Urteetan egindako lan eskergagatik, Euskaltzaindia omendu du Korrika 17k. Beste edizio batzuetan, euskararen aldeko lasterketak euskaltzainei gorazarre egin izan die, baina, oraingo honetan, Akademiari berari eskaini nahi izan dio bere bere omenaldirik xumeena; Euskaltzaindia ere euskalakaria delako. Azken finean, Euskaltzaindiak euskara maitatu, ikasi, ari… eta, batez ere, zaindu egin duelako.[+]
NaBaik eta Nafarroako Ezker Batuak atzo Parlamentuan salatu zuten UPNk urtetan Euskalerria Irratiarekiko izan duen jarrera. Irrati horrek urte askoren ondoren emititzeko lizentziarik gabe segitzen du.[+]
Datorren apirilean Gernikaren bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da eta data horri begira herri bizkaitarreko udalak sinadura bilketa kanpaina bat jarri du abian, Picassoren Guernica, margoa inspiratu zuen herrira ekar dezaten. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua. Egun margoa Madrileko Reina Sofia Museoan da, eta nahiz eta munduko hainbat museotan ikusgai izan den, erakundeko arduradunek ez dute Gernikara ekarri nahi, bidaian margoa kaltetu egin daitekeela argudiatuz.[+]
Martxoaren 23tik 28ra, Biarritz Culturek "Bi Harriz Lau Xori" festibala antolatzen du Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Sei egunez, dantza, antzerkia edota musikaren bidez, euskal sorkuntzaren aberastasuna agerian utziko du.[+]
Historiaurretik Twitter-era, berezia da Europako hizkuntzarik zaharrenaren bidea. Eragozpen guztien gainetik bizirik dirau euskarak eta jakinmina piztu du atzerrian. Badira munduan jatorri ezezaguna duen hizkuntza hau ikasi nahi duten hizkuntzalari, euskaltzale eta unibertsitate ikasle asko. Gaur egun munduko 25 unibertsitatetan eskaintzen dira Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak sustatzen duten programari esker. Cervantes Institutuak ere euskara klaseak ematen ditu munduko hainbat egoitzetan. Euskal etxeek ere ekarpen aberatsa egin dute arlo honetan. Hona munduan euskara irakasten duten zentroen zerrenda.[+]
Igandean, kantonamenduen erdiak berrituko dira, Kontseilu Orokorrerako hauteskundeetan.
2008ko emaitzen arabera, eskuin eta ezker aldeko alderdiek ordezkari kopuru bera lortu zituzten.[+]
Euskal literaturari buruzko webgune aitzindarietako bat da, zalantzarik gabe, Armiarma.com, eta bere ibilbidean gainera, literatura sarean doan jartzeko ahalegin berezia egin du. Orain, liburu eta irakurgailu elektronikoen iraultza honen karira, webguneak ekarpen berri bat egin die literaturzaleei: sarean jarri ditu literatura unibertsaleko eta euskal literaturako hainbat klasiko, euskaraz, e-pub eta PDF formatoan. Lizardi, Etxepare, Kirikiño, Baudelaire, Shakespeare, Pushkin... zure e-reader-ean izan ditzakezu klik bakar batekin (edo PDFan ordenagailuan).[+]
Urtero bezala, indarrez beteta dator maiatzaren bigarren igandean euskararen eta Iparraldeko ikastolen alde ospatzen den festa. Senpereko lakuan egingo da 28. aldiz eta oraingo honetan maiatzaren 8an izango da.[+]
Dignidad y Justicia elkartea Euskaldunon Egunkaria-ren auzi ekonomikotik kanpo utzi du Donostiako zigor arloko 3. epaitegiko epaileak eta, ondorioz, ezin izango du herri akusazio gisa aritu. Arrazoia sinplea da: ez du esku-hartzeko zilegitasunik, elkartearen estatutuen arabera terrorismoarekin lotutako delituen kasuan bakarrik aritzeko helburua duelako. Eta auzi ekonomikoan ez dago terrorismoarekin inolako loturarik. Horregatik, auzi nagusiko epaia (absoluzioa) irmo izan bezain laster, 2010eko ekainaren 16an, Espainiako Auzitegi Nazionala inhibitu egin zen auzi ekonomikoa epaitzeko, eskumenik eza argudiatuz. Sumarioa Donostiako Probintzia Auzitegiaren esku utzi zuen. Terrorismo delituekiko lotura desagertuta, Ogasun Publikoren kontrako balizko delituren bat baino ez zen gelditzen aipatutako sumarioan eta hori epaitzeko eskumena Donostiako Probintzia Auzitegiari dagokio.[+]
Sortzen Ikasbatuaz taldeko kideek eta guraso talde batek ezezko biribila jaso dute Alberto Catalanekin egindako bilera batean.
Kontseilariaren bulegoan geratu dira konponbide eske, baina bota egin dituzte.[+]
AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |