Urdaibaitik turismoa trenez egiteko ekimena aurkeztu dute

2011/03/28
Nork Busturialdeko Hitza
Urdaibaitik turismoa trenez egiteko ekimena aurkeztu dute

Urdaibaiko kostaldea “modu jasangarrian” ikusteko ekimena aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendari Mikel Diezek. Hala, Euskotren zerbitzua bultzatu gura dute, “Urdaibai Trenez” ekimenaren bitartez. Turismoa trenez egitea erakargarria izan daitekeela erakutsi gura du horrela Garraio  Zuzendaritzak, eta Urdaibai zeharkatzen duen linearen informazioa jasotzen duen eskuorriak atera ditu. Horiek banatzen izan da gaur eguerdian Mikel [...]

Irakurri gehiago

Busturialdean bizi den etorkinen portzentaiak EAEkoa gainditzen du

2011/03/01
Nork Busturialdeko Hitza

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen baitako hamazazpi udalerrietan beste herrialde batzuetatik etorritako  1.975 pertsona daudela erroldatuta emon du jakitera elkargo horrek. Beraz, udalerri horietako biztanleriaren %6,8 etorkina da, Bizkaian portzentaia 2010. urtean %6koa izan den bitartean. Are gehiago, Euskal Autonomia Erkidegoko portzentaia be gainditzen du Busturialdekoak, [...]

Irakurri gehiago

200.000 euro emongo ditu Arrantza sailak eskualdean, laguntza legez

2011/03/04
Nork Busturialdeko Hitza

Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak 200.000 euro baino gehiago emongo ditu, laguntza gisa. Hain zuzen, eskualdeko bi udalerrik, elkarte batek eta enpresa batek hartuko dute diru laguntza. Arrantzarekiko mendekotasun handia duten eskualdeak laguntzea du xede Eusko Jaurlaritzak horrela. Izan ere, diru hori azpiegiturak [...]

Irakurri gehiago

Osakidetzagaz batzeko bost hilabete zain daramatzala salatu du Ezker Abertzaleak

Gernika-Lumon eraikitzen ari diren Erresoluzio Handiko Zentroari buruzko informazio barririk ez dutela eta Osakidetzako zuzendaritzagaz batzeko bost hilabete zain daramatzala salatu du Busturialdeko Ezker Abertzaleak gaur, prentsaurrekoan. Izan be, Gernikaldea zentroan, besteak beste, oheak be egon daitezen eskatzeko 2.300 sinadura batu zituzten 2010ean, eta sinadura [...]

Irakurri gehiago

Malta etxea adreliuz tapatzen ari dira, Udalaren erabakiz

2011/03/28
Nork Gernika-Lumoko Hitza
Malta etxea adreliuz tapatzen ari dira, Udalaren erabakiz

Goizetik hasita, Malta etxea adreiluz tapatzen ari dira, Udalaren erabakiz. Gizarte Ongizaterako zinegotzi Begoña Landak azaldu duenez, “barikuan adostasunera heldu ginen han bizi ziren zortzi lagunekin, eta astelehenean etxea hutsik utziko zutela hitz eman zuten”. Hala, gaur goizean hara joan dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa, “eta [...]

Irakurri gehiago

Mundakako Agenda 21aren baitako proiektuen %84 garatuta daudela esan du Udalak

2011/03/25
Nork Busturiako Hitza

Tokiko Agenda 21eko foroak orain arte egindako lanaren balorazio baikorra egin du. Hala emon du jakitera Mundakako Udalak, Agenda 21aren baitan aurreikusitako 49 proiektuen %84 beteta daudela zehaztuta. Datu horiek eskuetan, orain arteko beharrari segida emongo dion plan barria egitea da asmoa. 2010. urtearen amaieran [...]

Irakurri gehiago

Oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak aurkeztu dituzte Ean

Oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak aurkeztu dituzte Ean

Herriko lau auzotan “oinezkoen segurtasuna hobetzeko” behin-behineko neurriak aurkeztu ditu gaur goizean Eako Udalak. Hobekuntzak, Angelutxun, Bedaronan, Eako herrigunean eta Natxituan egingo dituzte Aldundiak proposatu duen proiektu integralaren baitan. Asier Madarieta Eako alkateak jakinarazi duenez, “aldundiko teknikariek egindako proiektuak, aipatu auzoetan izango dira herritarrek aztertu [...]

Irakurri gehiago

TETRA zerbitzua erabili ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek

2011/03/24
Nork Gernika-Lumoko Hitza
TETRA zerbitzua erabili ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek

Eusko Jaurlaritzaren Barne sailak eta Gernika-Lumoko Udalak gaur sinatu duten akordioari esker, Ertzaintzaren TETRA kominikazio zerbitzua erabili ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek ere. Era berean, Trafiko Zuzendaritzaren datu basea be kontsultatu ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek. Hala, bi polizien arteko elkarlana eta koordinazioa hobetuz, herrian [...]

Irakurri gehiago

640.000 euroko aurrekontua onartu du Morgako Udalbatzak

640.000 euroko aurrekontua onartu du Morgako Udalbatzak

Morgako Udalak aurtengo udal  aurrekontua onartu du. Ohar bidez jakinarazi dutenez, “640.000 euroko aurrekontua” onartu dute behin-behinean. Iazkoagaz alderatuz gero, aurten %6 inguru murriztu behar izan dute. Krisi garaian herriko beharrizanei modu eraginkorrean aurre egiteko, aurrekontua murriztu behar izan dutela argudiatzen dute Udaletik. Aurrekontua txikiagoa [...]

Irakurri gehiago

Deunoro Sarduiren Aurresku liburua aurkeztuko dute Muxikan

Muxikako Udalak Deunoro Sardui herriko idazlearen azken lana aurkeztuko du etzi. Aurresku liburuaren aurkezpena, Zubieta Errota eraikinean izango da eta 19:30ean hasiko da udaletik jakinarazi duten moduan. Ohar bidez azaldu dutenez, “1000 ale” argitaratuko dituzte eta “etxez-etxe” banatuko dute liburua. Lanak euskal dantza horren ezaugarrien [...]

Irakurri gehiago

Berriketan.info [RSS]

Azken Eztabaidak