasotzeko eta uzteko, Puntu bakoitzean ainguraleku elektronikoak daude eta sistemak badaki nork jaso duen bizikleta bat, non hartu duen eta non utzi duen.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

iPhone eta iPad aplikazioen I. Kongresua antolatu du Ideateca euskal enpresak

© cc-by-sa  Eider  ¦  2011-03-13 ¦ 09:36 ¦  informatika

IPhonentzako eta iPadentzako aplikazioen garapenarekin zerikusia duten 250 lagun baino gehiagok parte hartuko dute martxoaren 18an Bartzelonan ospatuko den lehen kongresu espezializatuan. Iphone Devup izena du kongresuak eta Ideateca euskal enpresak antolatu du. Hain zuzen ere, izugarrizko arrakasta izan du Ideatecak IPhonentzatko prestatu bi bideojokorekin: iBasket eta Videopuzzle.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz