Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza

Kutxa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia

Euskadiko Kutxa

Eun grupo

Dozena erdi bertso-saiotako ale aukeratuak Hitzetik Hortzeran

Dozena erdi bertso-saiotako ale aukeratuak Hitzetik Hortzeran
Egoitz Aizpuru gai-jartzailea izango da platoan saioan zehar eta BertsoDinnereko lehiaketaren aurreneko erantzunak ere erakutsiko dira.

Igandean, 21:00etan, etb-1en. Eta bezperatik ikusgai eitb.com-en.

Euskalakariak koplariak izango dira?

Euskalakariak koplariak izango dira?
Euskalakari, koplari deritzon lehiaketa antolatu dugu Korrika 17k eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean.

AEK-ko euskaltegietako ikasleei eta praktika egitasmoetako lagunei zuzenduriko lehiaketa da eta parte hartu nahi duzuenok sei koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi behar duzue (ama begira zazu, ikusi nuenean doinua erabilita), taldeka. Koplak idazterakoan euskalakari baten egunari buruz aritu beharko duzue.

Lanak prentsa@aek.org helbidera bidali behar dira, apirilaren 1a baino lehen.
Irabazleak sari ederra izango du: afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin irabazten duen talde osoarentzat.

Bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da. Baina, bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, koplak abestera animatu nahi zaituztegu. Beraz grabatu eta bidaltzeko aukera duzue (Bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute).

Bertsoa.com berritua

Bertsoa.com berritua
Bertso Plaza Digitala Elkartea eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea bertsolaritzaren eremuko hedapen eta komunikazio proiektu bateratua garatzen ari gara: www.bertsoa.com.

Orain arte Bertso Plaza Digitala Elkarteak www.bertsoa.com ataria garatu eta kudeatu du eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak www.bertsoplaza.tv. Bi proiektuak batu egin dira eta horri esker 2010eko uztailetik batera ari dira lanean bi egitasmoetako langileak.

Atari bakarra eta berritua da bi elkarteren ahaleginak, sinergiak, baliabideak eta egitasmoak batzearen emaitza.

Bertsoa.com-ek bertsolaritzaren hedapen zabala eta kalitatezkoa egitea du helburu, sorkuntza zein informazioaren alorrean, zuzenean zein diferituan.

Arabako Bertsolari Txapelketa Aramaiora eta Agurainera gerturatuko da asteburuan

Arabako Bertsolari Txapelketa Aramaiora eta Agurainera gerturatuko da asteburuan
Bigarren eta hirugarren finalaurrekoak jokatuko dira eta finalean kantatuko duen seikotea zein izango den erabakiko da.

Larunbatean, martxoaren 19an, Aramaioko Kultur Etxean, 17:30eatik aurrera arituko dira Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Igoa, Asier Otamendi, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren bertsolariak Beñat Goitiaren agiduetara.

Igandean, martxoaren 20an, Aguraingo Harresi aretoan 17:30ean hasiko da azkeneko finalaurrekoa. Olatz Bayer arituko da gaiak jartzen. Seikotea: Alberto Martinez "Beitto", Juan Mari Juaristi, Ruben Sánchez, Ander Solozabal, Unai Mendibil, Zigor Enbeita.

Leitzan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa

Leitzan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa
Berako finalaurrekoaren ostean, martxoaren 19an finalaurrekoei segida emanen die Nafarroako Bertsolari Txapelketak.

Bigarren finalaurrekoa Leitzan da, 17,30ean herriko zineman. Sei bertsolari arituko dira taula gainean: Estitxu Arozena, Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea eta Josu Sanjurjo lesakarrak, Ander Fuentes "Itturri" zubietarra eta Miel Mari Elosegi "Luze" leitzarra.

Finalaurrekoetarako sarrera zortzi eurokoa da, bost euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Sarrerak aldez aurretik erosten ahal dira www.bertsosarrerak.eu atarian.

BERTSO UDALEKUAK 2011

BERTSO UDALEKUAK 2011
Bertsozale Elkarteak aurten ere udara partean gaztetxoek bertsolaritzaz eta aisialdiaz gozatzeko bertso udalekuak antolatu ditu. Bost txanda izango dira eta uztailean eta irailean gauzatuko dira Bidarrain (Behe Nafarroa), Zerainen (Gipuzkoa), Irañetan (Nafarroa), Arrazolan (Bizkaia) eta Zuhatzan (Araba).

Izen-emateko epea zabalik dago eta maiatzaren 5a bitartean luzatuko da.

Albiste honen izenburuan klik eginez gero azalduko zaizuen formularioa betez edo telefonoz Bertsozale Elkartera (943 694129) deituz eman dezakezue izena.

Lan deialdia

Lan deialdia
Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako ikastetxeetan eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzeko irakasle eta dinamizatzaile poltsa osatzeko deialdia luzatu du.

Egiteko nagusiak: hezkuntza arautuan, bertso eskoletan, aisialdian eta jarduera osagarrietan 2011-2012 ikasturtean zehar irakasle, dinamizatzaile eta begirale lanetan jardutea.

Curriculumak bidaltzeko epea: apirilak 7.

Informazio gehigo: 945 010505 - 688616531 - araba@bertsozale.com

EITB kultura 60. Emakume bertsolariei buruzko saioa ikusgai EITB kultura 60. Emakume bertsolariei buruzko saioa ikusgai
BERTSOZALEA :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2011ko martxoa BERTSOZALEA :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2011ko martxoa
A G E N D A
martxoa
al
ar
az
oe
oi
la
ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
Hamaika bertute. Bertso-bazkaria
Gaztetxea, Ondarroa.
2011-03-19, 13:30

Ikusi berriak

 

EITB kultura - Bertsolaritza

 

 

Proiektu kidea:

Mintzola ahozko lantegia

 

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra
Albisteak: rss ikonoa | Agenda: rss ikonoa