Dena irakurriComments { 0 }

Andoaingo saihesbidea pauso bat gehiago Gipuzkoako bide iraultzan

Joan den asteartean Andoaingo saihesbidea ireki genuen, hainbat hilabetetako lanak amaitu ondoren. Andoaingo zatian ere lau karrileko errepidea irekita, Urumeako 14 kilometroko autobidea osatuta geratu da. Orain Hernaniko 3,5 kilometroko zatia desdoblatzea baino ez da falta guztiz osatuta gera dadin, baina lanak doazen martxa ikusita, espero dut 2013an irekitzeko moduan izango dela. Benetan pozgarria da legealdi amaierara Gipuzkoako bide-sarean benetako iraultza gertatu dela ikusita iritsi izana. Are gehiago, kontuan hartzen badugu legealdi hasierako Plan Estrategikoan jaso genuen zazpi helburuetako lehenak zer zioen: Gipuzkoako errepide sarea prestatzea eta mugikortasun-sistema aurreratu bat garatzea. Uste dut helburu hori lortzeko bidean egindakoaz kontuak emateko moduan garela.

Gipuzkoako “biribilgunea” deitu diogun kontzeptuarekin, legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundian berebiziko apustua egin dugu lurraldeko bide-azpiegiturak garatzeko. Guztira errepideeetan 100 kilometro berri egitea edo eraberritzea esan nahi du Gipuzkoako rotonda osatzeak eta horrek esfortzu ekonomikoa ere handia eskatu digu gipuzkoarroi (2.000 milioi eurotik gorako inbertsio-ahalegina). Baina horrek guztiak badu helburu bat: erabiltzaileen bide-kalitatea hobetzea, enpresen lehiakortasuna areagotzea eta Gipuzkoak duen lurralde-oreka sakontzea.

Legealdi honetan bide-azpiegituren arloan asko aurreratu du gure lurraldeak:

  • 2009ko udaberrian Araba eta Gipuzkoa gerturatu dituen AP-1 (Eibar-Gasteiz) errepidea ireki genuen. Bi lurraldeak gerturatzeaz gain, Deba bailarako komunikazioa asko hobetu da eta N-1 errepideko trafikoa arintzen lagundu du.
  • Donostiako bigarren ingurabidea ere iraultza handia izan da Donostialdearentzat. Donostiako saihesbidetik kamioiak atera ditu eta orain 10.000 kamioi gutxiago dabiltza saihesbidea horretan.
  • Aste honetan zati guztiak osatuta geratu den Urumeako autobidea ere garrantzitsua da Gipuzkoako errepide iraultzan. Donostia erdialderaino sartu da Urumeako autobidea eta gainera, Andoain eta Donostia artean N-1aren alternatiba bihurtu da.
  • Beasain-Bergara ardatzean aurrerapausoak eman dira. N-1 eta AP-1 lotzeko lanetan, Zumarraga pareko saihesbidea amaitzear da eta Deskargako zatia tunel baten bitartez gaindituko da.

Hauez gain, beste hainbat errepide egin eta hobetu dira gure lurraldean azken lau urteotan. Beste batzuk hobetze edo eraikitze lanetan daude (Martutene-Ospitaleak konexioa adibidez). Ez da nire helburua denak aipatuz bloga betetzea eta irakurleak aspertzea, baina bai azpimarratzea bide-azpiegituretan gipuzkoar guztiok egindako ahalegin ekonomikoa gure lurraldearen onerako dela, bai orain eta bai etorkizunean.

Dena irakurriComments { 0 }

Koldo Mitxelenaren obra guztien aurkezpena

Aurrekoa baino ilunago argitzen duen aste hau hasi aurretik, hemen duzue joan den asteazkenean, Koldo Mitxelenaren obra guztiak aurkezteko Foru Aldundiaren egoitzan egin genuen ekitaldian, eman nuen hitzaldia.

Dena irakurriComments { 0 }

Urola Kostako hautagaien aurkezpena

Joan den asteburuan Urola Kostako udaletarako hautagaiak aurkeztu genituen Zarautzen: Imanol Lasa Zarautzen, Jon Redondo Orion, Zumairako Montse Arana eta Aia eta Getarirako Igor Iturain eta Andoni Aristi.

“Batu Gaitezen Urola Kostak aurrera egiteko” lemapean egin genuen ekitaldian bakearen lehentasunaz aritu ginen, eta baita PP-PSOEk dagoeneko disimulorik gabe osatzen duten frenteari buruz ere. Estatuak errotik aldatu nahi du herri honen borondatea eta euskal erakundeak berreskuratu behar ditugu herri ikuspegia errekuperatzeko. Horretarako, Euskal Herriak herri estrategia bakarra behar du, alderdi politikoetatik haratago eraman behar dena.

Eskualdearen etorkizunari buruz, industriari eman behar zaio babesa; industri gune berriak sortuz eta Irita enpresa parke berria bultzatuz. Zarauzko eta Orioko sahiesbide berrien beharra ere aipatu ziren, eta kostaldeak turimo aldetik duen aberastasuna: Zumaiako Flish-a eta Zarautz turismo batzordearen inguruan egiten ari den ekimenak.  Turismo eramangarriaren aldeko apustua egin behar da.

Etorkizunean bakea sumatzen dela esanez eta krisia gainditzeko ahalegin bateratua egitera gonbidatuz amaitu nuen nire hitzaldia.

Dena irakurriComments { 0 }

Encuentro con representantes de Tolosaldea

Ayer nos reunimos con más de cincuenta representantes de instituciones y empresas de la comarca de Tolosaldea para analizar la competitividad de la comarca.

Tolosaldea será precisamente una de las principales beneficiadas de la ampliación del programa Landa Gipuzkoa. Garantizar servicios básicos en los pequeños municipios y fidelizar a sus habitantes en esta comarca también contribuye a la mejora de la competitividad de Tolosaldea y, por ende, a la del Territorio en su conjunto.

Durante el encuentro también repasamos la actividad ejecutada en el Plan de Gestión de la Diputación Foral de Gipuzkoa así como en el Plan anticrisis llevado a cabo en el año 2010 y su continuidad en el 2011.

Dena irakurriComments { 0 }